Arkotxa Zaratamoko (Bizkaia) iparraldean dagoen auzoa da, udalerriko populatuena dena alde handiz, %70a gutxi gora-behera.

Arkotxa
Bizkaia, Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Zaratamo
Koordenatuak 43° 13′ 37″ N, 2° 51′ 51″ W / 43.22694°N,2.86417°W / 43.22694; -2.86417Koordenatuak: 43° 13′ 37″ N, 2° 51′ 51″ W / 43.22694°N,2.86417°W / 43.22694; -2.86417
Altuera 80 m

Gaur egun 1.250 biztanle inguru ditu.

MugakideakAldatu

Basauri ipar-mendebaldean, Galdakao ipar-ekialdean eta Uriondo eta Larikano auzuneak hegoaldean mugakide ditu.

KulturaAldatu

Aste SantuaAldatu

 
Arkotxako eliza.

Kultura ekitaldi ezaguna da Aste Santuan egindakoa: 150 pertsona inguruk parte hartzen dute, antzezte lanetan zein muntatze eta prestaketetan. Ostegun Santuaren arratsaldean Azken Afaria antzezten dute eta Ostiral goizean Ortuaren Otoitza, epaiketak eta Viacrucis delakoa. Orain dela 50 urte abiatu zuen ekimen hau Flavio Bujanda parrokoak Iragorriko San Bizente elizaren baitan eta Gazte-Kabi elkartearen bidez.

JaiakAldatu

Arkotxako jaiak ekainaren lehenengo asteburuan ospatzen dira.

ElkarteakAldatu

Lehen aipatutako Gazte-Kabi elkarteaz gain, elizaren ingurukoa, beste bi aipatzekoak dira: Genero berdintasunaren alde lan egiten duen Enarria alde batetik, eta bestetik Txarrota Kultur Elkartea.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa