Alde Zaharra (Gasteiz)

Gasteizko Alde Zaharra Gasteizko (Araba) auzoa da. 2020ko erroldaren arabera, auzoak 8.910 biztanle dauzka, 4.508 emakume eta 4.402 gizonezko. Hegoaldean Gasteizko Zabalgunearekin egiten du muga, mendebaldean Koroatzea eta Lovainako auzoekin, eta iparraldean Zaramagarekin. Erdi Aroko Gasteiz osatzen zuten kaleak biltzen ditu, eta auzoak almendra itxura dauka.

Alde Zaharra
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Geografia
Koordenatuak42°50′57″N 2°40′20″W / 42.8492°N 2.6722°W / 42.8492; -2.6722
Demografia
Biztanleria9.172 (2023)
Harategi kantoia, ilunabarrean. Atzealdean, Otxanda Andrearen dorrea ageri da.
Pintore kaleko bi etxebizitza gotiko, aneka eran.

Gasteizko Alde Zaharra muino batean dago, eta honen inguruko maldetan. Hiria Alde Zaharraren inguruan hazi da, "olio orbana" izeneko moduan, hau da, alde guztietarantz. Auzoak balio historiko handiko eraikinak biltzen ditu, eta hainbat eraikin kultural. Horrez gain, urteetako utzikeria dela eta, Alde Zaharreko gune batzuk degradazio maila altua daukate gaur egun.

Alde Zaharraren berriztapena

aldatu

Gasteizko udalak, Alde Zaharrerako plangintza bat eratu du, Barne-eraberrikuntzako Plan Berezia, alegia. Plangintza horren arabera, Alde Zaharreko bizilagunen irisgarritasuna hobetzea premiazkoa da. Horretarako, arrapal mekanikoak jarri dira auzoko kale batean. Horrez gain, eraikinen zahar-berritzea sustatzen ari da, eta prozesu horren barnean Alde Zaharreko gaztetxea behera bota nahi du udalak.

Alde Zaharraren berriztapenarekin batera, arropa eta bestelako denda berriak zabaltzea nahi du udalak. Denda gehienak hiriaren zabalgunean kokatzen dira gaur egun.

2010eko apirilean Europa Nostra izeneko saria jaso zuen Gasteizko Udalak harresiaren eraberritzeagatik[1].

Demografia

aldatu
Gasteizko Alde Zaharreko biztanleria

Kaleak

aldatu

Alde Zaharreko kale gehienek ipar-hego norabidea dute. Jatorrizko hiru kaleak Santa Maria, erdian, eta Frai Zacarias Martinez eta Eskola, alboetan, izan ziren.

Kantoiak

aldatu

Kale nagusiak lotzen dituzte, ekialde-mendebalde norabidea dute.

Plazak

aldatu

Ondasun nabarmenak

aldatu
 
Portalea, Santa Maria katedraletik ikusia.

Eraikin erlijiosoak

aldatu

Eraikin zibilak

aldatu

Bestelako ekipamenduak

aldatu

"Sunna" eta "Altakua" meskitak ere auzoan kokatuta daude, bertan bizi diren musulmanen kopuru esanguratsuaren erakusgarria.

Gasteizko gaztetxea ere Alde Zaharrean dago.

Argazki galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz