Intxaurrondo (auzoa)

Donostiako auzoa
Artikulu hau Donostiako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Intxaurrondo (argipena)».

Intxaurrondo Donostiako (Gipuzkoa) auzoa da. 16.200 biztanle bizi ziren gutxi gorabehera (2014an). Egun, 15.696 biuztanle bizi dira (2022). Bere iparraldeko mugan Ulia eta Bidebieta auzoak ditu, ekialdean Altza, hegoaldean Martutene eta Loiola, eta mendebaldean Egia. Bi zatitan banatuta dago auzo hau: Ipar Intxaurrondo edo Intxaurrondo Zaharra, eta Hego Intxaurrondo edo Intxaurrondo Berri. Renfeko trenak zeharkatzen du Intxaurrondo Zaharra, eta bi geltoki ditu bertan: Ategorrieta eta Intxaurrondo. Euskotren geltoki bat dauka Hego Intxaurrondon. Barianteak zatitzen ditu Ipar Intxaurrondo eta Hego Intxaurrondo auzuneak.

Intxaurrondo
 Euskal Herria
Intxaurrondo auzoaren aireko ikuspegia.
  
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Geografia
Koordenatuak43°19′07″N 1°57′15″W / 43.318699°N 1.954042°W / 43.318699; -1.954042
Garaiera85 metro
Demografia
Biztanleria16.900 ({{{urtea}}})

Bi ikastetxe publiko ditu: Intxaurrondo eta Intxaurrondo Hegoa. Bi kiroldegi ere baditu: Mons izenekoa eta Hego Intxaurrondokoa. Gainera aipatu beharra dago Intxaurrondo bi kultur-etxe dituela. Alde batetik, Larrotxene, eta beste aldetik, Intxaurrondo Berrikoa.

Historia [1]

aldatu

Gaur egun Intxaurrondo auzoak hartzen dituen lurren inguruko lehen erreferentziatan oinarrituta baso zabalak, eta biztanle gutxiko gune bat zela imajina genezake. Santxo Jakintsuaren garaietan, XII. mendean, Altza 29 etxez osatua zegoen, haietako batzuk gaur egungo Intxaurrondo auzoko eremuan.

Mende batzuk beranduago basoak desagertu eta baserri inguruko lanerako gune bihurtu ziren lur haiek. Bertan kokatu ziren orain gutxi desagertu ziren Lizardi, Zarategi, Baratzategi, Otxoki edo Siurtegi eta gaur egun oraindik zutik dauden Intxaurrondo Zaharra, Parada, Larrotxene edo Arantzuiene baserriak.

Gerrate karlistetan mugatik gertu zeuden baserri hauek eta 1836tik XIX.mendearen amaiera arte Miracruz (Labeas), Jauregi, Cristina (Zarategi) Ametza eta Ametzagaina izeneko gotorlekuak eraiki ziren.

Ametzagaina gotorlekuaren arrasto batzuk zutik daude oraindik. Gotorleku hauetatik erasotzen zuten eta erasotuak ziren.

Altzako herriari lotutako auzoa izanik 1910ean hiribildu izendatua izan zen, Donostiatik bereizteko hainbat saiakera egin zituzten XIX eta XX. mendeetan. 1821 eta 1823 urte bitartean independentea izan zen. Geroago, 1879an, berriro independentzia lortu zuen 1940 bitartean

Intxaurrondo izena Intxaurrondo Zaharra izeneko etxearen inguruan biltzen zen etxe multzoari esaten zitzaion. Monumentu historiko izendatua bera. Eta baita Uliatik Ametzagainara, Mirakruzetik Marrutxipira eta Marrutxipiko gunea eta Altzakoari.

1864an Norteko ferrokarrila inauguratu zen, horrek auzoa bitan zatitu eta erabat aldatu zuen bere panoramika. 2012an trenbidearen zati bat estali den arren, auzoak estalketa erabatekoa izatea eskatzen jarraitzen du. XX. mendearen hasieran Errenteriako tranbia egin zen eta bere ibilbidea Txaparrene parkea eta Gaztañaga dira.

XX. mendearen erdialdean langileentzako auzuneak eraikitzen hasi ziren, eraikuntzaren espekulazioa medio eta era desordenatuan. 1954tik aurrera Elkoro, San Luis, Don Bosko, Irurak, Esperanza, Lafont, Lizardi eta Gazteluko auzuneak eraiki ziren. Bariantea egiteak berriro zatitu zuen auzoa bi gunetan: Ipar-Intxaurrondo eta Hego-Intxaurrondo.Azken fase horiek bukatuta auzoa eraikinez josita geratu da ia erabat, mugakide diren Ulia eta Ametzagaina aldeak kenduta.

Ordura arte lehenagoko Altzako baserri-gunea zenak 1968an inguruko planifikazio urbanoaren arabera aldaketa handiak jaso zuen eta inguruko 19 baserri bota zuten.[2]

« Patxi Lazkano, bertso biltzen hasi berria nintzen hartan ezagutu nuen, 1959 urtean. Otxoki bere jaiotetxean ezagutu ere. Otxoki baserri hori Ametzagaina mendiaren babesean zegoen, Donostitik Altzara zihoan mendi-bidearen bazterrean. Baina orain urte batzuk bota egin zuten, beste hemeretzi baserrirekin batera. »

Antonio Zavala, 1983


Besteak best baserri hauek eraitsi zituzten: Arruex (Arruas eta Ondarralde izenak ere erabiltzen ziren); Arjel-etxeberri, bi bizitza; Arjel-aundi; Arjel-txiki; Xiustegi; Zarategi, bi bizitza; Lizardi; Basatxiki, bi bizitza; Sagastieder; Baratzategi; Tuniz; Tuniz-berri; Igola; Xibili-txiki ta Xibili-aundi.

 
1960an Intxaurrondon zeuden baserriak 2002ko planoan kokatuta. (F. Valledor eta Jabier Ormazabal. Haizpe taberna, 2002)

Egoera hartako samina adierazteko hamabi bertso sortu zituen Otxoki baserrian bizi zen Patxi Lazkano "Otxoki" baserritar eta bertsolariak, Haietakoak dira bi hauek: Otxoki nere jaiotetxeari, 1968[2]

Gu bezalaxe famili asko
dirade errukarriak,
baserritikan bota gaituzte
ta kalera etorriak;
batzuk dirade amona zaharrak,
beste batzuk elbarriak,
hoientzat ere iritsi dira
munduko egun gorriak.
Han utzi ditut aran-arbolak,
utzi ditut gereziak,
Han utzi ditut piko ta udare,
sagar gez eta gaziak;
nere bihotzan zain bana dute
han dauden arbol guziak,
nere barrena samindutzen du
horrela galtzen utziak.

Auzoko eragileak

aldatu

Intxaurrondon aritzen diren eta aritutako eragileen zerrenda [3]:

  • Artzak ortzeok elkartea.
  • Zulo zahar elkartea.
  • Mons elkartea.
  • Haizalde elkartea.
  • Intxaurra elkartea.
  • Inter kirol elkartea. [4]
  • Marrutxipi elkartea.
  • Bozko zaleak. Elkarte bezala desagertua, danborrada ez.
  • Danborrada Irurak.
  • Mª Auxiliadora ikastetxea.
  • English school.
  • Gau-eskola. Desagertua.
  • Aek. Auzoan desagertua.
  • Bertsolaritza eskola. Desagertua.
  • Plazara goaz Intxaurrondoko euskara taldea.
  • Irurakeko jaiak. 90ean utzi zieten jaiak egiteari.
  • Hego-Intxaurrondo ikastolako gurasoak. Santa Agedaren koruak.
  • Intxaurrondo ikastolako guraso ohiak. Santa Agedaren koruak.
  • Intxaurrondo mendi elkartea. Desagertua.
  • Intxaurrondoko kirol elkartea. Desagertua.
  • Intxaurrondoko pilota elkartea. Desagertua.
  • Txirrindularitza eskola. Desagertua.
  • Intxaurdi kirol elkartea.
  • Buztin txiki. Desagertua. Aisialdia lantzen zuen umeekin.
  • Gazte asanblada.
  • Intxhaurgune.
  • Lagunak emakume elkartea.
  • Intxaurrondo berri emakume elkartea.
  • Garraldi emakume elkartea. Desagertua.
  • Elkarte gastronomikoa. Desagertua.
  • Extremadurar zentroa, Centro Extremeñoa.
  • Aiton-amonen etxea.
  • Santa Teresa haurtzaindegia.
  • Amnistiaren aldeko batzordea.
  • Intxaurrondoko kultur etxea.[10] Larrotxene sortu aurretik auzoko eragile askoren artean osatutakoa: Intxaurrondo ikastola, Intxaurrondoko auzo elkartea, Intxaurrondo kirol elkartea, Artzak ortzeok elkartea, Mons elkartea, Aiton-amonen etxea, Santa Teresa haurtzaindegia, Amnistiaren aldeko batzordea, Intxaurrondoko gau-eskola.
  • Komite antinuklearra. Desagertua.
  • Juan Mari Arzak eta Elena Arzak

