Parte Zaharra (Donostia)

Gipuzkoako hiriburu Donostiako alde zaharra

Parte Zaharra Donostiako (Gipuzkoa) auzorik famatu eta zaharrena da, Urgull mendiaren magalean kokatua. 6.083 biztanle ditu.[1] Parte Zaharra da auzoaren izena usadioan,[2] auzotarren artean[3] eta izendegi ofizialetan;[4][5] hala ere, edozein hiritako gunerik zaharrena aipatzeko balio duen Alde Zaharra izen generikoa ere erabiltzen da batzuetan.

Parte Zaharra
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Administrazioa
Posta kodea20.001
Geografia
Koordenatuak43°19′24″N 1°59′06″W / 43.32333°N 1.985°W / 43.32333; -1.985

2019ko apirilaren 16an, Eusko Jaurlaritzak kultura-ondasun izendatu zuen, monumentu-multzo sailkapenarekin.

Kokapena

aldatu

Urgull mendia, Bulebarra, Donostiako portua eta Urumea ibaiaren artean hedatzen da.

Historia

aldatu
Gehiago jakiteko, irakurri: «Donostiako historia»

XII. mendearen amaiera aldera Donostia sortu zen unetik 1863az geroko zabalgunea sustraitu arte hauxe izan zen hirigunea. Gaur egun harresi horien aztarnak Donostiako portuan eta Bulebarreko lurrazpiko aparkalekuan ikusgai daude. Halere, auzoaren osaera nahiko berria da, XIX. mendearen lehen herenean osatu baitzen.

 
Donostiako portua eta Donostiako parte zaharra, Santa Klara uhartetik ikusita.

1813ko abuztuaren 31ko Donostiako setioaren ondorioz guztiz suntsitu bazen ere (Abuztuaren 31 kalea besterik ez zen zutik gelditu), hiriko eraikin zaharrenak auzo honetan mantentzen dira. Hurrengo 36 urteetan zehar berreraiki zen. Zutik geratu ziren eraikin bakarrak Trinitate kaleko etxeak, gaur egungo Abuztuaren 31 kalea, eta hiru eraiki erlijiotsu izan baitziren, Santa Maria basilika (XVIII. mendea), San Bizente eliza (XVI. mendea) eta San Telmo komentua (XVI. mendea, gaur egun San Telmo museoaren barnean). Parte Zaharra hurrengo 36 urtean berreraiki zen.

1863 urtera arte Donostiako hirigunea auzo horrek osatzen zuen. 1863ko apirilaren 22an, Errege Dekretu batek Donostia gotorleku militarra izatetik utzi ziola zioela eta, agintariek Parte Zaharra inguratzen zuten harresiak eraitsitzeko baimena eman zen, honela Bulebarretik hegoaldera egungo Donostiako zabalgunea eraikitzeko, eta Donostiako ekialdeko zabalgunea, Urumea ibairaino. Une harta, Donostiak 15.000 biztanle zituen, haietatik 10.000 inguru 10 hektarea gutxi gorabehera zituen Parte Zaharreko harresitutako eremu horretan bizi ziren.

Gastronomia

aldatu

Bertako tabernetan zerbitzatutako pintxoak oso preziatuak dira eta auzoko turismo erakarpen bilakatu dira, nahiz eta inguruko auzo eta herrietara ere sukaldaritza mota hori zabaldu den.

Iruditegia

aldatu

Ondasun nabarmenak

aldatu

2019ko apirilaren 16an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen, kultura-ondasun sailkatua.

Oro har, konposizioan, fatxadek gordetzen dituzte Ugartemendiaren ordenantzetako elementu identifikatzaileak: lehen solairurainoko harlanduzko oinarria; kale nagusietan, harlanduz inguratutako ardatzen arabera lerrokatutako bao bertikalak, erregularki kokatuta; eskantzuetako harlanduzko pilastrak, gainean, mentsulak eta arrailak, euri-urak jaisteko zorrotenak jartzeko; hegal harburudunak. Etxebizitzak behar izango zirelako arazoa aurreikusita, ordenantzek baimena eman zuten hegalaren gaineko altuera txikiagoko atikoak egiteko. Hala ere, eraikin batzuek badauzkate jasodura bat baino gehiago, baita irtenak ere, teilatupeko aprobetxamenduak, balkoi jarraituak eta era askotako teilatupeak, eta horiek guztiek ordenantzetako hegal teorikoa aldatzen dute.

Kaiari dagokionez, funtsean, bere ezaugarriak gorde ditu 1575etik 1848-1850era arte; Manuel Peironcely ingeniariak kaia zabaltzeko obrak proiektatu zituen arte. Eraikin horiek arrantzaleen etxebizitzak eta lantokiak izan dira, eta oso auzo desberdin bat osatu dute: 1850az geroztik egindako fatxada arkupeduneko eraikin nabarmenak ditu.

Eraikinak

aldatu

Urgull mendia

aldatu

Kaleak

aldatu

Plazak

aldatu

Museoak

aldatu

Portua

aldatu

Elkarteak

aldatu

Auzotar ospetsuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Parte Zaharra», Donostiako Udalaren webgunea.
  2. «Donostiako alderdi bati, ezagunetan ezagunena, Parte Zaharra deitzen genion guztiok, urtea joan eta urtea etorri, eta lasai bizi ginen, halaz ere. Orain berriz, Alde Zaharra bihurtu zaigu, mintzatzen ez den herriaren ondorioz [...].»
    Koldo Mitxelena: «Atarikoak», in Ibon Sarasola (1997), Euskal Hiztegia, Kutxa, ISBN 8471733021.
  3. Parte Zaharrean Bizi, auzotarren elkartea.
  4. Donostiako auzoen izenak
  5. [1], Donostiako Udalaren webgunean.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia




Kanpo estekak

aldatu