Jatabe

Maruri-Jatabe» orritik birbideratua)

Jatabe[2] (ofizialki Maruri-Jatabe) Bizkaiko iparraldeko udalerri bat da, barrualdekoa, Mungialdeako eskualdean kokatua. 15,8 kilometro koadro ditu, eta 941 biztanle zituen 2016. urtean.

Jatabe
 Bizkaia, Euskal Herria
Maruri Jata.JPG
Maruri-Jataberen ikuspegia.

Jatabeko bandera

Jatabeko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Mungialdea
Izen ofiziala Bandera Maruri.svg Maruri-Jatabe
Alkatea Isaac Amezaga Larrazabal (EAJ)
Posta kodea 48112
INE kodea 48061
Herritarra jatabetarra
Kokapena
Koordenatuak 43° 23′ 47″ N, 2° 52′ 08″ W / 43.3964°N,2.8688°W / 43.3964; -2.8688Koordenatuak: 43° 23′ 47″ N, 2° 52′ 08″ W / 43.3964°N,2.8688°W / 43.3964; -2.8688
Azalera 15,8 km2
Garaiera 43 metro
Distantzia 18 km Bilbora
Demografia
Biztanleria 991 (2019)
Green Arrow Up.svg9 (2018)
alt_left 480 (%48.4)511 (%51.6) alt_right
Dentsitatea 59,56 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 29,51
Zahartze tasa[1] % 21,12
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 27,15
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 80,47 (2011)
Genero desoreka[1] % 9,15 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 6,56 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 63,69 (2010)
Euskararen erabilera %32,1 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.maruri-jatabe.net

IzenaAldatu

Herriaren izena konposatua da 1997tik; ordu arte Maruri izena zuen. Toponimo horrek, Koldo Mitxelenak zioenez, «mairu uri» esan nahiko zuen; Jatabe toponimoak, berriz, «Jata mendiaren azpikoa».

GeografiaAldatu

Ingurune naturalaAldatu

Jataberen lurraldeak menditsuak dira, Jatabe herria bera dagoen hegoaldeko partean salbu. Udalerria Butroe ibaiaren bailararen iparraldean dago kokaturik, Jata mendiaren (599 m) magaletan. Jatak udalerriaren ekialdeko mugarriarena egiten du. Badaude altuera txikiagoko beste muino batzuk: Artebakarra, Irutxurre, Kurtzegana, Garbi-mendi, Iruarteta, Santakurtze, Amezti eta Txarola mendiak. Udalerria zeharkatzen du, hegoaldetik iparraldera, Mungia kostaldearekin lotzen duen eta Goieta auzunea kokatuta dagoen bailaratxoak.

Jatabe herria itsas mailatik 20 metro inguruko altueran dago. Udalerriaren zatirik gehiena, berriz, 150 eta 350 metro arteko altuerako muinoez osaturik dago, eta punturik altuena Jata mendiaren 599 metroak dira.

Butroi errekak hegoaldeko muga osatzen du eta Jatabe Gatikako udalerritik banatzen du.

Udalerri mugakideakAldatu

Lau udalerrik inguratzen dute Jatabe: Lemoiz, Bakio, Mungia eta Gatika.

AuzoakAldatu

Herriko auzoak 12 hauek dira, alfabetikoki ordenaturik:

  • Billelabaso: Ipar-mendebaldean kokatuta dago, Lemoizko mugan. Goikomendi, Obarre, Billelabaso, Karabieta, Bitxilarreneta eta Ortuazpi izeneko inguruneak eta Amezti eta Txarola mendiak barne hartzen ditu. Ur-biltegia ere badauka eta hainbat errekak gurutzatzen dute. Auzoko erdigunea Etxebarrigoiko, Goikoetxea, Hurrengoetxea, Sustatxaena, Bekoetxea, Asolo eta Heredad de Maitegi izeneko etxe edo baserriek osatzen dute.
  • Elortegi: Ekialdeko erdialdean kokatuta dago. Santakurtze mendia eta Eldroka eta Elortegi inguruneak barne hartzen ditu.
  • Erdigune: Hegoaldean kokatuta dago, Mungiako mugan. Udaletxea, eliza, kanposantua, gizarte-etxea, pilotalekua, igerilekua, parkea eta bi jatetxe biltzen ditu.
  • Erribera: Hego-mendebaldean kokatuta dago. Gorostola, Iretzagorri, Ixerdi, Urretxua, Lexarzarreta, Basozarra eta Sagubaso inguruneak eta Garbi-mendi eta Iruarteta mendiak barne hartzen ditu.
  • Ianduri: Hego-ekialdeko bazterrean dagoen auzo txikia da.
  • Ibarra: Hegoaldean kokaturik dago, Gatika eta Mungiako mugetan. Probalekua, errementari etxea, hiru bus geltoki eta bi jatetxe biltzen ditu.
  • Jule: Erdialdean dagoen auzo txikia da.
  • Kurtzegana: Erdialdean dagoen auzoa da. Izen bereko mendia eta Urgozo, Alegriburu inguruneak barne hartzen ditu, Garaizarreko landetxea eta ur-errota, ur-biltegi eta iturri banarekin batera.
  • Larreta: Hegoaldean dagoen auzo txikia da, Mungiako mugan.
  • Goieta: Iparraldean dagoen auzo zabala da, Lemoizko mugan kokatua. Txorietxe, Lamitzeta, Askabe, Zaldizuri, Goieta eta Amezola inguruneak, Artebakarra eta Irutxurre mendiak, adinekoen egoitza eta jatetxe bat barne hartzen ditu
  • Saburdi: Udalerriko ekialde osoa hartzen du, Bakio eta Mungiako mugetan. Markinaresti, Arrizurieta eta Saburdi inguruneak, Jata mendia eta ur-biltegi bat barne hartzen ditu.
  • Sakalde: Erdialdean dagoen auzoa da. Artezarra, Iturralde eta Sakalde inguruneak eta iturri eta jatetxe bana barne hartzen ditu.

HistoriaAldatu

Erdi AroaAldatu

San Lorentzo Martiriaren izeneko elizatea Jataren malda altu batean eraiki zuten XII. mendean.

Aro ModernoaAldatu

XVII. mendeko hastapenetan Marurik oinaztarren alde egin zuen, Gaztelaren alde alegia. Filipe IV.a Espainiakoak 1637an soldaduak eskatu zizkion Bizkaiko jaurerriari Frantziaren aurka borrokatzeko eta herriak 6 gizon bidali zuen tropa hori osatzeko. Tartean, Konbentzio Gerran parte hartu zuten.

1704an bestela herriak 54 "sutzar" zituen eta 1798an 55, 61 etxe, 350 pertsona ("de comunión"), Añekako burdinola, taberna bat, 6 errota eta Santa Kurtzeko baseliza, Juan Ramón Iturriza historialariak erregistratu zuen moduan.[3]

Aro GaraikideaAldatu

Bigarren ErrepublikaAldatu

II. Errepublikan zehar, hainbat emakume elkarte sortu ziren Euskal Herrian baita Estatuan ere. Haien artean Emakume Abertzale Batza (EAB), Primo de Riveraren diktadura amaitutakoan, berriro abian jarri zena. Maruri-Jataben ere, EABko ordezkaritza sortu zen eta 1934an 23 bazkide zituen.

Hauxe da elkarte honen Zuzendaritza Batzordea 1934an:

  • Presidentea: Demetria Fullaondo Ibarra. 1893an jaio Maruri-Jataben. Elkartearen sortzailea izan omen zen.
  • Presidente ordea: Bizenta Agirre Goyegana
  • Diruzaina: Elisa Larrauri
  • Idazkaria: Rafaela Villalabeitia Uriarte
  • Idazkari ordea: Claudia Fullaondo Ibarra
  • Bokalak: Aurora Alzaga Sarria eta Justa Renteria Urrutia

Espainiako Gerra ZibilaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Espainiako Gerra Zibila Jataben»

1937ko maiatzaren 12an hasi ziren bonbardaketak Jata mendatearen gainean. Buruzagi frankistek Gezi Beltzen Brigada italo-espainarrak erabili zituzten herria konkistatzeko. Bonbardaketak direla eta, herriko emakumek zein gizon askok alde egin behar izan zuten.

Gerra hartan, gizonak ez ezik, herriko emakume batzuk ere zigortu zituen erregimen berriak.

XXI. mendeaAldatu

Historia garaikideari dagokionez, herritar gehien-gehienak euskal abertzaleak izan arren, 1972tik 2008ra Jaime Larrinagak [4] abade lanak egin izan zituen herrian, politikoki espainiar nazionalismoaren alde lerratutakoa. Honek herriko bazterrak nahastu zituen, batez ere kanpotik etorritako interesek hauspotuta. "Foro El Salvador" izeneko taldean ibili zen eta ETAren mehatxuak salatu zituen.

DemografiaAldatu

Jatabeko biztanleriak inguruko herri txikien eboluzio bera izan zuen XX. mendean. Tradizioz nekazaritzari lotutako herria izanik, 1950eko hamarkadatik aurrera biztanleak galduz joan zen, askok inguruko herri handietako eta Bilboko languneetara alde egin baitzuten. 1980ko hamarkadatik aurrera, berriz, errepideak hobetzean eta automobilaren erabilera zabaltzearekin batera, Bilbotik eta Mungiatik hain hurbil egonik, Jatabe biztanle berriak jasotzen hasi zen.

XXI. mendearen lehen hamarkadan inoiz baino biztanle gehiago edukitzera iritsi zen, ia 1.000 bizilagunen kopurua erdietsiz.

Jatabeko biztanleria

PolitikaAldatu

 
Udaletxea

2011ko hauteskundeen emaitzak hauek izan ziren [5]: 756 biztanleko erroldatik 576 hautesle (%76,19) eta abstenitutako 180 pertsona (%23,81) zenbatu zituzten. EAJk 321 boto (%58,68) eta 4 eserleku eskuratu zituen, eta Bilduk, aldiz, 198 boto (%36,20) eta 3 zinegotzi. Gainerako alderdiek ez zuten ordezkaritzarik izateko adina boto eskuratu.

2015eko hauteskundeen ondorioz, EAJ alderdiak zinegotzi bat irabazi zuen eta Euskal Herria Bilduren ondorengoa zen Bildu koalizioak bat galdu zuen.

Jatabeko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
5 / 7
341 (% 65,7)
4 / 7
321 (% 58,68)
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)*
2 / 7
146 (% 28,13)
3 / 7
198 (% 36,2)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak emaitzak euskadi.eus webgunean

EkonomiaAldatu

Maruri-Jatabeko landa emakumeen papera

 
2009ko jaietako omenaldia

Maruri-Jatabeko landa emakumeen papera isilean zegoen, ezezaguna izan da urte askotan. Emakume hauek, etxean denbora gehiena eman duten arren, haiek izan dira urteetan zehar, baserria eta familia aurrera eraman dutenak. Gogor egin dute lan ganaduarekin, baratzean, plazetara joaten beren produktuak saltzera, eta zelan ez, semea-alabak ere, hezten. Maruri-Jatabeko eragile nagusiak izan dira.

Maruri-Jatabeko Udalak omenaldi xumea eskaini zien 2008ko urriaren 15ean, Nazioarteko landa-emakumeen eguna ospatu zenean. Egun horretan ere, haien lana ikusarazteko eta ezagutzeko, 2009ko egutegia aurkeztu zen. Egutegi honen protagonistak haiek izan ziren.

Hauexek dira parte hartu zuten emakumeek eta zenbat urte zituzten egutegia atera zenean.

  • Florencia Abarrategi Bilbao (78 urte, Zubiaurre, Fernandone)
  • Aurora Askasibar Urkiaga (77 urte, Goizargi etxea, Utxe)
  • Maria Elisa Askasibar Urkiaga (67 urte, Argiena etxea, Utxe)
  • Escolástica Aurtenetxe Iturri (67 urte, Txarakane)
  • Maria Luisa Bilbao Villalabeitia (77 urte, Arrutze-Beko)
  • Ines Egia Markaida (73 urte, Garaigoiko)
  • Maria Egia Markaida (80 urte, Lekunbarri)
  • Maria Angeles Larrazabal Agirre (79 urte, Maruri-Txiki)
  • Emilia Larrazabal Egia (72 urte, Añekabarri)
  • Josefa Madariaga Larrazabal (65 urte, Madariaga)
  • Dolores Muruaga Elordui (78 urte, Abaro)
  • Anastasia Renteria Uriagereka (77 urte, Unibasogoiko)
  • Lorenza Urrutia Arostegi (67 urte, Laxibi)
  • Julia Urrutia Arostegi (64 urte, Laxibi)
  • Maria Carmen Villalabeitia Olalde (71 urte, Billabaso)

2009 urtean ere, Maruri-Jatabeko jaietako pregoilariak izan ziren, herri osoaren omenaldia jaso zutelarik. Halaber, 2009ko urrian, eskualdeko omenaldia jaso zuten DEIA egunkariak urtero banatzen dituen “Hemendik” sarietako bat jaso baitzuten.

KulturaAldatu

Maruri-Jatabeko Antonio Mardaras[6] (Ahotsak[7] proiekturako)

EuskaraAldatu

Maruri-Jataben[8] Mungialdeko hizkera[9] da nagusi, mendebaldeko euskalkiaren aldaera.

JaiakAldatu

Herriko jaiak abuztuaren 10ean dira, Laurentzi Deunaren egunean. Herriko Ibarra auzoan probaleku bat dago, udaletxe eta bus geltokiaren ondoan, idi-probak egiteko.

Ondasun nabarmenakAldatu

San Lorentzo ElizaAldatu

Jatabeko San Lorentzo eliza aurretik zegoen tenplu baten berreraikuntza da. Espainiako Gerra Zibilean aurretik zegoen eliza guztiz suntsituta geratu zen eta orubea baino ez zen geratzen. Eliza berria antzinakoa zegoen lekuan eraiki zen, baina metro batzuk aldatuta. Estiloa erromaniko berrikoa da eta arkitektoa Luis Maria de Gana izan zen, Bizkaiko Regiones Devastadaseko arkitektoa. Elizaren iparraldean lehengo ara dago eta bertan inskripzio zahar bat irakur daiteke. Mahaiaren ondoan antzinako Santa Kruz baselizaren (Jata mendiaren magaletan zegoen baseliza) balizko zutabe bat dago, XII. mendekoa.

Garaizar ErrotaAldatu

Ur-errota guztiz berritua da eta irekita dago nahi duenak bisita dezan, Kurtzegana auzoan eta Garaizarreko landetxearen ondoan kokatuta dagoena.

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskaltzaindiaː 145. arauaː Bizkaiko herri izendegia.
  3. Auñamendi entziklopedian.
  4. Abadearen perfila "El País"-en.
  5. Euskadi.net atarian.
  6. «Mardaras Arrieta, Antonio - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-12.
  7. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-12.
  8. «Maruri-Jatabe - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-12.
  9. «Mungialdekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-12.

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bizkaia