Txurdinaga
Txurdinaga Bilboko auzoa da. Bilboko hirugarren barrutian kokatuta dago, Otxarkoaga-Txurdinagako barrutian alegia. Auzoak 109,67 hektareako azalera dauka eta 17.976 biztanle (2004ko datuen arabera).
Txurdinaga | |
---|---|
![]() | |
![]() Gabriel Aresti etorbidea Txurdinagan. | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Bilbo |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°15′25″N 2°54′27″W / 43.2569°N 2.9075°W43°15′25″N 2°54′27″W / 43.2569°N 2.9075°W |
Azalera | 1,10 km² |
Demografia | |
Dentsitatea | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km² |
1970eko hamarkada hasiera arte, auzoan baserriak eta ortuak baino ez zeuden. Gerra Zibilaren osteko hazkundeak eta hiriko beste guneetan zegoen toki eskasiak bultzatuta milaka etxebizitza eraiki ziren auzoan.
Garapenkeriako hirigintza kaotikotik aldenduz, auzoak kale eta etorbide zabalak ditu, eta parkeak nagusi dira, esaterako Europa Parkea. Horrela, eraikitako etxebizitzak bertikalki pilatu ziren, 12-13 solairuetako dorreetan. Ondorengo hamarkadetan etxebizitza gehiago eraiki ziren, Bilboko zabalgune berri hontan.
Gaur egun auzoak ez du apenas eraikitzeko toki gehiagorik. 2007an EuskoTrenen "Metroaren Hirugarren Linea"k auzoa Bilbo erdigunearekin eta aireportuarekin batuko du.
Berde guneakAldatu
Auzoak kale eta etorbide zabalak dauzka. 1988 urtean Europa parkea sortu zen (Bilboko parke sinbolikoenetariko bat da). Europa parkeak 107.000 metro koadroko azalera dauka. Parkean hainbat zuhaitz mota eta ahateak dituen aintzira bat dago.
MerkatuaAldatu
Gehienak Txomin Garat kalean eta Julian Gayarre kalean daude. Gainera, supermerkatu batzuk daude; Eroski da handiena.
ElizakAldatu
Bi eliza daude, baina garrantzitsuena Birjinetxe deitzen da.
KirolaAldatu
Txurdinagan udal-kiroldegi handi bat dago, Europa parkearen ondoan. Han, kirol modalitate asko praktikatu daitezke; esate baterako, saskibaloia,futbola,tenisa, igeriketa, eta abar.
HezkuntzaAldatu
Txurdinagan bi ikastola (Begoñazpi eta Kirikiño) eta ikastetxe batzuk (Pio Baroja, Txurdinaga- Artabe, Artatxe, Txurdinaga-Behekoa eta Gabriel Aresti ) daude.
OsasunaAldatu
Osasun zentro bat dago. Zentroa Txomin Garat kalearen eta Gabriel Aresti kalearen artean dago.
GarraiobideakAldatu
Txurdinaga Bilbo erdigunearekin autobusen bidez eta taxien bidez lotuta dago.
Linea | Ibilbidea | Maiztasuna (minutuak) |
---|---|---|
03 | Plaza Biribila - Otxarkoaga | 10´ |
13 | San Inazio - Txurdinaga | 12´ |
30 | Txurdinaga - Miribilla | 15´ |
34 | Otxarkoaga - Santutxu | 30´ |
38 | Otxarkoaga - Termibus | 15´ |
43 | Garaizar - Santutxu | 30´ |
G2 | Otxarkoaga - Plaza Biribila | 30´ |
A-3631 | Bilbao - Galdakao Begoñatik | 20´ |
A-2321 | Santutxu - UPV/EHU autopistatik | 30´ |
ElkarteakAldatu
Kale Dor Kayiko euskal ijito elkarteak Txurdinagan dauka egoitza nagusia, Otxarkoaga, Erandio, Portugalete eta Irunen ere ordezkaritza bana duen arren.
Kale garrantzitsuenakAldatu
- Txomin Garat etorbidea
- Julian Gaiarre etorbidea
- Gabriel Aresti etorbidea
- Jesus Galindez etorbidea
IruditegiaAldatu
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
- (Gaztelaniaz)Kale Dor Kayikoren webgunea