Mendaro
Mendaro Gipuzkoako ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Debabarrena eskualdekoa. 24.44 km² ditu, eta 2.039 biztanle zituen 2016. urtean.
Mendaro | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Mendaroko ikuspegia. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Debabarrena | ||||||||||
Izen ofiziala | Mendaro | ||||||||||
Alkatea | Sonia Garcia Raposo | ||||||||||
Posta kodea | 20850 | ||||||||||
INE kodea | 20901 | ||||||||||
Herritarra | mendaroar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°15′00″N 2°23′00″W / 43.25°N 2.3833333333333°W | ||||||||||
Azalera | 25,39 km² | ||||||||||
Garaiera | 28-661 (30 udaletxean) | ||||||||||
Distantzia | 48 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 2.010 (2023) 33 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,79 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 30,76 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 17,25 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 76,58 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 83,33 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 15,37 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 9,63 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 67,78 (2010) | ||||||||||
Etxeko erabilera[2] | % 54.24 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1983 (juliotar egutegia) | ||||||||||
Webgunea | https://www.mendaro.eus |
Geografia
aldatuMendaro Gipuzkoako ipar-mendebaldean dago, Bizkaiko mugatik gertu. Debabarreneko herria da. Herria bi haranez osatua dago. Hegoaldetik iparraldera, Deba ibaiak zeharkatzen du "V" itxura duen harana eginez. Haranaren barrenean, leku lauak daude, herriko auzoak dauden lekuak, alegia.
Mendaro mendiz inguraturik dago. Debako mugan, Otaerre (Otarre, 662m.), Gaintxipia (621m) eta Garaluz (Garallutz, 572m). Mutrikurekin mugan Arno dago (628m). Beste mendi garrantzitsu bat Urnobitza (643m.) da, Elgoibarko mugatik gertu.
Auzoak
aldatuMendaro herria hiru auzo nagusik osatzen dute: Mendarozabal, Azpilgoeta eta Garagartza. Hiru auzoak azken urteotan baturik daude herriaren hazkundearen ondorioz.
Azpilgoeta auzoa Deba ibaiaren ezkerraldean dago. 1983baino lehen Mutrikuko udalerriariaren barruan zegoen. Azpilgoetan Plaza auzoa izeneko landa auzoa dago, Goikola errekak Deba ibaiarekin bat egiten duen lekuan. Plaza auzoa hainbat baserrik osatzen dute. Landa auzo horretan dauden baserriak Goikola, Emezabal, Olia, Agerre-txiki, Agerre-haundi, Idiazabal, Potzueta eta Aizti-haundi dira.
Ibaiaren beste aldean, Azpilgoeta parean, Mendarok Debarekin bat egiten duen lekuan, Garagartza auzoa dago. 1983. urtea baino lehenago Elgoibarko udalerriaren barnean zegoen auzo hori. Elgoibarkoa izan baino lehen Debakoa izan zen. Jatorriz, Garagartza auzoa Kilimon errekaren eskuinaldean zegoen, eta XX. mendean ezkerraldera ere zabaldu zen.
Mendarozabal ere Deba ibaiaren eskuinaldean dago. Aspaldian, auzo hori Kilimon errekaren ezkerraldean zegoen kokatuta. Garagartza ez bezala, Mendarozabal beti izan zen Elgoibarkoa. 1889. urtean, berriz, Garagatza eta Mendarozabal auzoek bat egin zuten Elgoibarko juridikziokoak izatera pasatuz. Bi auzoak batu egin ziren hazkunde urbanistikoaren ondorioz.
Hiru auzo nagusiez gain, Mendaron baserriz osaturiko hainbat landa auzo txiki daude, udalerritik sakabanatuta, hala nola Aranerreka, Alkorta, Etxabemendi eta Saratzu.
Herri mugakideak
aldatuMendarok iparraldean Mutriku eta Debarekin egiten du muga, hegoaldean Elgoibarrekin, ekialdean Azkoitiarekin eta mendebaldean Markinarekin (Bizkaia).
Historia
aldatuHistoria ekonomikoa
Erdi Aroan eta Aro berrian Mendaro nekazari eremua bazen ere, industriak ere presentzia zuen. 5 burdinola zeuden herrian, hiru Intxusainen (Plaza, Aurteniola, Goiko-ola) eta bi Kilimonen (Gabiola eta Lasalde).
Mendaro garraio ontzien portua izan zen Altzola eta Deba arteko ibai tartean. Burdinolekin lotutako gaiez gain (lehen aipu dokumentala 1442koa da[3]), Gaztela aldetik ekartzen zen artilea ere igarotzen zen bertatik, ala edo gallupa izeneko azpi zapaleko txalupetan.[4] Mendaroko geralekuak Errebarren eta Plaza izaten ziren. Horregatik, ibaian ez zegoen presarik Altzolaraino, txalupak pasatzeko. XVIII. mendean, Durangoko plateruek Mendaroko txalupariak aipatu zituzten:
Amabigarren versuan
Esango dizut nic
Mendaroco alerubac
Ez dabe ardiric
Beti dabiltzalaco
Tiraca bultzaca
Uretan biarrian
Guztiz arraztaca.
Durangoko plateruak, "Ardiaren kanta".
XIX. mende amaieran Gabiolako burdinola irin-fabrika bihurtu zen. 1924an fabrika berri batera aldatu zen. Eta 60. hamarkadaraino iraun zuen enpresa horrek.
XIX. mendeko azken herenean trenbidea eraiki zen Bilbotik Elgoibarrera, eta horrek garraioa hobetu zuen, eta inguruko harrobien ustiapena ere handitu zuen.
1911an lehen zentral hidroelektrikoa eraiki zen, eta gero beste batzuk ere eraiki ziren.
XX. mendean lehen galdategiak agertu ziren, Larrañaga & Cia (1915) eta Endeiza & Cia (1918). 1929an El Fenix enpresa eraiki zuten, bizarra kentzeko orriak egiten zituena, eta bere garaian estatuko garrantzitsuena izan zena. 1934an Gurelan fabrika eraiki zen, eta hurrengo hamarkadetan metalgintzarekin lotutako industria handitzen joan zen herrian: 1941ean Construcciones Mecánicas Jose Maria Iriondo. 1947an Talleres Azpiazu. 1955ean Batu. 1960an Zudam. 1964an Sueder eta Urain...[5]
Udalerriaren sorrera
aldatuMendaro Gipuzkoako herri gazteenetariko bat da, 1983. urtean sortua.
Mendaroren lehen aipamena 1335 agertzen da, Deba ibaiak Kilimon errekarekin bat egiten zuen lekua zela adieraziz. Hala ere, Mendaro ez zen Gipuzkoako udalerria, hiru herri hauen artean banatuta egon baitzen: Mutriku (1209. urtean sortua ), Deba (1343) eta Elgoibar (1346). Mendaro hiru herrien arteko muga zen.
Mendaroko hiru auzo historikoak, Azpilgoeta, Garagartza eta Mendarozabal, Mutriku, Deba eta Elgoibarkoak ziren, hurrenez hurren. Herri izateko lehenengo saioa, XIX. mende bukaeran izan zen: 1889. urtean, Debak Garagartza auzoa Elgoibar herriari eman zion, herri bilakatzeko asmotan. Baina saio horrek, Mutrikuk Azpilgoeta emateari uko eginda, ez zuen aurrera egin. Gertakizun hori izan zela eta, berriz, Garagartza eta Mendarozabal administrazio beraren menpean geratu ziren eta orduantxe bateratu ziren bi auzoak.
Mendaro herria behin behinekoz 1983. urtean sortu zen, Mutrikuk Azpilgoeta eta Elgoibarrek Garagartza-Mendarozabal eman zituztenean.
Demografia
aldatuAzken 20 urteetan Mendarok biztanle asko irabazi ditu, inguruko gazte asko bertara joan direlako bizitzera, etxe berrietara.
2019an 2.139 biztanle zituen, horietatik %17,34k 65 urte edo gehiago zuen, eta atzerrian jaiotakoak %9,77 ziren.[6]
Mendaroko biztanleria |
---|
Politika
aldatu2007ko udal hauteskundeetan Irune Berasaluze Lazkano (EAJ) hautatua izan zen, eta aurretik MTI Mendaroko Talde Independienteak gobernatu zuen.
Alderdi politikoa | 2007 | |
---|---|---|
Botoak (%) | Zinegotziak | |
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 53,79% | 5 |
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 12,02% | 1 |
Eusko Alkartasuna (EA) | 27,47% | 3 |
Alderdi Popularra (PP) | 2,86% | 0 |
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Sonia Garcia hautatu zuten alkate. 2015eko udal hauteskundeen ondoren berak jarraitu zuen alkate.
Mendaroko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euskal Herria Bildu* | 5 / 9 |
5 / 9 |
|||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 4 / 9 |
3 / 9 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 0 / 9 |
1 / 9 |
|||
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen. | |||||
Datuen iturria: Udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 451 boto (5 zinegotzi), EAJk 412 boto (5 zinegotzi) eta PSE-EEk 92 boto (zinegotzi bat).[7] Iñaki Arregi Uria (EAJ) izendatu zuten alkate.[8]
Ekonomia
aldatu2017. urtean honela banatzen ziren sektoreak: Lehen sektorea, %0,7; bigarren sektorea %43,7; hirugarren sektorea %54. Eraikuntza %1,7.[6]
Euskara
aldatuMendaro[12] herri euskalduna da, eta erdialdeko eta mendebaldeko euskararen lotura eremuan kokatzen da herria. Luis Luziano Bonapartek, 1864an taxututako sailkapenean, mendebaleko euskalkikotzat[13] du Elgoibar, eta erdialdekokotzat, berriz, Deba, Mutriku eta Mendaro. Koldo Zuazoren 2008ko mapan, aldiz, Deba, Mutriku, Mendaro eta Elgoibar bi azpieuskalkion arteko lotura eremutzat ageri dira, sortaldeko mendebalderaren[14] parte den Debabarreneko euskaran[15]. Biztanleen %76,2 euskalduna da.
Kultura
aldatuGastronomia
aldatuMendaro Euskal Herrian famatua da bertan egiten diren txokolateengatik. Txokolateak XVIII.mendetik egiten dira mendaron, Venezuelatik kakaoa garai hartan iristen hasi zelako Gipuzkoara. Mendaron jatorri frantziarreko Saint Girons familia finkatu zen garai hartan (1850), eta txokolate enpresa sortu zuten. Gaur egun ere era tradizionalean egiten da txokolatea Mendaron. Mendaron famatuak dira ere bertako bizkotxoak.[5]
Jaiak eta ohiturak
aldatuMendaron Santa Ana jaiak ospatzen dira uztailaren amaieran. Euskal Herriko herri askotan bezala, herri kirolak eta sokamuturrak egiten dira. Urtean zehar hainbat erromeria ospatzen dira Mendaroko auzoetan. Santa Agata jaiaren bezperan baserriz baserri eta etxez etxe ibiltzen dira hainbat Mendarotar Santa eskean, koplak kantatuz eta bertsotan.
Kirolak
aldatuMendaron Kilimon Futbol Taldeaak jokatzen zuen, Ospas Gain futbol zelaian. Taldeak lau denboraldi egin zituen Gipuzkoako Preferente mailan eta 2002-2003 denboraldian desagertu zen. Mendaron frontoi estalia dago.
Zerbitzuak
aldatuMendaron Debabarreneko biztanleei osasun zerbitzuak eskaintzen dizkien ospitalea dago.
Ondare garrantzitsua
aldatu- Jasokunde amabirjinaren eliza. Azpilgoeta auzoan kokatzen da. Bere lehen aztarnak 1446. urtean kokatzen dira.[16]
- Sortzez Garbiaren Eliza. Garagartza auzoan kokatzen da, eta 1452koa da.[16]
- Trinitateko ermita. 1105. urtean eraikia.[16]
- Santanako ermita.[16]
- Lasaldeko dorretxea. Erdi aroko eraikina.[16]
- Ospazeko dorretxea.[16]
Herritar ospetsuak
aldatu- Lukas Longa (?-1703). Arkitektua.[17][18]
- Juan Bautista Donestebe Lekuona (1704-1787). Ontzigintzako ingeniaria.[19][20]
- Jose Agustin Larramendi Muguruza (1769-1848). Ingeniaria.[21]
- Jose Larrañaga (1801-1826), kriminala.
- Manuel Juanbeltz (1839-1892), apaiza.
- Pedro Miguel Urruzuno (1844-1923). Elizgizona eta euskal idazlea. Elgoibarren jaio eta Mendaron hil zen.[22]
- Jose Maria Linazasoro Arregi (1851-1934). Enpresa gizona eta filantropoa. Mendaroko lehen zentral hidroelektrikoa eraiki zuen, eta irin-fabrika ere eraiki zuen.[23]
- Eusebio Mugerza (1874-1955), bertsolaria.[24][25]
- Jokin Urain (1959), idazlea.
- Irune Berasaluze (1968), politikaria.
- Maite Maiora (1980), mendi lasterkaria.
- Iban Zubiaurre (1983), futbolaria.
- Beñat Urain (1986), txirrindulari eta arraunlaria.
- Uxue Ansorregi (1995), herri-kirolaria.
- Olatz Ruiz de Gordejuela (1997), biolin-jotzailea.
Argazki galeria
aldatu-
Herriaren ikuspegia
-
Trinidade baseliza
-
Sortzez Garbiaren eliza
-
Mendaro 1940an
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ ARRIETA, Pello. 1996. Txokorik txoko, Altzola. Barren aldizkaria, 1996-III-29.
- ↑ «Lanbide gogorra - Aintzinako lanbideak» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2021-10-09).
- ↑ a b «Historia ekonomikoa» Mendaro (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
- ↑ a b «Web Eustat. Datos Estadísticos de Mendaro» es.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
- ↑ www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
- ↑ «Alkatearen agurra» Mendaro (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
- ↑ «Olazabal Garate, Felisa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- ↑ «Mojen komentua eta eskola nazionala - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- ↑ «Mendaro - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-10).
- ↑ «Mendebalekoa - Bizkaiera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-10).
- ↑ «Sortaldekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-10).
- ↑ «Debabarrenekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-10).
- ↑ a b c d e f «Ondarea» Mendaro (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
- ↑ http://dbe.rah.es/biografias/55293/lucas-de-longa
- ↑ «Lucas de Longa» Mendaro (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
- ↑ «Juan Bautista Donesteve Lecuona» Mendaro (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
- ↑ http://dbe.rah.es/biografias/32102/juan-bautista-de-donesteve
- ↑ «José Agustín Larramendi Muguruza» Mendaro (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
- ↑ «Pedro Miguel Urruzuno» Mendaro (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
- ↑ «José María Linazasoro Arregui» Mendaro (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
- ↑ «Muguerza Aspiazu, Eusebio - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
- ↑ «Eusebio Muguerza» Mendaro (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |