Zeberio Bizkaiko hegoaldean dagoen udalerri euskalduna da, Nerbioi ibarra eta Arratia artean kokatuta dagoena, bi mendilerroren artean kokatutako harana da, 47,87 km²-ko zabalera daukana. 2016. urtean 1.069 biztanle zituen.

Zeberio
 Bizkaia, Euskal Herria
Zeberioko Egia Auzoa.JPG
Zeberioko Egia auzoa

Zeberioko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Arratia-Nerbioi
Izen ofiziala Escudo de Zeberio.svg Zeberio
Alkatea Karlos Idirin (EAJ)
Posta kodea 48499
INE kodea 48025
Herritarra zeberioztar
Kokapena
Koordenatuak 43° 08′ 48″ N, 2° 51′ 09″ W / 43.1468°N,2.8524°W / 43.1468; -2.8524Koordenatuak: 43° 08′ 48″ N, 2° 51′ 09″ W / 43.1468°N,2.8524°W / 43.1468; -2.8524
Azalera 47,87 km2
Garaiera 125 metro
Demografia
Biztanleria 1.073 (2019)
Green Arrow Up.svg14 (2018)
alt_left 516 (%48.1)557 (%51.9) alt_right
Dentsitatea 22,33 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 6,69
Zahartze tasa[1] % 18,17
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 44,35
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 82,22 (2011)
Genero desoreka[1] % 5,97 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 10,84 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 75,66 (2010)
Euskararen erabilera %49,0 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.zeberio.net

Ekialdetik mendebaldera, Zeberio ibaiak zeharkatzen du, Nerbioi ibaian amaitu arte.

Haren herri mugakideak hauek dira: iparraldean Ugao-Miraballes, Arrigorriaga, Zaratamo, Galdakao, Bedia eta Igorre; hegoaldean Orozko; ekialdean Arantzazu eta Arteaga; eta mendebaldean Ugao-Miraballes eta Arrankudiaga.

GeografiaAldatu

Inguru naturalaAldatu

Hurrengoak dira inguruko mendi nagusiak:

AuzoakAldatu

Auzo txikiez osatutako herria, Zubialde auzoa du handiena eta udaletxea bertan dago kokaturik.

Zeberioko auzoak honako hauek dira: Akiñao, Albitzu, Aldeko, Alzaga, Ametza, Ametzola, Apala, Arbildu, Aresandiaga, Argiñao, Ariltza-Olatzar, Arkulanda, Arteaga, Artiñao, Arzubi, Barañao, Barbatxao, Bekolanda, Bertzuten, Egia, Elizondo, Elorrea, Elorrebieta, Entelladorena, Ereñotza, Ermitabarri-Ibarra, Etxaso, Etxebarri, Gezala, Gezala-Goiko, Goietxe, Gorositu, Ibarrondo, Idirin, Idirin-Beko, Iruatxeta, Isasi, Kareaga, Kortatxi, Larrabide, Larrakoetxe, Leitoki, Lexartza, Mintegi, Olabarri, Olatxu, Orbetzu, Presalde, Saldiaran, Santa Cruz, Sautuolabarri, Solatxi, Telleri, Ugalde, Ugarte, Undurraga, Untzueta, Uribarri, Uriondo, Urizar, Urkiaga, Urkitze, Zabale, Zabalgoiko, Zautuola, Zeberiogana, Zestalbo eta Zubibarria.

DemografiaAldatu

Zeberioko biztanleria

PolitikaAldatu

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Ana Belen Alberdi hautatu zuten alkate. Bilduk bost zinegotzi eskuratu zituen eta Euzko Alderdi Jeltzaleak lau.

2015eko udal hauteskundeetan, berriz, EAJk eskuratu zuen gehiengoa, eta Karlos Idirin hautatu zuten alkate.

Zeberioko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
5 / 9
345 (% 50,29)
4 / 9
329 (% 47,96)
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)*
4 / 9
338 (% 49,27)
5 / 9
344 (% 50,15)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak emaitzak euskadi.eus webgunean

EuskaraAldatu

Zeberioko Manuela Uriondo[2] hiztunaren pasartea, gerra denborako anekdota baten ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[3][4] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Biztanleen %90 euskalduna da herrian. Bertan, mendebaldeko euskara (bizkaiera) berba egiten da. Zehatzago, bizkaieraren barnean, sartaldeko azpieuskalkian[5] kokatzen den Arratiako euskara[6][7] egiten da.

Ondasun nabarmenakAldatu

 
Sautuola auzoko Errementerikoa baserria.

Zeberioztar ezagunakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Mendiko txabola batean gerra denboran - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-05.
  3. «Arratiakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-07-18.
  4. «Zeberio - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-07-18.
  5. «Sartaldekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-07-18.
  6. «Arratiakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-07-18.
  7. «Zeberio - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-07-18.

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa