Ireki menu nagusia

Wikipedia β

Turtzioz Bizkaiko mendebaldean dagoen udalerria da, Enkarterri eskualdean dagoena. 520 biztanle zituen 2016. urtean.

Turtzioz
 Bizkaia, Euskal Herria
Bizkaiko Turtziozko San Roke auzoa.jpg
San Roke auzoaren ikuspegia.
Turziozko bandera

Turziozko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Enkarterri
Izen ofiziala Turtziozko udal ikurrina.svg Trucios-Turtzioz
Alkatea Jose Manuel Coteron Fernandez EAJlogo.jpg
Posta kodea 48880
INE kodea 48087
Herritarra turtzioztarra
Kokapena
Koordenatuak 43° 17′ 02″ N, 3° 16′ 49″ W / 43.2838127°N,3.2803357851°W / 43.2838127; -3.2803357851Koordenatuak: 43° 17′ 02″ N, 3° 16′ 49″ W / 43.2838127°N,3.2803357851°W / 43.2838127; -3.2803357851
Turtzioz hemen kokatua: Bizkaia
Turtzioz
Turtzioz
Turtzioz (Bizkaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 30,99 km2
Garaiera 300 metro
Distantzia 43 km Bilbora
Demografia
Biztanleria 520 biztanle (2016)
(Red Arrow Down.svg -3)
% 54,19 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 45,81
Dentsitatea 16,78 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 2,69
Zahartze tasa[1] % 19,06
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 9,26
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 79,17 (2011)
Genero desoreka[1] % 8,73 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 13,3 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 16,22 (2010)
Euskararen erabilera %1,6 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.turtzioz.org

Eduki-taula

Etimologia eta toponimiaAldatu

Izen ofiziala Trucios-Turtzioz elebikoa da. Izenak 1996an Udalak onartu eta 1997ko hasieran EAO zein Bizkaiko Aldizkari Ofizialeak argitaratu zuten. Gaztelaniaz ofizialki Trucios bada ere, bertokoek Trucíos ahoskatzen dute (hiatoa nabarmenduz).

Euskaraz Euskaltzaindiak Turtzioz hobesten du[2]. Haranean Erdi Aroaz geroztik erromantzez aritu da: jatorriz montañera eta Aro Modernoa eta gero gaztelania. Gertuko Kantabriak eragin handia izan du haranean.

Filologo batzuen ustez, toponimoak euskarazko erroa (iturri hotz) du. Hortik agiri zaharretan agertzen den Turtzioz bilakatu eta erromantzatua gaztelaniazko Trucíos. Teoria honen alde udalerriko lurraldeen izaera karstikoak egiten du. Turtziozko elizatik gertu badago urhotza darion iturri bat. Iturri horrek erreka karstiko batetik ateratzen ditu bere urak, XX. mendean "Iturriotz erreka" izendatutik, hain zuzen ere.

Teoria horren aurka bere izaera hipotetikoak egiten du. Ez dago "Iturriotz" hitza duen agiri zaharrik. Gainera, badaude batzuk bertan euskara inoiz ez dela hitz egin esaten dutenak. Izan ere Sopuertatik mendebalderantz euskarazko toponimia urria eta haranean ia hutsala da.

Bertakoak gaztelaniaz trucense eta euskeraz turtzioztarra dira.

GeografiaAldatu

 
Hurbilean, Villaverde Turtzioz, eta urrutian, Turtzioz, Burgueno menditik ikusita.

Enkarterriko iparraldean kokatuta, udalerria menditsu da oso, mendirik altuena 815 metroko La Kabañuela izanik. Izan ere Turtziozko harana mendilerroz inguraturik dago. Iparraldean Guriezo (Kantabria), hegoaldean Villaverde Turtzioz (Kantabria), ekialdean Castro Urdiales (Kantabria) eta Artzentales (Bizkaia) eta mendebaldean Rasines (Cantabria) eta Karrantza (Bizkaia) ditu[3].

Udalerria Aguera ibaiaren arroan dago, bere baserriak harana eta gertuko mendien hegaletan izanda. Biztanleriaren gehiena haran barrenean bizi da, ibaiaren eskuinaldean dagoen kale batean batez ere. Auzo hori La Iglesia du izena. Gunea jarraituz Pando eta Romaña auzoak daude, haran barrenean. Cueto eta Gordon auzoak, berriz, mendi hegaletan daude Erdi Arotik. Auzo guztiak ermitaren inguruan hazi dira eta zezen plaza dute.

HistoriaAldatu

Udalerrien izenari buruzko lehendabiziko aipamenak Erdi Arokoak badira ere, historiaurrean jadanik bizilagunak bazituen. Peñalba edo Jorrios mendietako kobazuloetan Brontze Arotik bizi dira zaldi eta behi abeltzaintzari ekin ziotenak.

EkonomiaAldatu

Turismoaren arloan, eskualdeko paisaia baliabideak aprobetxatuz, Karrantza eta Turtzioz artean Armañongo natura parkea sortu dute. Inguruko mendiek bizikletaz ibiltzeko eta bidezidor kirola egiteko aukera eskaintzen dute. Bilbo ez ezik, gertu ditu Oriñongo, Laredoko eta Castro Urdialesko hondartzak ere.

Jarduera nagusia, hala ere, nekazaritza da. Ganadu-feria garrantzitsuak ditu, bai eta amuarraina harrapatzeko barrutia ere.

DemografiaAldatu

Turtziozko biztanleria
 

PolitikaAldatu

2011ko udal hauteskundeakAldatu

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Turziozko alkatea Euzko Alderdi Jeltzaleko José Manuel Coterón Fernández da.

Turtziozko udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 7
213 (% 51,7)
Turtzioz Bai (TB)
2 / 7
116 (% 28,16)
Bildu
1 / 7
71 (% 17,23)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 7
5 (% 1,21)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 7
3 (% 0,73)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2007ko udal hauteskundeakAldatu

Hona hemen 2007ko udal-hauteskundeen emaitzak:

Postua Izena Alderdia
Alkatea Juan José Llano Llaguno EAJ
Zinegotzia José Ángel Larena Serna EAJ
Zinegotzia Maria Begoña Pujana Rodrigo EAJ
Zinegotzia Asier Haza del Cerro EAJ
Zinegotzia Juan Ignacio Hernandorena Calante Turtzioz Bai
Zinegotzia Gorka Llaguno Peña Turtzioz Bai
Zinegotzia Raúl Baranda Ortega Turtzioz Bai

Ondasun nabarmenakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

  Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Turtzioz  
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa