Lapuebla de Labarca
Lapuebla de Labarca[4] Arabako hegoalde-hegoaldeko udalerri bat da. Arabako Errioxako kuadrillan dago, lurralde historikoko hegoaldeko mugan, Gasteiztik 51 bat kilometrora, Ebro ibaiaren ezker bazterrean. Herritik bertatik abiatzen da ibaia zeharkatzen duen zubia, 1939an eraikia, Araba eta Errioxa lotzen dituena.
Lapuebla de Labarca | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
Lapuebla de Labarcako udaletxea. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Arabako Errioxako Kuadrilla | ||||||||||
Izen ofiziala | ![]() | ||||||||||
Alkatea | María Teresa Córdoba Fernández (LPA) | ||||||||||
Posta kodea | 01306 | ||||||||||
INE kodea | 01033 | ||||||||||
Herritarra | lapueblar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°29′45″N 2°34′16″W / 42.495833333333°N 2.5711111111111°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 5,99 km2 | ||||||||||
Garaiera | 430 metro | ||||||||||
Distantzia | 51 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 870 (2022)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 144,41 biztanle/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | ![]() | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 17,62 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 50 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 79,09 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 9,21 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 10,49 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 26,23 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 8.03 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera data | 1631 | ||||||||||
Webgunea | www.lapuebladelabarca.eus |
Geografia Aldatu
Toloñoko mendilerroaren hegoaldean dago, Ebro ibaiaren ezkerraldean. Arabako udalerri hegoaldekoena da.
Udalerri mugakideak Aldatu
- Iparraldean: Guardia.
- Hegoaldean: Fuenmayor (Errioxako Autonomia Erkidegoa).
- Ekialdean: Guardia.
- Mendebaldean: Cenicero (Errioxako Autonomia Erkidegoa).
Historia Aldatu
Ebro ibaia zeharkatzeko gune garrantzitsuan dago, 6 kilometrora iparraldera Guardia baitago, eta hegoaldera Fuenmayor eta San Vicente de la Sonsierra baitaude. Lapuebla de Labarca Guardiako udalerrian barne izan zen 1631ko ekainaren 11ra arte. Garai hartan lortu zuen hiribildu titulua, hiri-izendapena, alegia. Hortaz, Arabar Errioxako udalerririk gazteena dugu Lapuebla.
Ekonomia Aldatu
Arabako Errioxako herri gehienen antzera, Lapuebla de Labarcako ekonomiaren zutarria ardoaren ekoizpena da. Nabarmentzekoak dira herriko COVILA ardo-kooperatiba eta beste hainbat upeltegi.
Demografia Aldatu
Herriko biztanleria nahiko konstante mantendu zen XX. mendean zehar. 1900ean 810 biztanle zituen herriak, eta 2019an 865 biztanle.[5] Azken urteetan gorabeherak izan dira biztanlerian, baina inoiz ez dira 900 biztanle baino gehiago izan, ez eta 700 baino gutxiago ere.
Arabako Errioxako biztanleria-dentsitate handiena duen udalerria da.
Lapuebla de Labarcako biztanleria |
---|
![]() |
Politika Aldatu
2011ko udal hauteskundeak Aldatu
Lau alderdi aurkeztu ziren udalerrian, 2011ko udal hauteskundeetan: EAJ, PP, PSE-EE eta EA, hauek izan ziren emaitzak:
- Euzko Alderdi Jeltzalea: 254 boto (4 zinegotzi)
- Alderdi Popularra: 128 boto (2 zinegotzi)
- Bildu-EA/Alternatiba: 98 boto (1 zinegotzi )
- Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra: 57 boto (zinegotzirik ez)
9 boto baliogabe egon ziren eta parte-hartzea %82,1ekoa izan zen. Hauteskunde hauen ondorioz, Daniel Espada Garrido bihurtu zen berriro bertako alkate.
