Ireki menu nagusia

Egia Gipuzkoako Donostia hiriburuko auzo bat da.

Egia
Bandera de San Sebastián.svg Donostia, Euskal Herria
Egia kalea.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Donostia
Koordenatuak 43° 19′ 06″ N, 1° 58′ 16″ W / 43.3184°N,1.97101°W / 43.3184; -1.97101Koordenatuak: 43° 19′ 06″ N, 1° 58′ 16″ W / 43.3184°N,1.97101°W / 43.3184; -1.97101
Egia hemen kokatua: Euskal Herria
Egia
Egia
Egia hemen kokatua: Gipuzkoa
Egia
Egia
Egia (Donostia) hemen kokatua: Donostia erdigunea
Egia (Donostia)
Egia (Donostia)
Egia (Donostia) (Donostia erdigunea)
Altuera 6-45 m
Demografia
Biztanleria 14.956 (2012)

Eduki-taula

KokapenaAldatu

Egia Donostiako erdi-ekialdean dago kokaturik. Muga egiten du, batetik, Urumea ibaiarekin eta, bestetik, Gros, Ategorrieta-Ulia, Intxaurrondo eta Loiola auzoekin. 117 hektarea ditu gutxi gorabehera, eta bertan daude Atotxako geltokia; Atotxako dorrea, Donostiako eraikin garaiena eta Gipuzkoako bigarrena; Tabakalera; Polloeko hilerria eta Cristina Enea edo Gladysenea parkea.

 
Egia auzoaren aireko ikuspegia

AuzuneakAldatu

2003an Donostiako Udalak barrutika antolatu zuen hiria, eta Egiako auzoan zazpi azpiauzo hauek markatu zituen:

Urumea pasealekua: pasealeku hau Urumea ibaiaren eskuinaldean dago, Santa Katalina zubitik Realaren zubiraino, eta trenbidearekin eta ibaiarekin egiten du muga.

Bertan dago Frantzia pasealekua, “area erromantiko”ko erakusgarririk onenetako bat, bere eragin frantziarreko jardin eta jauregi-etxeekin. 1920ko hamarkadan eraiki ziren, ibaia bideratu ondoren sortutako orubean. Horien atzean beste etxe-ilara bat dago eta geltokia. Kale horrek “Geltokiko pasealekua” zuen izena 1904an sortu zenean, baina etxe dotore bat zegoen bertan “Maison de France” izenekoa, Frantziako Kontsulatua eta Lizeoa hartzen zituena, eta hortik izen-aldaketa 1913an.

Atotxa: aurrekotik trenbideak berezituta eta Grosekin mugan, honako eraikuntza hauek hartzen ditu: Tabakalera, tren eta bus-geltokiak eta Epaitegia.

Mundaiz: bertan zegoen baserri batetik hartu zuen izena. Cristina Enea/Gladysenea parkea dago bertan.

Iruresoro: Iruretagoiena eta Dorronsoro etxegileei zor die izena. Auzoko zonalderik populatuena da eta kale nagusiak dituena da: Egia, Karmengo Ama eta Ametzagaina.

Aldakonea: erdiko zonaldetako bat, oso aldapatsua.

Jai-Alai: inguru zabal honek Gros, Ategorrieta-Ulia eta Intxaurrondo auzoekin muga egiten du.

Tolaregoia: izen bereko baserria zegoen tokian eraikia, Intxaurrondo, Loiola eta Urumea ibaiarekin egiten du muga.

HistoriaAldatu

Auzoak bertan zegoen baserritik hartu zuen izena. Hasieran, ingurua Donostia hornitzen zuten baserriz beteta zegoen, eta horietako batzuk gaur egungo izendegian gelditu dira jasota: Polloe, Konkorrenea, Aldakonea, Aldapa, Mundaiz, Alkolea, Tolaregoia…

XX. mendearen hasierara arte nekazarien auzo bat izan bazen ere, bere lurraldean eraikuntza garrantzitsuak hasi ziren egiten, auzoaren garapenean eragin handia izan zutenak:

Hilerria sortzearekin batera, hainbat marmol-tailer jarri zituzten inguruan. 1932an Aldakoneako amaetxea eraiki zuten, gaur egun Nazaret dagoen lekuan. Garai horretakoa da auzoko beheko aldeko urbanizazioaren hasiera, Atotxan eta Egia kalean.

Baina hazkunderik handiena 50eko hamarkadan izan zen. Donostiako erdialdea eraikitzeko tokirik gabe gelditzen ari zen, eta, horrekin batera, etorkin-uholdeak etorri ziren, etxe merkeak bilatzen zituztenak. Horren ondorioz, auzune berriak eraikitzen hasi ziren, askotan urbanismo-arauak errespetatu gabe. Horrela sortu ziren San Frantzisko Xabier, Alai Ondo, Alai Alde, Baztan, Iruresoro…

Mugimendu soziokultural gutxiko urteak izan ziren. Bi elkarte gastronomiko zeuden, Donosti Gain eta Ur Zaleak, eta horiek antolatzen zituzten auzoko jaiak: Koruko Ama eta Madalenak.

1970ean Egia langileen auzoa zen, 19.000 biztanle zituena, gutxi gorabehera 4.000 gehiago orain baino. Hazkunde-garaiko umeak gazte bihurtuta, mugimendu soziokulturalak sortzen hasi ziren, euskalduntzea tartean, ordura arte asimilazio-bidean. Horretan Aitor ikastolaren sorrera mugarria izan zen, 1967an. Gau-eskola ere garai horretan sortu zen.

1982an Porrontxoak antolatu ziren lehen aldiz. Horiek aurreko jai guztiak ordezkatu zituzten, eta antolaketa, elkarte gastronomikoen ordez, auzoko koadrilek hartu zuten.

2002an, auzotarren arazoei aurre egiteko, Egia Bizirik auzo-elkartea sortu zen.

Eraikin eta leku nabarmenakAldatu

KaleakAldatu

PlazakAldatu

ParkeakAldatu

Egiatar ospetsuakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Egia (Donostia)