Sopuerta
Sopuerta Bizkaiko mendebaldeko udalerri bat da, Enkarterri eskualdearen iparraldekoa. Bilbotik 28 km mendebaldera dago eta 2016. urtean 2.584 biztanle zituen.
Sopuerta | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Sopuerta udalerriko irudia. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Enkarterri | ||||||||||
Izen ofiziala | Sopuerta | ||||||||||
Alkatea | Emilio Reina (AEI) | ||||||||||
Posta kodea | 48190 | ||||||||||
INE kodea | 48086 | ||||||||||
Herritarra | Sopuertar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°15′46″N 3°09′09″W / 43.262777777778°N 3.1525°W | ||||||||||
Azalera | 42,9 km² | ||||||||||
Garaiera | 80 metro | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 2.731 (2023) 33 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,64 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 15,73 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 23,62 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 71,43 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 79,33 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 7,71 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 11,54 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 19,32 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 6.98 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.sopuerta.biz |
Garape erabili izan da herriaren euskal izentzat, baina Euskaltzaindiak Sopuerta onartu du euskara baturako.
Geografia
aldatuInguru naturala
aldatuAlen (798 m) udalerriko tontorrik altuena da, eta inguruko mendietan hainbat erreka sortzen dira, Saldamando, Tremoral, Kolitza eta Valdebezi errekak besteak beste, Barbadun ibaira isurtzen dutenak.
Mello (626 m), Saldamandoko mendiak, Queli (472 m), Artegi (539 m), Longuitas (593 m), Garbea (717 m), La Cabaña (526 m) eta Las Muñecas (410 m) Sopuertako beste mendi batzuen izenak dira.
Mugakideak
aldatuSopuertak mugakide ditu iparraldean Galdames eta Castro Urdiales (Kantabria); ekialdean Galdames eta Zalla; mendebaldean Artzentales eta Balmaseda; eta hegoaldean berriro Zalla eta Balmaseda.
Auzoak
aldatuUdalerriko auzo edo parrokiak sei hauek dira: Avellaneda, Bezi, Carral, Mercadillo (udaletxea), Olabarrieta eta Baluga.
|
Demografia
aldatuBizkaiko Ezkerraldetik oso hurbil egon arren, Sopuertak ez zuen hango udalerriek izan zuten populazio gorakada izan XX. mendearen bigarren erdialdean. Are gehiago, populazioa galdu zuen tarte horretan.
1990eko hamarkadatik aurrera biztanle kopuruan gorakada txiki baina konstantea izaten ari da udalerria.
Sopuertako biztanleria |
---|
Politika
aldatu2011ko udal hauteskundeak
aldatu2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bilduko Joseba Andoni Llaguno hautatu zuten alkate. Llagunok Bilduren sostengua jaso zuen, hauteskundeetan boza gehien izan zituen hautagaitza. AEI hautagaitza independienteak 3 zinegotzi lortu zituen eta Euzko Alderdi Jeltzaleak 2. Euskadiko Alderdi Sozialistak, Alderdi Popularrak, Ezker Batuak eta Aralarrek, ordea, batere ez.
Sopuertako udalbatza | |||||
Alderdia |
2011ko maiatzaren 22 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Bildu | 6 / 11 |
||||
AEI | 3 / 11 |
||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 2 / 11 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 0 / 11 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 11 |
||||
Ezker Batua | 0 / 11 |
||||
Aralar | 0 / 11 |
Garraioa
aldatuAutobusa
aldatuBizkaibus hiri-arteko autobus zerbitzuaren hurrengo lineak udalerritik pasatzen dira:
Ondasun nabarmenak
aldatu- Aleneko Estazio Megalitikoa
- Garai dorrea
- La Puente dorrea
- Llano dorrea
- Urrutia dorretxea
- Villa dorrea
- Okendo jauregiak: Okendo Goikoa eta Okendo Behekoa landa-jauregi barrokoak.
- Avellanedako Batzarretxea, XIV. mendekoa, gaur egun Enkarterrietako Museoa barne hartzen duena.
-
Burdin harria kiskaltzeko labeak, Alisal auzoan
Sopuertar ezagunak
aldatu- Frantzisko Garai (1475-1523), militar, esploratzaile eta konkistatzailea.
- Nicolás Castaño Capetillo (1836-1926) bankaria eta azukre landa-eremuen jabea.
- Patricio Castaño Capetillo (? -1916) enpresa gizona eta esklabuen jabea.
- Francisco Cepeda (1906-1935), txirrindularia.
- Ismael Fidalgo (1928-2010), margolaria.
- Koldo Saratxaga (1947), enpresa gizona.
- Daniel Ruiz Bazan (1951), Athleticeko jokalari ohia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz)Sopuertako Udal webgunea
- Enkarterriko Museoa
- Herriko toponimia Euskaltzaindiaren arabera
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |