Ormaiztegi
Ormaiztegi Gipuzkoa hegoaldeko udalerri bat da, Goierri eskualdekoa. 1.300 biztanle zituen
2016. urtean, eta 6,77 km2. Autobusak egiten dituen Irizar (enpresa) enpresaren egoitza delako da ezaguna.
Ormaiztegi | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Goierri | ||||||||||
Izen ofiziala | Ormaiztegi | ||||||||||
Alkatea | Rosario Urkia Goitia | ||||||||||
Posta kodea | 20216 | ||||||||||
INE kodea | 20062 | ||||||||||
Herritarra | ormaiztegiar | ||||||||||
Ezizena | harrikalarik | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°02′35″N 2°15′17″W / 43.0431°N 2.2548°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 7 km² | ||||||||||
Garaiera | 195 m | ||||||||||
Distantzia | 50 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.242 (2022)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 177,43 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | ![]() | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 16,46 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 67,62 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 75,44 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 17,61 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 7,7 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 73,42 (2010) | ||||||||||
Etxeko erabilera[2] | % 62.48 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1615 (juliotar egutegia) | ||||||||||
Webgunea | https://www.ormaiztegi.eus | ||||||||||
Hiri senidetuak | Mijek |
Geografia aldatu
Udalerri mugakideak aldatu
Herri hauek ditu mugakide: iparraldean Ezkio-Itsaso; hegoaldean Mutiloa eta Idiazabal; ekialdean Beasain; eta mendebaldean Gabiria.
Historia aldatu
Auzo bat baino ez zen Ormaiztegi, gaizkile eta lapurrei aurre egiteko 1384. urtean Segurako herriarekin bat egin zuenean. 1615 arte iraun zuen bi herriguneen arteko batasunak; urte horretan jaso zuen hiri-gutuna Filipe III.a Espainiako erregearen eskutik. 1617. urtean Astigarreta, Gudugarreta, Zerain eta Mutiloako herriguneekin bat egin zuen, San Esteban herri-elkartea osatzeko eta Batzar Nagusietara prokuradore bakarra bidaltzearren. Zegamako herri-elkarte bihurtu zen 1637. urtean, Zegamako herriak aurrekoekin bat egin zuenean. 1863. urtean, Norteko burdinbidea heldu zen herrira, eta ospe handiko Ormaiztegiko burdinazko zubia eraiki zen.
Ekonomia aldatu
Industria (metalurgia, makineria, industria kimikoa, eraikuntza) da ekonomia jarduera nagusia.
Irizar kooperatibak Ormaiztegin dauka egoitza nagusia.[3]
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea BEGaren %0,3. Bigarren sektorea BEGaren %88,6. Hirugarren sektorea %10,3. Eraikuntza %0,8.[4]
Demografia aldatu
2019an herriak 1.295 biztanle zituen, eta horietatik %21,93k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %9,73 ziren.[4]
Ormaiztegiko biztanleria |
---|
![]() |
Politika aldatu
2011ko udal hauteskundeak aldatu
2011ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 279 boto. Ormaiztegiko Herri Taldeak 218 boto. Orbel - Ormaiztegiko Bizilagunak Elkarlaneanek 210 boto. PSE-EEk 13 boto. PPk 12 boto.[5][6] Rosa Mari Urkia (EH Bildu) izendatu zuten alkate, Orbelen aldeko botoekin.[7]
2015eko udal hauteskundeak aldatu
2015eko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: Ormaiztegi Batzenek 452 boto. EH Bilduk 244 boto. PSE-EEk 10 boto.[6][5] Jon Enrike (Ormaiztegi Batzen) izendatu zuten alkate.[8]
2019ko udal hauteskundeak aldatu
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: Ormaiztegi Batzenek 421 boto. EH Bilduk 258 boto. Elkarrekin Podemosek 20 boto. PSE-EEk 8 boto.[6][5] Jon Enrikek jarraitu zuen alkate.[9][10]
Alkateak aldatu
Hauek izan dira Ormaiztegiko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[11] | |
Jose Maria Elosegui Aldanondo[11][12] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Maria Elosegui Aldanondo[12] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Arantza Campos Otegi | 1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Juan Carlos Leturia Yurrita[12] | 1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Martin Perez de Albeniz Campos | 1995 | 1996 a | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Iñaki Maiora Oria | 1996 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Iñaki Maiora Oria | 1999 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna | |
Iñaki Maiora Oria | 2003 | 2007 | Ormaiztegiko Herri Taldea | |
Jon Intxausti Ugalde[7] | 2007 | 2011 | Ormaiztegiko Bizilagunak Elkarlanean | |
Rosa Mari Urkia Goitia[7] | 2011 | 2015 | Bildu | |
Jon Enrique Galarza[8] | 2015 | 2019 | Ormaiztegi Batzen | |
Jon Enrique Galarza[9][10][13] | 2019 | Jardunean | Ormaiztegi Batzen |
a Alkateak dimisioa aurkeztu zuen.
