Ziortza-Bolibar
Ziortza-Bolibar Bizkaiko ekialdean eta barnealdean, Lea-Artibai eskualdean, dagoen udalerria da. 2004ko azaroaren 30ean Markinatik banandu eta udalerri bilakatu zen. 461 biztanle zituen 2016. urtean.
Ziortza-Bolibar | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
![]() Bolibarren ikuspegi orokorra. | |||||||||
| |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||
Eskualdea | Lea-Artibai | ||||||||
Izen ofiziala |
![]() | ||||||||
Alkatea | Alberto Garro Uribe (EH Bildu) | ||||||||
Posta kodea |
48278 | ||||||||
INE kodea |
48915 | ||||||||
Herritarra | ziortzar, bolibartar | ||||||||
Kokapena | |||||||||
Koordenatuak | 43° 14′ 42″ N, 2° 33′ 21″ W / 43.245°N,2.5558333333333°WKoordenatuak: 43° 14′ 42″ N, 2° 33′ 21″ W / 43.245°N,2.5558333333333°W | ||||||||
![]() | |||||||||
Azalera | 18,94 km2 | ||||||||
Garaiera | 150 metro | ||||||||
Distantzia | 45 km Bilbora | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria |
404 (2020)![]() | ||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 24,34 biztanle/km² | ||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] |
![]() | ||||||||
Zahartze tasa[1] | % 33,24 | ||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 100 | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Jarduera tasa[1] | % 74,07 (2011) | ||||||||
Genero desoreka[1] | % 3,86 (2011) | ||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 4,4 (2013) | ||||||||
Euskara | |||||||||
Euskaldunak[1] | % 90,77 (2010) | ||||||||
Erabilera estimatua[2] | % 77,67 (2011) | ||||||||
Kaleko erabilera [3] | % (2016) | ||||||||
Etxeko erabilera | % | ||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||
Sorrera |
XI. mendean 1969 eta 2003 artean Markina-Xemein. urtea | ||||||||
Webgunea | http://www.ziortza-bolibar.com |
IzenaAldatu
Bi izenek osatzen dute udalerriaren izena, Ziortzak eta Bolibarrek. Bertakoek eta ingurukoek, bizkaieraz, Gollibar esaten diote Bolibarri.[4][5]
Etimologiaren aldetik, honela analisatu daitezke toponimoak: *Zinaurritza (ikus: zihaurri); cfr. Euskaltzaindia [1] eta Molinibar → *Bolinibar; cfr. Koldo Mitxelena (1976). Fonética histórica vasca. Donostia: Gipuzkoako Aldundia.
Bolibar izenak, Simon Bolivar zenaren bitartez, ondoriozko toponimia ugari utzi du Ameriketan, hala nola Bolivia estatu-izenean.
GeografiaAldatu
MugakideakAldatu
Iparraldean Aulesti, hegoaldean Mallabia, ekialdean Markina-Xemein eta mendebaldean Munitibar mugakide ditu.
BI 2224 errepideak Munitibarrekin lotzen du eta BI 633-ak Markinarekin eta Mallabiarekin.
MapaAldatu
AuzoakAldatu
DemografiaAldatu
2019. urtean 451 biztanle zituen, horietatik %24,83k 65 urte edo gehiago zituen, eta atzerrian jaiotako herritarrak %2,66 ziren.[6]
EkonomiaAldatu
Herrian zerbitzuen sektoreak pisu handia dauka: 2017an ekonomiaren %83,2 zen. Lehen sektorea %7,9 eta bigarren sektorea %5,4. Eraikuntzak %3,5 suposatzen zuen urte hartan.[7]
PolitikaAldatu
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Ziortza-Bolibarreko alkatea Euzko Alderdi Jeltzaleko Jose Salvador Azpiazu izan zen.
2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduko hautagaitzak irabazi zuen, Alberto Garro Uribe hautatua izan zela.
2015eko udal hauteskundeakAldatu
Ziortza-Bolibarko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24 |
2011ko maiatzaren 22 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
EH Bildu* | 4 / 7 |
3 / 7 |
|||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 3 / 7 |
4 / 7 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 0 / 7 |
||||
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen. | |||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH bilduk 164 boto eta EAJk 97.[8] Alberto Garro Uribe aukeratu zuten berriro alkate.[9]
Ondasun nabarmenakAldatu
- Ziortzako monasterioa[10] edo lehenagoko izenez, Ziortzako Kolejiata. Herrigunetik 2 kilometrora dago mendixka baten gainean. Historia handiko eraikina da; Erdi Aroan eta Aro Modernoan inguruko bizitzan garrantzia eduki zuen, nahiz eta geroago beherakada handia izan. 1980ko hamarkadatik aurrera, La Olivatik etorritako monje zistertarrak bizi dira bertan eta horrek bizitasuna itzuli dio eraikinari. XVI. mendeko abade-etxea dago bertan.[11]
- Santo Tomas eliza, X. mendekoa[12], baina XVII-XVIII. mendeetan berreraikia, nabe bakarrekoa da eta erretaula neoklasikoa du. Coromotoko Andra Mariren kapera.[13]
- Venezuelako gobernuak, Simón Bolívar askatzailearen omenez, arbasoen jaioterrian oroitarria eraiki zuen 1927. urtean. Idazkunean honako hau ipintzen du: Antziñako sendi euzkotaŕ onek Bolibaŕ'taŕ Simon argiratuaz bere bizimen indaŕa erakutsi eban (Antzinako sendi euskotar honek Bolibartar Simon argiratuaz bere bizimen-indarra erakutsi eban)[14]
- Longa Jeneralaren Monumentua[15]
- Madalena Baseliza, XV. mendekoa (Zeinka-Zearregi auzunea)[16][17]
- Zeinkako bolatokia (XX. mendea)[18]
- San Pedro Baseliza, XV. mendekoa (Arta auzunea)[19][20]
- San Lorenzo Baseliza (Arta auzunea)[21]
- Emeterio eta Zeledonio Santuen Baseliza (Arta auzunea)[22]
- Ormaetxe (XVII. mendea)[23][24], Lezartza (XVIII. mendea)[25][26], Altzaga (XIX. mendea)[27], Ziortzabeitia (XVI. mendea)[28] eta Arizpe (XVII. mendea)[29] baserriak
- Bolibarreko probalekua (XX. mendea)[30]
EuskaraAldatu
Ziortza-Bolibar herri euskalduna da oso, izan ere, 201. eta 2011ko datuen arabera, euskaldun kopurua %90.77 zen, eta euskararen erabilera %77.67. Euskalkiari dagokionez, mendebaldeko euskararen aldaera da bertakoa, sortaldeko[34] azpieuskalkiaren barnean kokatzen den Lea-Artibaiko euskara[35][36], alegia.
Bolibartar ospetsuakAldatu
- Pedro Zubiaur (1540 - 1605), militar eta itsaslaria.
- Simón Bolívar, Askatzailea (1783 - 1830). Bera bolibartarra ez bazen ere, haren familiak bertan zuen jatorria.
- José Antonio Illoro, Txikito Bolibarkoa, (1952), zesta jokalari ohia.
- Miren Urkiola (1988), harri-jasotzailea.
Argazki galeriaAldatu
Simón Bolívar askatzailearen omenez egindako monolitoan dagoen idazkuna.
Ziortzako monasterioaren klaustroa
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «UEMA-Atlasa» Euskararen erabilera (UEMA).
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Ikaskuntza Historikotako Batzarrea Bizkaia Erdi-Aroan = Congreso de Estudios Históricos Vizcaya en la Edad Media, Bilbao, [17-20 diciembre 1984.. ] Eusko Ikaskuntza [1986?] ISBN 84-86240-35-2. PMC 16405514. Noiz kontsultatua: 2020-05-10.
- ↑ «Bolibar | Eibarko euskara» www.eibarko-euskara.eus Noiz kontsultatua: 2020-05-10.
- ↑ «Web Eustat. Datos Estadísticos de Ziortza-Bolibar» es.eustat.eus Noiz kontsultatua: 2020-03-20.
- ↑ «Web Eustat. Ziortza-Bolibarko datu estatistikoak» eu.eustat.eus Noiz kontsultatua: 2020-03-20.
- ↑ www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2020-03-20.
- ↑ «Ziortza-Bolibarko Udala - Udala» www.ziortza-bolibar.eus Noiz kontsultatua: 2020-03-20.
- ↑ «Zenarruzako Kolegiata. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2020-07-11.
- ↑ «del Abad etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2020-07-11.
- ↑ «Santo Tomas eliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2020-07-11.
- ↑ «Ziortza-Bolibarko Udala - Santo Tomas eliza eta Coromotoko Andra Mariren kapera» www.ziortza-bolibar.eus Noiz kontsultatua: 2020-07-11.
- ↑ «Simón Bolibar iturria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2020-07-11.
- ↑ «Ziortza-Bolibarko Udala - Longa Jeneralaren Monumentua» www.ziortza-bolibar.eus Noiz kontsultatua: 2020-07-11.
- ↑ «Madalena Ermita. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2020-07-11.
- ↑ «Ziortza-Bolibarko Udala - Madalena Baseliza (Zeinka-Zearregi auzunea)» www.ziortza-bolibar.eus Noiz kontsultatua: 2020-07-11.
- ↑ «Zeinkako bolatokia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2020-07-11.
- ↑ «San Pedro baseliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2020-07-11.
- ↑ «Ziortza-Bolibarko Udala - San Pedro Baseliza (Arta auzunea)» www.ziortza-bolibar.eus Noiz kontsultatua: 2020-07-11.
- ↑ «Ziortza-Bolibarko Udala - San Lorenzo Baseliza (Arta auzunea)» www.ziortza-bolibar.eus Noiz kontsultatua: 2020-07-11.
- ↑ «Ziortza-Bolibarko Udala - Emeterio eta Zeledonio Santuen Baseliza (Pertokiz. Arta auzunea)» www.ziortza-bolibar.eus Noiz kontsultatua: 2020-07-11.
- ↑ «Ormaetxe baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2020-07-11.
- ↑ «Ziortza-Bolibarko Udala - Ormetxe baserria» www.ziortza-bolibar.eus Noiz kontsultatua: 2020-07-11.
- ↑ «Lexartza baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2020-07-11.
- ↑ «Ziortza-Bolibarko Udala - Lezartza baserria» www.ziortza-bolibar.eus Noiz kontsultatua: 2020-07-11.
- ↑ «Altzaga Azpi baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2020-07-11.
- ↑ «Ziortzabeitia baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2020-07-11.
- ↑ «Ziortza-Bolibarko Udala - Arizpe baserria» www.ziortza-bolibar.eus Noiz kontsultatua: 2020-07-11.
- ↑ «Bolibarreko probalekua. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2020-07-11.
- ↑ «Espainiako bandera mezan - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-12-05.
- ↑ «Lea-Artibaikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-07-18.
- ↑ «Ziortza-Bolibar - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-07-18.
- ↑ «Sortaldekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-07-18.
- ↑ «Lea-Artibaikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-07-18.
- ↑ «Ziortza-Bolibar - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-07-18.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |