Forua

Bizkaiko udalerria

Forua Bizkaiko iparraldeko udalerri bat da, Busturialdekoa. Oka ibaiaren mendebaldean kokaturik dago, eta 2016. urtean 934 biztanle zituen.

Forua
 Bizkaia, Euskal Herria
Forua udaletxe.jpg
Foruko udaletxea.
Foruko bandera

Foruko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBusturialdea
Izen ofizialaForuko udal ikurrina.svg Forua
AlkateaMikel Magunazelaia (EAJ)
Posta kodea48393
INE kodea48906
Herritarraforuatar
Kokapena
Koordenatuak43°20′14″N 2°40′32″W / 43.3373°N 2.6755°W / 43.3373; -2.6755
Map
Azalera8,0 km²
Distantzia35 km Bilbora
Demografia
Biztanleria910 (2022)
Red Arrow Down.svg0 (2021)
alt_left 471 (%51,8) (%49,3) 449 alt_right
Dentsitatea113,75 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 2,4
Zahartze tasa[1]% 20,58
Ugalkortasun tasa[1]‰ 38,46
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 74,22 (2011)
Genero desoreka[1]% 3,93 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 9,82 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 71,9 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 61.45 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.forua.net

IzenaAldatu

Herriaren izena latinezko forum hitzetik dator zuzenean. Hitz horrek «merkatua» edo «plaza publikoa» esan nahi du. Izan ere, I. mendean eraikitako antzinako erromatar herrixka baten gainean dago kokatuta Forua; erromatar herrixka hori inguruko merkataritza gunea zen, eta Kantauri itsasoan kabotajeko nabigaziorako portutzat erabiltzen zuten.[4]

GeografiaAldatu

Forua Mundakako itsasadarraren ezkerraldean dago, Gernika-Lumo udalerriaren iparraldean.

AuzoakAldatu

Elexalde da herrigune nagusia, eta beste sei auzune ditu: Gaitoka, Baldatika, Landaberde, Armotxerri, Urberuaga eta Atxondo.

Udalerri mugakideakAldatu

DemografiaAldatu

1967tik 1988ra, Forua Gernika-Lumoko udalerriaren parte izan zen.

Foruko biztanleria

PolitikaAldatu

2011ko udal hauteskundeakAldatu

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Foruko alkatea Euzko Alderdi Jeltzaleko Jane Eyre Urkieta da.

Foruako udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 9
323 (% 47,71)
Bildu
4 / 9
316 (% 46,68)
Aralar
0 / 9
14 (% 2,07)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 9
8 (% 1,18)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 9
7 (% 1,03)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

KulturaAldatu

EuskaraAldatu

Foruko Pedro Agustin Agirre[5] (Ahotsak[6] proiekturako)

Foruan[7] Busturialdeko hizkera[8] da nagusi, mendebaleko euskalkiaren aldaera bat.

Ondasun nabarmenak [9][10]Aldatu

Forutar ospetsuakAldatu

Argazki galeriaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Foruko Erromatar-Herrixka» www.urdaibai.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  5. «Agirre Orue, Pedro Agustin - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).
  6. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).
  7. «Forua - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-08).
  8. «Busturialdekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-08).
  9. "Forua", Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistema.
  10. "Ondare historiko eta kulturala", Foruko Udala[Betiko hautsitako esteka].

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa