Ireki menu nagusia

Zeanuri (bertakoen hizkeran Zeani) Bizkaiko hego-ekialdean dagoen udalerria da, Arratia eskualdekoa, Arabako mugan dagoena. Gorbeialdean kokatuta dago, natura inguruneari dagokionez.

Zeanuri
 Bizkaia, Euskal Herria
Zeanuri.jpg
Zeanuriko erdigunea.

Zeanuriko bandera

Zeanuriko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Arratia
Izen ofiziala Escudo de Zeanuri.svg Zeanuri
Alkatea Izaskun Sagarna (EAJ/PNV)
Posta kodea 48148
INE kodea 48024
Herritarra zeanuritar, zeaniztar, zeanuriztar[1]
Kokapena
Koordenatuak 43° 05′ 56″ N, 2° 44′ 58″ W / 43.0988891°N,2.7494389°W / 43.0988891; -2.7494389Koordenatuak: 43° 05′ 56″ N, 2° 44′ 58″ W / 43.0988891°N,2.7494389°W / 43.0988891; -2.7494389
Zeanuri hemen kokatua: Bizkaia
Zeanuri
Zeanuri
Zeanuri (Bizkaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 67,0 km2
Garaiera 230 metro
Demografia
Biztanleria 1.243 biztanle (2016)
(Red Arrow Down.svg -8)
% 51,03 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 48,97
Dentsitatea 18,55 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
Green Arrow Up.svg% 12,76
Zahartze tasa[2] % 20,78
Ugalkortasun tasa[2] ‰ 37,31
Ekonomia
Jarduera tasa[2] % 85,54 (2011)
Genero desoreka[2] % -1,62 (2011)
Langabezia erregistratua[2] % 6,05 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 82,79 (2010)
Euskararen erabilera %61,4 (2011)
Datu gehigarriak

2016. urtean 1.243 biztanle zituen, eta eskualdeko laugarren herririk populatuena da. Azalerari dagokionez, herrialdeko hirugarren udalerririk zabalena da, Karrantza eta Orozko ostean.

GeografiaAldatu

Inguru naturalaAldatu

Udalerri honetan dago Gorbeia mendia (1.481m) eta haren izeneko parke naturalaren zati handi bat hartzen du. Bizkaiko tontor nagusira igotzeko abiapuntuak hauek ditugu:

  • Saldropo (625 m): 850 metroko desnibela, 11.8 kilometroko ibilbidea eta 4 ordu eta 10 minutuko iraupena batez beste. Barazareko mendatetik abiatuta, badago hezegune honetara iristen den pista bat ibilgailuetarako. Hortik gora Atxuriko atakara heltzen da, igarobide ikusgarritik. Aldamiñostetik igotzen da azkenik Atxuri bidezidor hau.
  • Lanpreabe auzoa (323 m): 1.150 metroko desnibela, 24.4 km eta 3 ordu eta 15 minutu. Iondiagortako urtegia, Arimegortako zelaiak eta eta Aldamiñapeko saroia zeharkatu ostean, igoera Aldamiñosteko mendilepotik egiten da.
  • San Justo baseliza (375 m): 1.110 metroko desnibela, 21.4 km eta 5 ordu eta 30 minutu. Atxebagiko pasabidea, Arrabakoate, Arrabako landak eta Egiriñaoko aterpetxea zeharkatzen ditu San Justo ibilbide honek.

MugakideakAldatu

Iparraldean eta ekialdean Dimarekin du muga; ipar-mendebaldean Areatzarekin; mendebaldean Orozkorekin; eta hegoaldean Ubide eta Zigoitiarekin (Araba). Barazar mendateak lotzen du Arabarekin.

AuzoakAldatu

DemografiaAldatu

Zeanuriko biztanleria
 

PolitikaAldatu

2011ko udal hauteskundeakAldatu

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Zeanuriko alkatea Euzko Alderdi Jeltzaleko Izaskun Sagarna izan zen. Nabarmentzekoa da Euzko Alderdi Jeltzaleak boto batengatik irabazi zituela hauteskundeak.

Zeanuriko udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 9
416 (% 48,88)
Bildu
4 / 9
415 (% 48,77)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 9
6 (% 0,71)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 9
4 (% 0,47)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2015eko udal hauteskundeakAldatu

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Zeanuriko alkatea Euzko Alderdi Jeltzaleko Eugenio Larrazabal da.

Zeanuriko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 9
411 (% 40,45)
Bildu
4 / 9
377 (% 37,10)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 9
3 (% 0,29)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 9
0 (% 0)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak eustat.eus webgunean

EuskaraAldatu

Zeanuriko Benita Goikuria[3] hiztunaren pasartea, haren umetako eskola erdaldunaren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[4][5] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

UEMAko kidea da herria, euskal hiztunen ehuneko handia duela eta: herriko euskaldunak %82.79, euskararen erabilera %61.4.

Mendebaleko euskararen edo bizkaieraren aldaera bat dute jatorrizko euskalkitzat, sartaldeko azpieuskalkian[6] kokatzen den Arratiako euskara[7][8] hain zuzen.

JaiakAldatu

ZerbitzuakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Zeanuriztar ezagunakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindiaren onomastika datutegia
  2. a b c d e f Euskal Herriari Begira Udalbiltza.
  3. «Ikasle euskaldun hutsak, irakasle erdaldun hutsak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-05.
  4. «Zeanuri - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-07-17.
  5. «Zeanuri - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-07-17.
  6. «Sartaldekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-07-17.
  7. «Zeanuri - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-07-17.
  8. «Arratiakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-07-17.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zeanuri  
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa