Gizaburuaga
Gizaburuaga Bizkaiko ipar-ekialdeko udalerri bat da, Lea-Artibai eskualdekoa. 209 biztanle zituen 2016. urtean. Munitibar eta Lekeitio arteko bidean dago.
Gizaburuaga | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Gizaburuagako eliza | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Lea-Artibai | ||||||||||
Izen ofiziala | Gizaburuaga | ||||||||||
Alkatea | Jose Luis Azpiazu (indep.) | ||||||||||
Posta kodea | 48289 | ||||||||||
INE kodea | 48047 | ||||||||||
Herritarra | gizaburuagar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°19′51″N 2°32′16″W / 43.3309°N 2.5379°W | ||||||||||
Azalera | 6,32 km² | ||||||||||
Garaiera | 40 metro | ||||||||||
Distantzia | 50 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 197 (2023) 5 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,31 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 53,57 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 17,19 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 86,96 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 80,77 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % -4,76 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 4,23 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 91,76 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 79.29 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1519. urtea |
Etimologia
aldatuHerriaren izenaren esanahia argia da, "giza buruen tokia". Dena den, izen horren jatorria ez dago batere argi. Juan Ramon Iturrizak 1885ean idatzitako "Bizkaiko Historia Orokorra" liburuan, azalpen bat bilatzen saiatu zen. Haren ustetan, herriaren antzinako jatorrizko izena Ibaibaso zen. Baina X. mendean Bizkaiaren eta frantsesen arteko borroka bat izan zela eta, izena aldatu eta ahozko tradizioaren bitartez, gaur egunera Gizaburuaga izenaz heldu da, "bururik gabeko gizon(ar)en lekua" esanahiarekin.
Geografia
aldatuAuzoak
aldatuGizaburuagak lau auzo dauzka:
- Eguren, elizaren inguruan, herriko auzoburua da.
- Lariz, Lekeitiorako bidean.
- Laxier, Gizaburuaga eta Amoroto arteko errepidean.
- Okamika, Eguren auzoaren parean, errepidearen bestaldean kokaturik. Industrialde bat dago bertan.
Ingurune nagurala
aldatuLea ibaiak udalerriko lurrak gurutzatzen ditu.
Udalerri mugakideak
aldatuHistoria
aldatuGizaburuagako historiaren lehen aipamena XVI. mendekoa da, garai hartako Lekeitioko eta inguruko nekazaritza-herrixken arteko gatazka bati buruzko agiri batekoa, hain zuzen ere. Ispaster, Amoroto, Mendexa eta Gizaburuaga, Lekeitioko Andra Mari elizaren menpekoak ziren XVI. mendean. Egoera hori ez zen herrixketako biztanleen gogoko, eta askotan, Lekeitioko elizari ordainketarik ez egitea erabakitzen zuten.
Gatazka 1519an amaitu zen, Leon X aita santuak idatziriko agiri bat zela eta. Agiri horrek aipaturiko herriei eliza nagusiak eratzeko aukera eta sakramendu guztiak emateko ahalmena ematen zizkien. Esan liteke garai hartan bihurtu zela Gizaburuaga benetan udalerri .
Ekonomia
aldatuGizaburuagako jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza izan da betidanik. Dena den, 1980ko hamarkadaren amaieran, Lea ibarreko herriek, bertako biztanleen etorkizuna bermatzeko asmoarekin, industrialde bat eraikitzea proposatu zuten. Horretarako Gizaburuaga aukeratu zuten, ibarrean gune estrategikoa betetzen zuelako, inguruko udalerrien erdibidean. Okamikako Industrialdea 1987. urtean zabaldu zen eta gaur egun 30 lan-elkarte inguru daude bertan, 400 lanpostu sortu direla.
Kautxoaren inguruko lan-elkarte asko sortu dira Cikautxo enpresaren eskutik, besteak beste, Armearri Kautxoak, Eluark-Lan Indar, Hodikautxo, Kautxo Tiuna Inyección eta Kautxo Tiun.
2007. urtearen amaieran Gizaburuaga langabeziarik ez zuen Euskal Autonomi Erkidegoko herri bakarretakoa zen, Baliarrain, Garai, Lagran eta Villabuenarekin batera.
2017an langabezia tasa %11,2koa zen. Sektoreen banaketa honakoa zen: Lehen sektorea, %1,6; bigarren sektorea %71,1; hirugarren sektorea %25,1; eraikuntza %2,2.[4]
Demografia
aldatuXX. mende osoan zehar Gizaburuagak biztanleriaren erdia baino gehiago galdu zuen. Biztanleek Lekeitiora eta Bilbora jo zuten lan bila, industrializarioaren garaietan. 2000. urtetik aurrera, hogei bat etxebizitza berri eraiki dira herrian eta Lekeitioko etxeek duten salneurri garestia dela eta, bertatik hainbat gazte joan dira herrira bizitzera, eta ondorioz, herriaren biztanleria %40 igo da.
2019an herriak 210 biztanle zituen, horietatik %15,24k 65 urte edo gehiago zeuzkan, eta atzerrian jaiotakoen kopurua %10 zen.[4]
Gizaburuagako biztanleria |
---|
Politika
aldatuUdal hauteskundeak
aldatu2007ko udal hauteskundeetan Maria Angeles Aldekogarai Alastra bihurtu zen Gizaburuagako alkate. Bozka guztiak Gizaburuagako Independenteen taldearentzat izan ziren; Alderdi Popularra hauteskundeetara aurkeztu bazen ere, ez zuen boto bat bera ere lortu.
2011ko hauteskundeetan berriro ere independenteen taldeak irabazi zituen hauteskundeak, Ibaibaso izenaren pean, 94 botorekin; Alderdi Popularrak 2 bot eskuratu zituen. Jose Luis Azpiazu da alkate ordutik.
Gizaburuagako udalbatza | |||||
Alderdia |
2011ko maiatzaren 22 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Ibaibaso | 5 / 5 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 5 |
||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
2015eko udal hauteskundeetan herri kandidaturak 71 boto lortu zituen.
2019ko udal hauteskundeetan herri kandidaturak 80 boto lortu zituen, eta PPk 0.[5] Urte horretan Juan Miguel Arostegi Argoitia izendatu zuten alkate.[6]
Kultura
aldatuEuskara
aldatuGizaburuagako euskara mendebaldeko euskararen barnean kokatzen da, sortaldeko euskararen parte den Lea-Artibaiko euskaran[7] [8]hain zuzen. Gizaburuagarekin batera, besteak beste, Etxebarria, Lekeitio, Markiña-Xemein, Mendexa eta Ondarroa daude. Euskaldunen ehuneko handia kontuan izanda, udalerria UEMAren kide da. 2016an euskaldunen kopurua %87,86 zen.[4]
Jaiak eta ospakizunak
aldatuGizaburuagak iraileko lehen astean ospatzen ditu bere jaiak, irailaren 8an Andra Mari eguna ospatzearekin batera.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Errotabarri errota eta presa.[10]
- Lariz Olaeta baserria (XVIII. mendea)[11]
- Lariz Olaeta Errota (XIX. mendea)[12][13]
- Lariz Oleta zubia [14]
- Oibarko Amabirjinaren ermita (XVIII. mendea)[15]
- Errotazar (XVIII. mendea)[16][17]
- Bengoleako burdinolak eta errotak (XVII. mendea)[18][19][20][21]
- Bengolea dorrea (XVIII. mendea)[22]
- Bengola zubia[23]
- Ereza errota (XVIII. mendea)[24][25]
- Ereza dorrea (XVIII. mendea)[26]
- Errotatxu errota (XIX. mendea)[27][28]
- Errotatxu zubia[29]
-
Errotabarri
-
Bengolea burdinola
-
Gostu baserria
-
Lariz Oleta errota
-
Lariz Oleta errota barrutik
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ a b c «Web Eustat. Gizaburuagako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ «Gizaburuagako Udala - Udala» www.gizaburuaga.eu (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ a b «Lea-Artibaikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
- ↑ a b c «Gizaburuaga - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
- ↑ «Ikasgelako giroa eta materiala - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
- ↑ «Errotabarri errotaren azpiegitura hidraulikoa. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
- ↑ «CASERIO LARIZ OLAETA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
- ↑ «MOLINO LARIZ OLETA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
- ↑ «INFRAESTRUCTURA HIDRÁULICA DEL MOLINO LARIZ OLETA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
- ↑ «PUENTE LARIZ OLETA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
- ↑ «ERMITA NUESTRA SEÑORA DE OIBAR. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
- ↑ «ERROTAZAR. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
- ↑ «INFRAESTRUCTURA HIDRÁULICA DE ERROTAZAR. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
- ↑ «FERRERIAS DE BENGOLEA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
- ↑ «INFRAESTRUCTURA HIDRÁULICA DE BENGOLEA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
- ↑ «MOLINO DE BENGOLEA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
- ↑ «MOLINO DE «AGUA PASADA» DE BENGOLEA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
- ↑ «TORRE BENGOLEA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
- ↑ «PUENTE BENGOLA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
- ↑ «MOLINO DE EREZA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
- ↑ «INFRAESTRUCTURA HIDRÁULICA DEL MOLINO DE EREZA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
- ↑ «TORRE EREZA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
- ↑ «MOLINO ERROTATXU. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
- ↑ «INFRAESTRUCTURA HIDRÁULICA DEL MOLINO ERROTATXU. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
- ↑ «PUENTE ERROTATXU. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |