Begoñaibarra
Begoñaibarra (Gazteleku edo Castaños ere bai) Bilboko auzo bat da, Uribarriko barrutian dagoena. Bilboko itsasadarraren ekialdean dago Zabalgunearearen parean. Auzoa XIX. mendean zehar garatzen hasi zen. Garai hartan, Bilbo Zazpikaleak ziren. Bertan bizi ziren hiriko biztanle guztiak. Dirudun jendea eta burgesiak, jende pilaketa hartatik ihes egin nahian, Begoñaibarrako lurretan etxe berriak eraiki zituzten.
Gazteleku | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Bilbo |
Administrazioa | |
Posta kodea | 480XX |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′08″N 2°55′37″W / 43.26889°N 2.92694°W |
Azalera | 0,25 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 5.571 (2023) |
Dentsitatea | 22.284 bizt/km² |
Campo Volantin pasealekuan hainbat jauregi eta etxe dotore eraiki ziren, ingurua aldaparik gabeko parke eta pasealekua zelarik. Ehun urte geroago, eta Indautxun gertatu bezala, etxebizitza behar handiak eta zoruaren prezioek, jauregi horietako gehienak eraitsi egin ziren etxebizitza modernoak eraikitzeko. Gaur egun, jauregi horietatik bakarra mantentzen da, Salbeko plazaren ondoan dagoen Olabarri jauregia, Bilboko Portuaren Agintaritzaren egoitza ohia. Jauregi hori Olabarri familiaren bizitokia izan zen 1940ko hamarkadara bitarte.
- Begoñako Errepublikaren mapa topografikoa (1925 eta 1785))
-
1785
-
1925
-
1925
- Begoñaibarra
-
Begoñaibarra Pikotamenditik zuhaitzen artean
-
Begoñaibarra Salbeko zubitik (2025)
Kaleak, etorbideak eta pasealekuak
aldatu- Campo Volantin pasealekua, Salbeko zubitik aurrera Unibertsitateen etorbidea bihurtzen dena.
- Castaños kalea
- Orturi kalea
Eraikin nabarmenak
aldatuGarraiobide eta Azpiegiturak
aldatuAutobusak
aldatuLinea | Ibilbidea | Maiztasuna (min) |
---|---|---|
22 | Sarrikue - Atxuri | 15´ (12´ 12:30etatik 15:00etara) |
26 | Uribarri - Termibus | 14´ |
30 | Miribilla - San Inazio | 15´ |
72 | Larraskitu - Gazteleku | 12´ |
Beste batzuk
aldatuBilbo eta Artxanda mendia elkartzeko Artxandako funikularra eraiki zen 1915ean. Harrezkero, hiriaren aisialdi gune nagusienetakoa izan da hori.
Horrez gain, Uribitarte (Abandoibarra) eta Begoñaibarra elkartzen dituen zubi berria eraiki da Zubizuri Santiago Calatrava arkitekto valentziarrak diseinatua.
Garbitegia
aldatuRicardo Bastida arkitekto ezagunak auzo honetako udal garbitegia diseinatu zuen, 1905ean eraikitakoa. Modernismoak Bizkaian emandako adibiderik ederrenen artean dugu, bai eta estilo horretako eraikin bakarrenetarikoa izan ere. Urteak aurrera azoka moduan erabili izan zuten eta, azken zaharberritze lanen ondorioz, gaur egun liburutegia barne hartzen duen udaltegia dena.
Iruditegia
aldatu-
Campo Volantin pasealekua
-
El Salvador eliza.
-
Aspaldiko garbitegia, egun Udal Zentroa.
-
Campo de Volantín pasealekua
-
Viuda de Epalza ikastetxe publikoa.
-
Tiboli kalea
-
Begoñaibarra eta Abandoibarra-Uribitarte
-
Salbatzaile dantza taldea
Ikus, gainera
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
Kanpo estekak
aldatu