Berantevilla
Berantevilla Arabako hego-mendebaldeko udalerri bat da, Añanako kuadrillakoa. Gasteiztik 29 bat kilometrora dago. Udalerriko herriburua izen bereko herria da, hots, Berantevilla.
Berantevilla | |
---|---|
![]() | |
![]() Berantevilla herria. | |
Administrazioa | |
Estatua | Espainia |
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa |
Lurraldea | Araba |
Eskualdea | Añanako Kuadrilla |
Izen ofiziala | Berantevilla |
Alkatea | Juan A Santamaría (Independientes Berantevilla) |
Posta kodea |
01211 |
INE kodea |
01014 |
Herritarra | berantevillar |
Kokapena | |
Koordenatuak | 42° 40′ 58″ N, 2° 51′ 32″ W / 42.682852°N,2.8589445°WKoordenatuak: 42° 40′ 58″ N, 2° 51′ 32″ W / 42.682852°N,2.8589445°W |
![]() | |
Azalera | 35,73 km2 |
Garaiera | 479 metro |
Distantzia | 29 km Gasteiza |
Demografia | |
Biztanleria |
475 biztanle (2016) ( ![]() |
Dentsitatea | 13,29 biztanle/km² |
Hazkundea (2003-2013)[1] |
![]() |
Zahartze tasa[1] | % 27,86 |
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 41,67 |
Ekonomia | |
Jarduera tasa[1] | % 89,83 (2011) |
Genero desoreka[1] | % 4,86 (2011) |
Langabezia erregistratua[1] | % 7,01 (2013) |
Kultura | |
Euskaldunak | % 14,63 (2010) |
Euskararen erabilera | % 1,3 (2011) |
Datu gehigarriak | |
Webgunea | http://www.berantevilla.es/ |
IzenaAldatu
Euskaltzaindiak araututako euskal izena Berantevilla da. Hala ere, Euskaltzaindiak berak 1979an proposatutako Beranturi izen berriak izan duen erabilera dela eta, maila apalagoan erabil daitekeela onartu du.[2]
GeografiaAldatu
Berantevilla Ihuda ibaiaren arroan dago, itsas mailatik 479 metro gorago. Ipar-mendebaldetik hego-ekialdera luzatzen den haran batean dago kokatuta, hegoaldean Txulato mendia daukala. Trebiñuko barrendegiaren eta Miranda Ebroren artean dagoenez, harreman handia du azken hiri horrekin.
Udalerriaren baliabide ekonomiko nagusia nekazaritza da. Jarduera industriala ere badauka, gutxi bada ere, Lacorzanillako industrialdean. Hala ere, kontuan izan behar da Mirandatik 5 kilometrora dagoela eta bertan industrien eta hirugarren sektoreko lanpostuen kopurua handiagoa dela.
Garraiobideei dagokienez, errepide eta trenbideen lotune garrantzitsu baten ondo-ondoan dago. Bertatik igarotzen dira A-1 errepidea (Madril eta Irun lotzen dituena) eta N-124 (Gimileo eta Miranda Ebro lotzen dituena), eta Mirandan Bilbo, Irun eta Madril lotzen dituen trenbide-lotunea dago.
Udalerri mugakideakAldatu
- Iparraldean: Erriberabeitia, Armiñon eta Trebiñuko Konderria.
- Hegoaldean: Zanbrana.
- Ekialdean: Erriberabeitia, Armiñon eta Trebiñuko Konderria.
- Mendebaldean: Erriberabeitia eta Armiñon.
HistoriaAldatu
Berantevillako lurraldeen okupazio-aztarna zaharrenak Vetrusa deituriko erromatar aztarnategian ditugu, Lacorzanilla herrian.
Berantevilla toponimoa 1080. urtean agertzen da lehen aldiz agiri batean idatzia. 1299an hiribildu titulua eman zion Fernando VI.a Espainiakoak. Verantivillako monasterioa izan zen hiribildua sortzeko abiapuntua.
Banaketa administratiboaAldatu
Udalerria zortzi herriz osatua dago:
- Berantevilla (udalerriko herriburua)
- Escanzana
- Lacervilla
- Lacorzanilla
- Mijancas
- Santa Cruz del Fierro
- Santurde
- Tobera
DemografiaAldatu
Berantevillako biztanleria |
---|
PolitikaAldatu
AlkateakAldatu
Alkatea | Agintaldia | Alderdia |
---|---|---|
Milagros Duque Vallejo | 1995-1999 | |
Amaia Martinez Alfonso | 1999-2003 2003-2007 2007-2011 |
EAJ |
Berantevillar ezagunakAldatu
- Pedro Urbina Montoya (Berantevilla, 1585 - Sevilla, 1663), praile frantziskarra, Valentzia eta Sevillako artzapezpikua izandakoa.
KulturaAldatu
JaiakAldatu
- Irailaren 9an Andra Mariren Natibitatearen eguna ospatzen da Berantevillan.
Ondasun nabarmenakAldatu
- Jasokundearen parrokia-eliza, ganga barrokoak dituena.
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira Udalbiltza.
- ↑ Euskaltzaindia: ren 150. araua: Arabako herri izendegia.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo loturakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Berantevilla |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |
- (Gaztelaniaz) Berantevillako Udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Berantevilla Auñamendi entziklopedian