Azpiegiturak aldatu
Garraioa aldatu
Kultura aldatu
- Liburutegia[14]
Kirola aldatu
Hezkuntza aldatu
Euskara aldatu
Ormaiztegiko euskara[20] gipuzkeraren aldaera bat da, zehatzago esanda, Goierriko euskara[22] da bertan hitz egiten dena. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia[21] osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.
2016an herritarren %73,85 euskalduna zen.[4]
Ondasun nabarmenak aldatu
- Tren bidezubia[23]: 286 m luze eta 35 m garai da. Madril eta Irun lotzen dituen trenbidearen zatia zen. Lavaley frantziar ingeniariak egin zuen 1863an. Espainiako Gerra Zibilean kaltetu ondoren, 1940an berritu zuten. 1996an utzi zioten erabiltzeari.
- Zumalakarregi Museoa. Iriarte Erdikoa etxean dago.[24]
- San Andres parrokia eliza:[25] XVI. mendekoa da, eta atari eta bataio-harri erromanikoak ditu.[26]
- Eskola Zaharra[27]
- Udaletxea (XIX. mendea)[28]
- Berroeta baserria (XVI. mendea)[29]
- Arandi Zahar baserria (XVI. mendea)[30]
Ormaiztegiar ospetsuak aldatu
- Migel Antonio Zumalakarregi (1773-1846) politikari liberala.
- Tomas Zumalakarregi (1788-1835), jeneral karlista.
- Gregorio Muxika (1882-1931), euskal idazlea eta euskaltzalea.
- Arantza Mancisidor Mendizabal (1948-), Soprano Liriko-Dramatikoa.
- Mari Karmen Garmendia (1947-), irakasle eta politikaria.
- Elixabete Garmendia (1953-), euskarazko kazetaria.
- Gorka Izagirre (1987-), txirrindulari profesionala.
- Ion Izagirre (1989-), txirrindulari profesionala.
Argazki galeria aldatu
-
Ormaiztegiko udaletxea.
-
Herriaren ikuspegi bat
-
Zumalakarregiren bustoa
-
San Andres eliza, atzetik
-
Irizar (enpresa) enpresa
-
1940ko argazkia
-
Iriarte Erdikoa baserria, 1940an
-
Iriarte Erdikoa baserria, 1940an
-
Iriarte Erdikoa baserria, 1940an
Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Irizar marka. (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
- ↑ a b c «Web Eustat. Ormaiztegiko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
- ↑ a b c «Udal, Foru eta Europako Hauteskundeak 2019» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
- ↑ a b c www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
- ↑ a b c «Rosa Mari Urkia izendatu dute Ormaiztegiko alkate, Orbelen aldeko botoekin» Goierriko Hitza 2011-06-11 (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
- ↑ a b «Jon Enrique alkate Ormaiztegin, sei zinegotzi lortuta» Goierriko Hitza 2015-05-24 (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
- ↑ a b «Goierriko hamar alkatek jarraitu egingo dute agintaldi honetan» Goierriko Hitza 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
- ↑ a b «Lehen egunean hiru herritan alkate» Goierriko Hitza 2019-06-18 (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
- ↑ a b c «Ormaiztegi - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
- ↑ Ormaiztegiko Udala. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
- ↑ «Liburutegia» Ormaiztegi (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
- ↑ «Zubipe polikiroldegia» Ormaiztegi (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
- ↑ «Urbeltz pilotalekua» Ormaiztegi (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
- ↑ «San Andrés Herri eskola» Ormaiztegi (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
- ↑ «Haurreskola» Ormaiztegi (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
- ↑ «Gaztelekua – PSZ zerbitzua» Ormaiztegi (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
- ↑ a b «Ormaiztegi - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-17).
- ↑ a b «Sartaldekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-17).
- ↑ a b «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-17).
- ↑ «NORTEKO TRENBIDEAREN ZUBIA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
- ↑ «Iriarte Erdikoa etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
- ↑ «San Andrés Eliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
- ↑ «Ondarea» Ormaiztegi (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
- ↑ «ANTIGUAS ESCUELAS. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
- ↑ «Consistorial etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
- ↑ «Berroeta baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
- ↑ «CASERIO ARANDI ZAHAR. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
Kanpo estekak aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |