Basauri

Bizkaiko udalerria

Basauri Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Nerbioi ibarrako eskualdekoa, Bilbo Handiaren barruan. Bilboko gune metropolitarreko herririk jendetsuenetan seigarrena da, 2024an 40.413 biztanle baitzituen. 7.16 km2 ditu. Biztanle-dentsitatea 5758,3 bizt/km2koa da.[4]

Basauri
 Bizkaia, Euskal Herria
Basauri udalerria airetik ikusita.
Basauriko bandera

Basauriko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBilbo Handia
Izen ofiziala Basauri
AlkateaAsier Iragorri (EAJ)
Posta kodea48970
INE kodea48015
Herritarrabasauriar
Kokapena
Koordenatuak43°14′12″N 2°53′24″W / 43.236666666667°N 2.89°W / 43.236666666667; -2.89
Map
Azalera7,0 km²
Garaiera63 metro
Distantzia4,5 km Bilbora
Demografia
Biztanleria40.413 (2023)
89 (2022)
alt_left 20.950 (%51,8) (%48,6) 19.639 alt_right
Dentsitatea6293 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 6,98
Zahartze tasa[1]% 17,1
Ugalkortasun tasa[1]‰ 33,16
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 76,1 (2011)
Genero desoreka[1]% 7,21 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 15,21 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 22,55 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 8.52 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.basauri.net/

Geografia aldatu

Hiru gune nagusi bereizten dira. Batetik, herriaren gune nagusia, udalerriaren iparraldean kokatua, Ariz auzotik Malmasin mendiko lehen maldetan zehar ekialdetik mendebalderako norabidean. Bestetik, gune horretatik hegoaldera, gune industriala kokatzen da. Bertan, Sidenor, Mercabilbao eta gainontzeko merkataritza-guneak daude. Azkenik, udalerriaren hegoaldean, San Migel auzoa dago.

Ingurune naturala eta klima aldatu

Nerbioi-Ibaizabal ibaiek osatzen duten haranaren behealdean dago Basauri, Bilbok eta Nerbioi itsasadarraren bi aldeetako herriek osatzen duten eskualde metropolitarraren barnean dago, Bilbo Handia edo Bilboaldea. Basauri Bizkaiko bi ibai garrantzitsuenek bat egiten duten lekuan sortu zen, hain zuzen ere, ibai horiek zenbait meandroren tartean (Etxebarriko mugaren aldea) ordeka mehar bat zabaltzen duten gunean: ordeka horretan gaur egun instalazio industrialak dauzkagu batez ere. Basaurin biltzen dira, bi ibai horien ibilbideari jarraituz, Urduñatik eta Durangotik datozen bideak ere. Hortik datorkio izena auzo bati: Bidebieta-Dos Caminos.

Udalerria alubioi aldean jaio bazen ere, horren eremua behetik gora igotzen doa apurka-apurka, eta, goia Arrigorriagako lurretan dagoen Malmasin mendian (361 m) jotzen du; horko lurra, bestalde, buztin-lurra da.

Basaurik klima ozeanikoa du, epela eta hezea. Euria urte guztian barna egiten du eta ez dago bereziki urtaro euritsurik. Tenperaturak epelak dira urteko sasoi guztietan, eta gorabehera termikoak txikiak dira.

      Datu klimatikoak (Basauri)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 13.2 14.5 15.9 16.8 20.1 22.6 25.2 25.5 24.4 20.8 16.4 14.0 19.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 9.0 9.8 10.8 11.9 15.1 17.6 20.0 20.3 18.8 15.8 12.0 10.0 14.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 4.7 5.1 5.7 7.1 10.1 12.6 14.8 15.2 13.2 10.8 7.6 6.0 9.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 126 97 94 124 90 64 62 82 74 121 141 116 1195
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 13 11 11 13 12 8 7 8 9 11 12 12 128
Eguzki orduak 86 97 128 128 160 173 188 179 157 123 93 78 1584
Iturria: Agencia Estatal de Meteorología,[5] Aena[6]

Udalerri mugakideak aldatu

Iparraldean, Etxebarrirekin eta Bilborekin egiten du muga; ekialdean, Galdakaorekin; eta hegoaldean Arrigorriagarekin eta Zaratamorekin.

 
Basauri Etxebarritik, atzean Mandoia, Upo eta Malmasin mendiak daudela.

Auzoak aldatu

Abaroa, Ariz, Arizgoiti, Artunduaga Atxikorre, Atxukarro, Azbarren, Basozelai, Benta, Bidebieta, Bizkotzalde, Errekalde, Finaga, Ibarguen, Ibarre, Kareaga (Kalero), Luzarre, Pozokoetxe, San Migel, Sarratu, Soloarte, Solobarria, Ugarte, Urbi, Uriarte eta Zabalandi.

Historia aldatu

 
Basauriko San Migel edo Elexalde auzoko irudi historikoa.

Basauri Arrigorriagako auzo izan zen 1510era arte. Orduan udalerri independentea bilakatu zen. Independentea izan arren, XIX. mendera arte ez zuen Gernikako juntetxean ordezkaririk izatea lortu. Hasieran udalerriaren gune nagusia San Migel auzoa izan zen, baina 1902an, udalerriaren iparraldean kokatzen zen Arizgoiti gunera aldatu zuten udaletxea.

Aldaketa horren arrazoia gune berriak zeuzkan abantailak ziren, izan ere, biztanleria hazkunderik handiena zeukan gunea zen. Industrializazioak, bereziki La Basconia lantegiak[7], milaka pertsona erakarri zituen Basaurira eta biztanleria asko hazi zen hamarkada gutxiren buruan. XIX. menderarte nekazaritza herrixka bat izan zena 1978an 55.000 biztanle inguruko udalerri industriala bilakatu zen.

1980. urtetik aurrera izandako krisialdiaren ondotik, aurretik etorritako immigrante askok euren jaioterrietara bueltako bidea egin zuten. Egoera ekonomikoa okertzeak biztanleriaren jaitsiera handia eragin zuen. Udalerriaren erliebe zailak eta leku lauen faltak etxebizitza berriak eraikitzea ia ezinezkoa egiten du eta horregatik, basauriar askok inguruko herrietara bizitzera joan behar izan dute, Etxebarrira eta Galdakaora bereziki.

Ekonomia aldatu

 
La Basconia fabrika 1920 inguruan.
 
Sidenorren instalazioak.

XIX. mendeko industrializaziora arte, Basauri nekazaritza herria zen, artoa eta bestelako barazkiak landatzen ziren, eta abeltzaintzan ere aritzen ziren bertako biztanleak. Horrez gain, irina ekoizten zuten errotak zeuden herrian. Ondoren, XIX. mendeak aurrera egin ahala, nekazaritzaren gainbehera hasi zen eta industriak bere tokia bete zuen. Gaur egun, nekazaritza ia desagertu da herrian eta mendietako ortu txikietara mugatzen da.

XX. mendean zehar, larre eta ortuetan industria berriak eta etxebizitza-bloke handiak eraiki ziren. Eta horrez gain, Bilboaldeko azpiegitura handiak, Basauriko espetxea eta gune-metropolitarreko jangaiak merkaturatzen diren Mercabilbao merkatu handia ere egin ziren.

2018an langabezia-tasa %13,7koa zen.[4]

Jarduera ekonomikoa aldatu

2017an herriaren jarduera ekonomikoaren %66a zerbitzuak ziren, %26,1a industria, eraikuntza %7,8a eta lehenengo sektora %0,1a zen.[4]

Demografia aldatu

XX. mendearen bigarren erdialdean biztanleria asko hazi zen, sasoi hartako garapen ekonomikoak eragindako immigrazioaren ondorioz. Hala ere, 1980ko hamarkadatik aurrera gainbehera gertatu zen, XXI. mendearen hasieran jarraitu zuena.

Basauriko biztanleria

Politika aldatu

Udal hauteskundeak aldatu

2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeen ondorioz, Asier Iragorri (EAJ) da Basauriko alkatea, lehenengo aldiz alkate izanik. Udalean ordezkaritza duten beste alderdiek (PSE-EE, EH Bildu, Podemos eta PP) bhoto zuria eman zuten[8]; Iragorri alkate izendatu zuten zerrenda bozkatueneko zerrendaburua zelako.

Basauriko udalbatza

Alderdia

2015

2019

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
10 / 21
8.324 (% 41,21)
10 / 21
8.928 (% 43,43)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
4 / 21
3.724 (% 18,43)
5 / 21
4.702 (% 22,87)
Euskal Herria Bildu
3 / 21
2.648 (% 13,11)
3 / 21
2.754 (% 13,40)
Basauri Bai -> Ahal Dugu
3 / 21
2.930 (% 14,50)
2 / 21
2.211 (% 10,76)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 21
1.551 (% 7,68)
1 / 21
1.128 (% 5,49)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
 
Basauriko udaletxea
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Azpiegiturak aldatu

 
Social Antzokia.

Basauriko garraiobide nagusia trena da, Bilboko Renfe Aldiriak eta Euskotreneko linea banak herria zeharkatzen dute. Renfek hiru geltoki ditu Basaurin: Bidebieta-Basauri, Abaroa-San Miguel eta Basauri; Euskotrenek, berriz, bakarra: Ariz-Basauri geltokia.

Horrez gain, 2011an Bilboko metroaren bi geltoki zabaldu ziren: Arizko geltokia eta Basauriko geltokia. Bi geltoki hauek Bilboko Metroaren L2-ko azken geltokiak dira.

Herriko kulturgune nagusia Social Antzokia da.

Kultura aldatu

Euskara aldatu

Basauriko Maria Jesus Izagirre hiztunaren pasartea. Euskal Herriko Ahotsak[9][10] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Basauriko euskara mendebaldeko euskararen barnean dago katalogatuta, sartaldeko hizkeraren parte den Nerbioi ibarreko euskaran[11][12] hain zuzen. Hala ere, azken hamarkada hauetan herriko jatorrizko euskara desagertuaz joan da. Azken hiztun horien lekukotasunak jaso ahal izan dira, hein handi batean Jon Arretxek egindako "Basauriko euskara"[13] lanari esker.

Jaiak aldatu

Irailean ospatzen diren Sanmigelak eta urrian ospatzen diren San-faustoak dira herriko zaindarien omenezko jaiegunak.

Basauriko jaiak[14]
Jaieguna Lekua Data
San Isidro Benta maiatzak 15
San Martin Finaga Finaga maiatzak 21
San Juan Pozokoetxe, Basozelai ekaina
- Kalero iraila
San Miguel (zaindari-jaiak) San Miguel irailak 29
San Fausto (zaindari-jaiak) - urriak 13

Basauriko ia auzo bakoitzak dauzka urtero bere ospakizunak. Ospetsuenak San Fausto zaindariaren (urriak 13) omenez egiten diren jaiegunak dira. Egun horietan, Escarabillera jai kutuna eta zurrakapotea edari tipikoa izaten dira. Herriko Taldeak antolakundean parte hartzen duten hamabost taldeek (edo koadrila) prestatzen dute zurrakapotea, eta lonjetara hurbiltzen direnei porroietan ematen diete.

Escarabillera Basauriko (beste hainbat herritan bezala) emakumeetan oinarritutako pertsonaia da. Emakume horiek, urritasun handiko garaietan XX. mendearen hasieran, lurrun trenak pasatzen zireneko trenbideetara edo galdategietako eskonbrotegietara joaten ziren guztiz erreta ez zegoen ikatzaren bila, gero sukaldean erabiltzeko. Ikatz hura garai hartako Basauriko kale eta bide asko asfaltatzeko erabili zen.

Elkarteak aldatu

Ondasun nabarmenak aldatu

Basaurin arkeologikoak izan daitezkeen lau eraikin katalogatuak izan dira[19].

  • San Migel Goiaingeruaren eliza: XVI. mendekoa, estilo gotiko-errenazentistakoa eta dorre-elizpea 1771. urtean eraikia.[20]
  • Arizko dorretxea: XVI. mendean eraikia, bizitoki-jauregi errenazentista, Erdi Aroko dorretxe baten tipologia mantentzen duena.[21]
  • San Fausto Nekazariaren ermita: 1706. urtean eraikia.[22]
  • Malmasin-Finagako Iruna: Erdi Arokoa, 1179ko erreferentziak badira Maluecín gaztelua izenarekin.[23]
  • Finagako San Martin baseliza eta nekropolia.

Argazki galeria aldatu

Basauriar ospetsuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b c «Web Eustat. Basauriko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
  5. Valores Climatológicos Normales. Bilbao/Aeropuerto. AEMET (Noiz kontsultatua: 2010-10-20).
  6. Monthly Weather Averages for Bilbao Airport. Aena (Noiz kontsultatua: 2010-10-20).
  7. «La Basconia | www.basauri.net» www.basauri.net (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).
  8. (Gaztelaniaz) «Basauri: cambio de cara pero no de siglas en la Alcaldía» El Correo 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  9. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
  10. «Euskararen gainbehera gerraren eraginez - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
  11. «Nerbioi ibarrekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
  12. «Basauri - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
  13. «Basauriko euskararen azterketa linguistikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
  14. «Fiestas | www.basauri.net» www.basauri.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
  15. (Gaztelaniaz) «C.D. Basconia» www.cdbasconia.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
  16. Euskarabila. (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
  17. «Atlético Basauri Balonmano Club» www.atlbasauri.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
  18. (Gaztelaniaz) «Herriko Taldeak» Herriko Taldeak (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
  19. Ondare artistikoa, basauri.net
  20. Ondare arkitektonikoa: San Migel Goiaingeruaren eliza, basauri.net
  21. Ondare arkitektonikoa: Arizko Dorretxea[Betiko hautsitako esteka], basauri.net
  22. Ondare arkitektonikoa: San Fausto Nekazariaren Ermita[Betiko hautsitako esteka], basauri.net
  23. Ondare arkitektonikoa: Malmasin-Finagako Iruna[Betiko hautsitako esteka], basauri.net
  24. (Gaztelaniaz) «Biografía de Agustín Gaínza» biografias.wiki 2015-06-18 (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
  25. «Jon Arretxe» www.jonarretxe.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
  26. «Itziar Ituño» IMDb (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa