Amezketa
Amezketa Gipuzkoako hego-ekialdeko udalerri bat da, Aralar inguruan kokatua, Txindoki mendiaren magalean, Tolosaldearen hegoaldean, Nafarroa Garaiarekiko mugan. Tolosatik 12 km-ra eta Donostiatik 36ra dago. 921 biztanle zituen 2016. urtean.
Amezketa | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Amezketako udalerria Txindokiko gailurretik ikusita. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Tolosaldea | ||||||||||
Izen ofiziala | Amezketa | ||||||||||
Alkatea | Mikel Arteaga Zabala | ||||||||||
Posta kodea | 20268 | ||||||||||
INE kodea | 20008 | ||||||||||
Herritarra | amezketar | ||||||||||
Ezizena | eulik eta elbik | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°02′57″N 2°05′17″W / 43.0493°N 2.0881°W | ||||||||||
Azalera | 20,58 km² | ||||||||||
Garaiera | 215 m | ||||||||||
Distantzia | 36 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 937 (2023) −11 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,46 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | -% 1,12 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 15,85 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 53,66 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 85,37 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % -2,43 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 6,93 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 87,51 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % 87,4 (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 87.66 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1615 (juliotar egutegia) | ||||||||||
Webgunea | https://www.amezketa.eus/ |
2009tik, udalerri euskaldunen UEMA mankomunitateko partaide da.
Geografia
aldatuUdalerri mugakideak
aldatuAmezketak mugakide ditu iparraldean Alegia eta Orendain, hegoaldean Aralarko mendilerroa, ekialdean Bedaio, eta mendebaldean Abaltzisketa.
Auzoak
aldatuHainbat auzotan banaturik dago, eta garrantzitsuenak lau dira:
- Ugarte (herri sarreran kokatuta dago).
- San Bartolome edo erdigunea (Plazaren inguru guztia).
- Ergoiena auzoa (elizaren inguruan biltzen diren erikuntzek osatua).
- San Martin (Amezketatik 2 km-ra kokatuta dagoen zelaia).
Ingurune naturala
aldatuAralar mendilerrora eta natura parkera sartzeko Larraitz da puntu nagusietakoa eta, Tolosaldetik, Amezketa da abiapuntu posibleetako bat. Izan ere, Enirio-Aralarko Mankomunitatean barruan dago sartuta XV. mendetik.
Zerbitzuak
aldatuDemografia
aldatu2019an herriak 907 biztanle zituen. Horietatik %21,17k 65 urte edo gehiago zituen, eta atzerrian jaiotakoak %6,84 ziren.[11]
Amezketako biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
Ekonomia
aldatu2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %2,1. Bigarren sektorea %72,9. Hirugarren sektorea %18,3. Eraikuntza %6,7. 2017an biztanleko BPGa 48.882,9 euro ziren.[11]
Politika
aldatu2011ko udal hauteskundeak
aldatu2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Amezketako alkatea Bilduko Iñaki Miren Amundarain Tolosa izan zen.
Amezketako udalbatza | |||||
Alderdia |
2011ko maiatzaren 22 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Bildu | 6 / 7 |
||||
Amezketarrok Elkar Lanean (AEL) | 1 / 7 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 0 / 7 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 7 |
||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
2015eko udal hauteskundeak
aldatu2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Amezketako alkatea Bilduko Iñaki Miren Amundarain Tolosa izendatu zuten.
Amezketako udalbatza | |||||
Alderdia |
2015ko maiatzaren 24 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Bildu | 5 / 7 |
||||
Auzolanean (AZ) | 2 / 7 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 0 / 7 |
||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak ara.cat webgunean |
2019ko udal hauteskundeak
aldatu2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 351 boto; Amezketa Etorkizun-ek[12] 167 boto. PSE-EEk 4 boto.[13] Iñaki Amundarain (EH Bildu) aukeratu zuten berriro alkate.[14][15]
2023ko udal hauteskundeak
aldatu2023ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 362 boto, Amezketa Etorkizunek 136 boto eta PSE-EEk 5 boto.[16][17] Mikel Arteaga (EH Bildu) aukeratu zuten alkate.
Kultura
aldatuEuskara
aldatuAmezketako euskara[21] gipuzkeraren (erdialdeko euskalkiaren)[22] aldaera bat da, erdiguneko gipuzkeraren[23] parte den Tolosaldeko euskara[24] da, hain zuzen. Herri euskalduna da hau, herritar euskaldunak %87.51 baitira, eta euskararen erabilera %70.7.
Jaiak
aldatu- Herriko zaindaria San Bartolome da eta beraz bertako festak abuztuaren 24 (Bartolome Deunaren eguna) inguruan izaten dira. Baina "San Martin" egunean ere festa moduko bat antolatzen da izen bereko auzoan, aipatutako deunaren omenez.
- Ospakizun hauetaz gain, inauterietan, zehazki astelehenean eta igandean, herritarrak etxez-etxe dantzan ibiltzen dira urte askotako ohitura jarraituz. Talai dantza izenez ezagutzen den dantza egiten dute herritarrek etxe atarietan, trikiti soinua lagun dutelarik.
Ondarea
aldatu- San Bartolome eliza: 1740ean amaitua.
- Amezketako udaletxea
- Kobrea ustiatzeko meategiak egon ziren herriaren kanpoaldean, Buruntzuzin izenekoak, 1732tik 1804 arte, gazteleraz "Minas de cobre de Aralar". Arritzagako ibarrean zeuden kokatuta, eta gaur egun aztarnak oraindik ikusten dira.[25]
Amezketar ospetsuak
aldatu- Fernando Bengoetxea Altuna "Pernando Amezketarra" (1764–1823), plazagizona eta bertsolaria, herrikiderik ospetsuena. Herriko plaza nagusiak haren izena du.
- Joaquín Aguirrezabala (1860–1924), medikua.
- Martin Gorostidi (1913–1988), musikaria.
- Antton Karrera (1942–), politikaria.
- Pello Zabala (1943–2022), fraidea, idazlea eta irratiko esataria.
- Joxean Tolosa (1955–), esku huskako pilotari ohia eta Euskal Telebistako esataria.
- Koldo Alijostes (1962–), irakaslea.
- Bixente Gorostidi (1973–), bertsolaria.
- Iker Karrera (1974–), mendi lasterkaria.
- Iban Gurrutxaga (1975–), gitarra-jotzaile eta musikagilea.
- Iker Galartza (1977–), aktorea.
- Ekaitz Saralegi (1979–), esku huskako pilotaria.
- Maite Gurrutxaga (1983–), ilustratzailea.
- Jokin Altuna (1996–), esku huskako pilotaria.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Liburutegia | Amezketa» www.amezketa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
- ↑ «Gaztelekua | Amezketa» www.amezketa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
- ↑ «Kirola | Amezketa» www.amezketa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
- ↑ «Gimnasioa | Amezketa» www.amezketa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
- ↑ «Bake Epaitegia eta Erregistro Zibila | Amezketa» www.amezketa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
- ↑ «Osasun Zentroa | Amezketa» www.amezketa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
- ↑ «Zumadi Eskola | Amezketa» www.amezketa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
- ↑ a b «Web Eustat. Amezketako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
- ↑ «Udal hauteskundeak 2019 - Amezketa - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
- ↑ https://www.euskadi.eus/ab12aAREWar/resultado/maint
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tolosaldea: Los alcaldes, municipio a municipio» El Diario Vasco 2019-06-16 (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
- ↑ «Udal antolamendua | Amezketa» www.amezketa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
- ↑ «Udal hauteskundeak 2023 - Amezketa - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
- ↑ «2023ko HAUTESKUNDEAK» hauteskundeak.gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
- ↑ «Zabala Bengoetxea, Pello - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
- ↑ «Euskarazko liburuak irakurri, euskara ez galtzeko - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
- ↑ «Amezketa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- ↑ «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- ↑ «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- ↑ «Tolosaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- ↑ "Minas de cobre de Arritzaga" (Ingurumena / Eusko Jaurlaritza).
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
- (Gaztelaniaz) Amezketako Udal webgune ofiziala.
- (Gaztelaniaz) Amezketari buruzko webgune ez ofiziala