Ireki menu nagusia

Munitibar[2] (izen ofiziala Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz) Bizkaiko ekialdeko udalerri bat da, Lea-Artibai eskualdekoa. 24,5 km² ditu eta 462 biztanle zituen 2016. urtean. Lau auzune nagusi ditu, Arbatzegi eta Gerrikaitz hiriguneez gain: Berreño-Aldaka, Uriona, Gerrika eta Totorika.

Munitibar
 Bizkaia, Euskal Herria
Matxinena baserria, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz, Lea-Artibai, Bizkaia, Euskal Herria. 2015-05-28.jpg
Matxinena baserria

Munitibarko bandera

Munitibarko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Lea-Artibai
Izen ofiziala Escudo de Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz.svg Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
Alkatea Arkaitz Goikoetxea Etxebarria (EH Bildu)
Posta kodea 48381
INE kodea 48007
Herritarra munitibartar
Kokapena
Koordenatuak 43° 15′ 23″ N, 2° 35′ 41″ W / 43.2564101°N,2.59475080324°W / 43.2564101; -2.59475080324Koordenatuak: 43° 15′ 23″ N, 2° 35′ 41″ W / 43.2564101°N,2.59475080324°W / 43.2564101; -2.59475080324
Munitibar hemen kokatua: Bizkaia
Munitibar
Munitibar
Munitibar (Bizkaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 24,07 km2
Garaiera 200m - 1.026 metro
Distantzia 39 km Bilbora
Demografia
Biztanleria 462 biztanle (2016)
(Green Arrow Up.svg 1)
% 53,58 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 46,42
Dentsitatea 19,19 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 19,9
Zahartze tasa[1] % 18,41
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 50
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 78,18 (2011)
Genero desoreka[1] % -3,26 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 7,81 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 91,25 (2010)
Euskararen erabilera %78,7 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.munitibar.org

HistoriaAldatu

Historikoki Arbatzegi elizatea zen eta Gerrikaitz uria edo hiribildua; horren hurbil egonda, Lea ibaiak baino ez ditu banatzen. 1883an, bi herriak batu ziren, eta Munitibar izena hartu zuten udalerri osorako.

GeografiaAldatu

Ingurune naturalaAldatu

Munitibar Lea ibaiak zeharkatzen du, eta Oiz mendiaren iparraldeko magalean dago. Udalerriaren punturik garaiena Oiz mendiaren tontorra bera da (1.036 m) eta baxuena, berriz, Lea ibaiaren ibarra udalerria uzten duenean iparraldetik (140 m).

Gernika eta Markina lotzen dituen errepidean dago herrigune nagusia. Bilbotik 38 kilometrora dago.

AuzoakAldatu

Herria honako auzoek osatzen dute: Arbatzegi, Berreño, Gerrika, Gerrikaitz eta Totorika.

DemografiaAldatu

Nekazaritza giroko herria izanik, 1960ko hamarkadatik aurrera munitibartar askok inguruko hiri industrializatuagoetara jo zuten, eta biztanleen herena izatera iritsi zen. Eskualde osoan gehien hustu zen herria da Munitibar. XXI. mendearen hasieran populazioa galtzeari utzi zion eta ordutik 400 biztanle inguruan mantentzen da.

Munitibarko biztanleria
 

PolitikaAldatu

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Euzko Alderdi Jeltzaleko Javier Artaetxebarria hautatu zuten Munitibarreko alkate.

2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduko hautagaitzak irabazi zuen, Arkaitz Goikoetxea alkate hautatua izan zela.

2015eko udal hauteskundeakAldatu

Munitibarko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
EH Bildu*
4 / 7
154 (% 56,62)
3 / 7
130 (% 46,26)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 7
118 (% 43,38)
4 / 7
147 (% 52,31)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

EuskaraAldatu

Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzeko hiztunen testigantzekim osatutako bideoa, Euskal Herriko Ahotsak[3][4] proiekturako egina ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzeko euskara Lea-Artibaiko hizkerari[5][6] dagokio. Eskualde hau ia erabat euskalduna da. 1996ko datuek adierazten dutenez, urte horretan biztanleen % 88 euskalduna zen. Batez beste, urte hartako erroldak biltzen zituen 26.421 biztanleetatik 22.895ek euskalduntzat zuten euren burua, 2.136k ia euskalduntzat eta 1.210ek erdalduntzat.

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira Udalbiltza.
  2. Euskaltzaindia: 145. araua: Bizkaiko herri izendegia.
  3. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-06-01.
  4. Ahotsak Ahozko Ondarea (2018-03-22) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzeko ahotsak . Noiz kontsultatua: 2018-06-01.
  5. «Lea-Artibaikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-05-15.
  6. «Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-05-30.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Munitibar  
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa


  Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.