Alkateak Aldatu
Hauek izan dira Lapuebla de Labarcako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[6] | |
Antonio Muro Aguirre[6][7][8] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Alvaro Medrano Fuertes[8] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
1991 | 1995 a | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
1995 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
1995 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
1999 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna | ||
2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna | ||
Daniel Espada Garrido[9][10][11] | 2007 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Daniel Espada Garrido[12][11] | 2011 | 2015 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Maider Murillo Treviño[6] | 2015 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Maria Teresa Cordoba Fernandez[6][13][14] | 2019 | 2023 | Lapuebla Avanza | |
Maria Teresa Cordoba Fernandez[14] | 2023 | Jardunean | Lapuebla Avanza |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
Garraioa Aldatu
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:
|
Kultura Aldatu
Hizkuntza Aldatu
Gaur egun gaztelania da nagusi. Ezin dugu zehaztu bertako jatorrizko euskara noiz galdu zen. Hala ere, Lapuebla de Labarcako euskara galtzea nonbait IX. eta XVI. mendeen artean kokatzen da.
Aipatzekoa da 1978. urtetik Assa ikastola dela herriko eskola bakarra. Bertan, eskualde osoko 300 bat ikaslek ikasten dute gaur egun, 2-18 urte bitartekoak. Halaber, Ttiki-Ttaka elkarteak herri honetan du biltokia, Arabar Errioxako euskaldun guztiei zabalik dagoena.
1994, 1999 eta 2014ko Araba Euskaraz festaren ekitaldiak ospatu ziren herrian, Non eta mugan eta Uztaz uzta lelopean, hurrenez hurren. 2014ko Araba Euskaraz ere Lapueblan ospatzekoak dira.
Jaiak Aldatu
- Abuztuaren 24an San Bartolome herriko patroiaren omenezko jaiak ospatzen dira. Jaien ikurra Bartolo deituriko pertsonaia da, ardogile gisa jantziriko panpina, ardo-kupelaren eta ikurrinaren alboan ezartzen dena.
- Uztaberri Eguna: otsaileko bigarren larunbatean ospatzen da urtero. Egun horretan upeltegiek ateak irekitzen dizkiete bisitariei, ardo berria dasta dezaten, eta beste hainbat jarduera antolatzen dira, ardoarekin eta mahastizaintzarekin lotuta.
- Maiatzaren 15ean, San Isidro eguna ospatzen da, nekazarien zaindaria. San Bartolome Peñak antolatzen du jaia.
- Herriko beste jai bat La Povedako erromeria da, Ebro ibaitik hurbil dagoen arboladi batean ospatzen dena.
Lapueblar ospetsuak Aldatu
- Pedro Cordoba Samaniego (1871-?), musikagilea eta musika-zuzendaria[15].
- Salvador Velilla Cordoba (1945-), idazlea eta Arabako ondarearen ikerlaria.
- José María Pérez Medrano (1920-2008): futbol-jokalari profesionala 1940-1950 hamarkadan.
Erreferentziak Aldatu
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Lapuebla de Labarca Euskaltzaindiaren webgunean
- ↑ «Instituto Nacional de Estadística. (Spanish Statistical Institute)» www.ine.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
- ↑ a b c d «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La ilusión de aquellos Alcaldes de hace 40 años» Blog Rioja Alavesa (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ a b «LAPUEBLA DE LABARCA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Miles de personas catan en Lapuebla de Labarca la nueva cosecha en el 'Uztaberri Eguna'» El Correo 2008-02-10 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lapuebla de Labarca ensalza la labor de los regantes con el Racimo de Oro» El Correo 2009-11-15 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «El Tribunal de Cuentas descarta juzgar la gestión del exalcalde de Lapuebla de Labarca» El Correo 2021-04-26 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Localizan en el Ebro el cadaver del joven desaparecido en Lapuebla de Labarca. El Correo» El Correo 2013-12-19 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
- ↑ «Udalerriak - web.araba.eus» web.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Amado Martínez de Iturrate gana en Erriberabeitia con Ribera Baja Bizirik» Gasteiz Hoy 2023-05-28 (Noiz kontsultatua: 2023-05-30).
- ↑ «Córdoba Samaniego, Pedro - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
Ikus, gainera Aldatu
Kanpo estekak Aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- Lapuebla de Labarcako webgune ofiziala
- Lapuebla de Labarca euskadi.net webgunean
- (Gaztelaniaz) Lapuebla de Labarca Auñamendi entziklopedian
- Lapueblako Assa Ikastolari buruzko artikulua hikhasi.com webgunean