Gamiz-Fika
Gamiz-Fika Bizkaiko barrualdean eta erdialdean dagoen udalerria da, Mungialdeko eskualdean kokatua. Gamiz eta Fika herri eta udalerri-ohiek osatzen dute, 1928tik udalerri bakarrean. 2016. urtean 1.366 biztanle zituen.
Gamiz-Fika | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
![]() Fikako erdigunea. | |||||||||
| |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||
Eskualdea | Mungialdea | ||||||||
Izen ofiziala | ![]() | ||||||||
Alkatea | Luis Lekerika Torrontegi (Bildu) | ||||||||
Posta kodea | 48113 | ||||||||
INE kodea | 48038 | ||||||||
Herritarra | gamiztarra / fikatarra | ||||||||
Kokapena | |||||||||
Koordenatuak | 43°18′51″N 2°49′30″W / 43.3141°N 2.8251°W43°18′51″N 2°49′30″W / 43.3141°N 2.8251°W | ||||||||
![]() | |||||||||
Azalera | 15,5 km2 | ||||||||
Garaiera | 55 metro | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria | 1.383 (2021)![]() | ||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 88,13 biztanle/km² | ||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | ![]() | ||||||||
Zahartze tasa[1] | % 23,68 | ||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 24,91 | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Jarduera tasa[1] | % 79,1 (2011) | ||||||||
Genero desoreka[1] | % -2,58 (2011) | ||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 7,63 (2013) | ||||||||
Euskara | |||||||||
Euskaldunak[1] | % 71,99 (2010) | ||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 55.38 (2016) | ||||||||
Datu gehigarriak |
GeografiaAldatu
MugakideakAldatu
Iparraldean Meñaka; hegoaldean Zamudio, Lezama eta Larrabetzu; ekialdean Fruiz eta Morga; eta mendebaldean Mungia mugakide ditu.
AuzoakAldatu
HistoriaAldatu
Gamiz elizatearen lehenengo aipamen idatzia 1227koa da eta ezagutu den lehen alkatea Juan de Elorriaga da, 1558koa.
Fikari dagokionez, berriz, 1427koa dugu herriaren lehen testigantza, eta 1558an alkatea Juan Perez de Landaverde zen.
1928ko ekainaren 23an elizate biek bat egin zuten udalerri bakar batean, gaur egungoa dena.
DemografiaAldatu
Gamiz-Fikako biztanleria |
---|
![]() |
PolitikaAldatu
2015an eta 2019an Euzko Alderdi Jeltzaleak lortu zuen alkatetza. 2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bilduko Luis Lekerika hautatu zuten alkate. Lekerikak Bilduren sostengua jaso zuen, hauteskundeetan boza gehien izan zituen hautagaitza. Euzko Alderdi Jeltzaleak 2 zinegotzi lortu zituen eta Alderdi Popularrak eta Euskadiko Alderdi Sozialistak batere ez.
Gamiz-Fikako udalbatza | |||||
Alderdia |
2011ko maiatzaren 22 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Bildu | 5 / 7 |
||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 2 / 7 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 7 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 0 / 7 |
IkustekoAldatu
Gamiz-Fikako ondare arkitektonikorik garrantzitsuena bere kalitate handiko baserri multzoa da. Beraietako hainbat ia osorik heldu zaizkigu, esaterako XVII. mendean eraiki zuten Olagortako Errementari.[4]
- Gamiz: San Andres eliza, Errotabarri errota, Atxispeko San Pedro eta Ugarte dorrea.
- Fika: San Martin eliza.
Inguru naturalaAldatu
Butroe ibaiak udalerria zeharkatzen du iparraldetik eta Berrega (360 m), Urrusti (349 m) eta Urkulu (371 m) mendiek inguratzen dute. Basoa oso zabala da udal osoan zehar. Pinu eta eukalipto asko sartu den arren oraindik geratzen dira haritz-gune batzuk, Maddalenbaso eta Montañalde inguruetan dagoena esate baterako.
Ikus, gaineraAldatu
EuskaraAldatu
Mendebaleko euskararen barruan sartaldeko azpieuskalkiaren barruan kokatzen da herriko hizkera.[5][6][7]
Herritar gehienak euskaldunak izanda Gamiz-Fika euskarak Bizkaian duen arnasgune nabarmenetako batean kokatuta dago. Ez da kidea baina Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea izateko baldintzak betetzen ditu. Udalerri euskalduntzat jotzen dituzte euskal hiztunen portzentajea %70etik gorakoa duten herriak egon daitezke UEMA Mankomunitatean. 2010eko datuen arabera Gamiz-Fikan euskaldunak %71,9 dira, eta euskararen erabilera %43,3.
Gamiz-Fikako hizkeraren erakusle gisa Ahotsak.eus atarian elkarrizketa bat dago Manu Zugazaga Martikorenarekin.[8]
Gamiz-Fikar ospetsuakAldatu
- Inmaculada Arostegi (1966), matematikaria, irakaslea eta ikertzailea Euskal Herriko Unibertsitatean. 2021etik Ikerketaren arloko errektoreordea da Eva Ferreira errektorearen taldean.[9][10]
- Jon Barrenetxea (2000), txirrindularia.
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Uribe Butroeko Zerbitzuen Mankomunitatea - Gamiz-Fika. (Noiz kontsultatua: 2017-09-06).
- ↑ «Sartaldekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-17).
- ↑ Aurrekoetxea Olabarri, Gotzon; Alvarez Enparantza, Jose Luis. (1983). Euskal dialektologiaren hastapenak. UEU ISBN 9788439804918. (Noiz kontsultatua: 2019-02-17).
- ↑ Gaminde, Iñaki. (1984). Aditza Bizkaieraz. UEU.
- ↑ «Gamiz-Fika - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-17).
- ↑ Arostegi Madariaga, Inmaculada. (2021). Ikerketa arlorako errektoreordea.. UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ «Irakasleak - doktoregoak - UPV/EHU» doktoregoak (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- (Gaztelaniaz)Gamiz-Fikako udal webgunea