Kanpezu
Kanpezu (ofizialki Campezo / Kanpezu) Arabako ekialdeko udalerri bat da, Arabako Mendialdeko nagusia. Gasteiztik 38 bat kilometro hego-ekialdera dago.
Kanpezu | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
![]() | |||||||||
| |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||
Eskualdea | Mendialdea | ||||||||
Izen ofiziala |
![]() | ||||||||
Alkatea | Esteban García Campijo (EAJ) | ||||||||
Posta kodea |
01110 | ||||||||
INE kodea |
01017 | ||||||||
Herritarra | kanpezuar | ||||||||
Kokapena | |||||||||
Koordenatuak | 42° 41′ 12″ N, 2° 22′ 12″ W / 42.6868°N,2.3699°WKoordenatuak: 42° 41′ 12″ N, 2° 22′ 12″ W / 42.6868°N,2.3699°W | ||||||||
![]() | |||||||||
Azalera | 85,02 km2 | ||||||||
Garaiera | 600 - 1.414 metro | ||||||||
Distantzia | 38 km Gasteiza | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria |
1.034 (2020)![]() | ||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 12,37 biztanle/km² | ||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] |
![]() | ||||||||
Zahartze tasa[1] | % 24,63 | ||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 70,09 | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Jarduera tasa[1] | % 80 (2011) | ||||||||
Genero desoreka[1] | % 11,32 (2011) | ||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 12,61 (2013) | ||||||||
Kultura | |||||||||
Euskaldunak | % 21,14 (2010) | ||||||||
Euskararen erabilera | % 2,7 (2011) | ||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||
Webgunea | http://www.campezo.org |
IzenaAldatu
Udalerria oraingo lur-eremuarekin 1965ean sortu zen, Santa Cruz de Campezo izenez; Santikurutze bera beste hiru udalerrirekin fusionatu zen, Antoñana, Oteo eta Orbiso herriekin hain zuzen ere. Franco hil eta gero izen horren bertsio elebiduna zenbait urtetan erabili ostean 1996ko apirilaren 11n Kanpezu izena hartu zuen.
GeografiaAldatu
Ingurune naturala eta klimaAldatu
Erliebe menditsukoa da Kanpezuko udalerria, haren iparraldean Kodesko mendilerroa dagoela. Udalerriaren eremu txiki bat Izkiko Natura Parkearen zati da.
Ega ibaiak zeharkatzen du udalerria.
Udalerri mugakideakAldatu
- Iparraldean: Bernedo eta Harana.
- Hegoaldean: Torralba del Rio eta Mendaza (Nafarroa Garaia).
- Ekialdean: Zuñiga eta Mendaza (Nafarroa Garaia).
- Mendebaldean: Bernedo eta Arraia-Maeztu.
HistoriaAldatu
Kanpezu udalerriak garrantzi estrategiko militarra izan zuen, Nafarroako Erresumaren mugak defendatzen baitzituen Gaztelako Erresumaren erasoen aurrean. Hala erakusten du Antoñanako hiribildu harresidunaren sorrerak.
Santikurutze Kanpezun bazen judutegi bat, 1474ko zerga-agirietan jasoa.
Banaketa administratiboaAldatu
Bost herrik osatzen dute Kanpezuko udalerria:
- Antoñana
- Bujanda
- Santikurutze Kanpezu (herriburua)
- Oteo
- Orbiso
DemografiaAldatu
Kanpezuko biztanleria |
---|
![]() |
1960 arteko datuak Santikurutze Kanpezukoak dira, udalerrien batuketa egin baino lehenagokoak. Datu-iturria: INE |
PolitikaAldatu
Kanpezuko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24 |
2011ko maiatzaren 22 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
KAIXO | 5 / 9 |
||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 4 / 9 |
4 / 9 |
|||
Bildu | 3 / 9 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 9 |
2 / 9 |
|||
Ezker Batua - Berdeak (EB-B) | 0 / 9 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 0 / 9 |
0 / 9 |
|||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
AlkateakAldatu
Hauek izan dira Kanpezuko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[2] |
Eduardo Quintana[3] | 1979 | 1983 | Zentro Demokratikoaren Batasuna |
Francisco Javier Saenz de Ugarte Quintana[3] | 1983 | 1987 | Alianza Popular/Alderdi Demokrata Popularra/UL |
1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Joaquin Trespalacios Beiztegui[3] | 1991 | 1995 | Eusko Alkartasuna |
1995 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
1999 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna | |
2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna | |
2007 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Aitor Aginaga Legorburu | 2011 | 2015 | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Ibernalo Basterra Txasko[2][4] | 2015 | 2019 | Kaixo |
Ibernalo Basterra Txasko[4][5] | 2019 | Jardunean | Kaixo |
KulturaAldatu
JaiakAldatu
- Bujandan:
- Uztaileko lehen asteburuan, San Fausto erromeria.
- Santikurutze Kanpezun:
- Inauteri-asteartean, Toribioren epaiketa.
- Iraileko lehen asteburuan, herriko jaiak.
- Orbison:
- Ekaineko lehen asteburuan, herriko jaiak.
- Abuztuaren erdialdera, Orbisu Euskaraz jaia.
Ondasun nabarmenakAldatu
- Antoñanako hiribildua, 1995ean monumentu multzo sailkapenarekin kultura ondasun izendatua.[6]
- San Joan de Pierola frantziskotar komentuaren hondakinak, Oteotik hurbil. Erdi Aroan Arabako dorretxe garrantzitsuenetakoa izan zen, Mendoza eta Gebarakoekin batera.[7]
- Santikurutze Kanpezuko Ibernalo Andre Mariaren eliza, zati erromanikoak dituena.
IruditegiaAldatu
Bujandako ikuspegia
Kanpezuar ospetsuakAldatu
- Pedro Soto Garcia (Orbiso, 1951-), PPko politikaria, senataria izana[8].
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ a b «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es Noiz kontsultatua: 2020-03-21.
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «CAMPEZO/KANPEZU - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus Noiz kontsultatua: 2020-04-13.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 Noiz kontsultatua: 2020-03-20.
- ↑ «Udalerriak - web.araba.eus» web.araba.eus Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
- ↑ Antoñana hiribilduaren izendapena, EHAA.
- ↑ (Gaztelaniaz) San Joan de Pierola komentuari buruzko informazioa, www.campezo.org webgunean.
- ↑ (Gaztelaniaz) España, Senado de. «Senado de España: home» www.senado.es Noiz kontsultatua: 2020-04-12.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |
- Kanpezuko Udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz) «Campezo/Kanpezu», Auñamendi Eusko Entziklopedia.