Intxaurrondotar ospetsuak

aldatu

Garraiobidea

aldatu

Parkeak

aldatu

Merkataritza

aldatu

1997an Intxaurrondo eta Altza auzoen artean Garbera merkataritza-gunea ireki zen.

Kale izendegia

aldatu
  • Sibilia Pasealekua (zati bat)
  • Siustegi Parkea
  • Telesforo Aranzadi Kalea
  • Tolarieta Bidea
  • Tuniz Kalea
  • Txaparrene Pasealekua
  • Ubako Andre Mariaren Pasealekua
  • Ubegi Zeharbidea (zati bat)
  • Valentzia Plaza
  • Bizenta Mogel Kalea
  • Zandardegi Bidea
  • Zarategi Pasealekua
  • Zilegi Basoen Parkea
  • Zubiaurre Pasealekua (zati bat)


Erreferentziak

aldatu
  1. Josean San Roman, 2012, Intxaurrondo auzoko historia laburra. 1. Intxaurrondo Eguna[Betiko hautsitako esteka]. Intxaurrondoko Larrotxeneko kultur etxearen 25. urteurrenean. Donostia. 2012ko irailaren 12a.
  2. a b Lazkano, Patxi; Zavala, Antonio. (1983). Tiro tartean bertsotan. Euskaltzaindia, Auspoa liburutegia 168, 140-143 or..
  3. Intxaurrondo bizirik dagoen auzoa bideoa, Intxaurrondo auzoko eragileen hainbat argazki (1939-2012) 1. Intxaurrondo Eguna. Intxaurrondoko Larrotxeneko kultur etxearen 25. urteurrenean. Donostia. 2012ko irailaren 12an.
  4. Inter kirol elkartea
  5. «IZBE, Intxaurrondo Zaharreko Bizilagun Elkartea» IZBE (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
  6. IZBE Intxaurrondo Zaharreko Bizilagun Elkartea. webgune zaharra. Archive
  7. Ipar Haizea Ipar Intxaurrondoko auzo elkartea.
  8. Intxaurdi. Intxaurrondo Berriko auzo elkartea.
  9. Intxaurrondo ikastola
  10. Intxaurrondoko kultur etxea.Intxaurrondoko kultur etxea. Larrotxene
  11. Lazkano, Patxi; Zavala, Antonio. (1983). Tiro tartean bertsotan. Euskaltzaindia, Auspoa liburutegia 168.
  12. «Amaiur Esnaola intxaurrondotarrak IKERGAZTE sari bat jaso du» Plazara Goaz 2017-05-13 (Noiz kontsultatua: 2018-10-21).

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia
  • Intxaurrondo Zaharreko Bizilagun Elkartea
  • Intxaurrondoko berriak Irutxuloko Hitza astekarian.
  • Intxaurrondoko berriak Irutxuloko Hitza astekarian 2012ra arte.
  • Intxaurrondo bizirik dagoen auzoa bideoa, Intxaurrondo auzoko eragileen hainbat argazki (1939-2012). 1. Intxaurrondo Eguna. Intxaurrondoko Larrotxene kultur etxearen 25. urteurrenean. Donostia. 2012ko irailaren 12an.
  • Web Intxaurrondo argazkiak. 1999-2011 urteetan Intxaurrondoko hainbat jardueretan (Kaldereroak, San Juan sua, Kaldero Jaun jaiak, danborradak...) egindako argazkiak. Mila argazki baino gehiago 79 karpetatan.
  • Intxaurrondoko argazkiak. 2014an auzoa ezagutzeko "Aniztasuna" jardunaldian antolatu zen bisita gidatuan eginak.
  • Ametzagaina parkea. Neguan argazki bilduma Flickr-en (113 argazki libre).