Pasai Antxo Pasaiako (Gipuzkoa) udalerriaren barruti bat da. 4.644 biztanle zituen 2007an, udalerriko bigarren populatuena delarik Trintxerpe ondoren.

Pasai Antxo
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaPasaia
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°19′03″N 1°55′03″W / 43.3175°N 1.9175°W / 43.3175; -1.9175
Demografia

Pasaiako portuaren hegoaldean kokatuta dago, eta ekialdetik Errenteria-Oreretarekin (Kaputxinoak auzoa) eta mendebalde nahiz hegoaldetik Donostiarekin (Altza eta Molinao) egiten du muga.

Pasai Antxon bai Renferen tren-geltokia zein Euskotrenen tren-geltokiak daude.

Historia aldatu

XIX. menderarte eremu hau itsasaldia goratzean estalirik gelditu ohi zen padura eta zingiraz osatutako eremua zen, trenbidea eta errepide nagusia eraiki zirenean isolatua gelditu zelarik. 1846 aldera eremuaren jabetza Mandasko dukeari eman zitzaion, betiere lursailak lehortze aldera. Gerora, eremua lursail ezberdinetan banatu eta Pasaiako portua eta industrigunearen jardueren areagotzeari esker bertan etxebizitza eta industriak eraiki ziren.

Ondarea aldatu

  • San Fermini eskainitako parrokia‑eliza du, 1913an egina, eraikinak ez dauka arkitektura‑balio berezirik.

Demografia aldatu

Biztanleriaren eboluzioa
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
4.415 4.463 4.508 4.564 4.616 4.667 4.661 4.644

Iturria: Udalaren webgunea.


 
Pasai Antxoko ikuspegi panoramikoa Pasai Donibaneko Santa Ana baselizatik.

Euskara aldatu

Pasai Antxoko Iñaki Pascualen[1] testigantza, euskara nola ikasi zuen kontatzen duenekoa. Euskal Herriko Ahotsak[2][3] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Gipuzkeraren barne dagoen Bidasoko hizkera da Pasaiakoa.[4] Bidasoko hizkera[2] erdialdeko euskararen, nafar euskararen eta nafar-lapurtarraren tarteko hizkeratzat har daiteke. Hala ere, azkenaldian erdialdeko euskararen ezaugarriak eremu handiagoa hartzen ari dira, gehiago zabaltzen ari dira. Bidasoko izkeraren eremuan sartuta daude, Pasaiaz gain, Errenteria, Lezo, Oiartzun, Hondarribia eta Irun ere.

Jaiak aldatu

Pasai Antxoko jai nagusiak sanferminak dira, egun handia uztailaren 7an izanez.

Auzuneak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Pascual Erkizia, Iñaki - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  2. a b «Bidasoakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).[Betiko hautsitako esteka]
  3. «Euskara ikasteko hiru saio - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  4. «Pasaia - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).

Herritarrak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa

Kanpo estekak aldatu