Albiztur

Gipuzkoako udalerria

Albiztur Gipuzkoako Tolosaldea eskualdean kokaturik dagoen udalerria da. 13,09 km² ditu eta 309 biztanle zituen 2016. urtean. Donostiatik 33 km-tara dago. Albiztur Gipuzkoa erdialdean dagoen herria da, Tolosaldea eskualdean.

Albiztur
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Nuestra Sra. de la Asuncion eliza - Albiztur.jpg

Albizturreko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Tolosaldea
Izen ofiziala Albiztur
Alkatea Gregorio Iraola Tejeria (en) Itzuli
Posta kodea 20495
INE kodea 20004
Herritarra albizturtar
Kokapena
Koordenatuak 43° 07′ 46″ N, 2° 08′ 14″ W / 43.1294°N,2.1373°W / 43.1294; -2.1373Koordenatuak: 43° 07′ 46″ N, 2° 08′ 14″ W / 43.1294°N,2.1373°W / 43.1294; -2.1373
Azalera 13,09 km2
Distantzia 33 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 304 (2019)
Red Arrow Down.svg-5 (2018)
Dentsitatea 23,61 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 9,9
Zahartze tasa[1] % 11,95
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 101,45
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 78,05 (2011)
Genero desoreka[1] % -8,02 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 6,12 (2013)
Kultura
Euskaldunak[1] % 83,56 (2010)
Euskararen erabilera[2] % 62,8 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1617. urtea
Webgunea http://www.albiztur.eus/

GeografiaAldatu

 
Albizturko hirigunea, 2019. urtean.

Salubita haranean dago kokaturik, Igaran ibaiaren, Oriaren ibaiadarraren, ondorioz sortua. Hernio eta Intxaurre mendien magalean dago udalerria, paisaia karstikoko lurraldean (Igaran ibaiaren ondorioz sortutakoa).

Udalerri mugakideakAldatu

Albizturrek mugakide ditu Alkiza iparraldean, Tolosa ekialdean eta hegoaldean, Legorreta eta Beizama hegoalde-mendebaldean, eta Bidegoian mendebaldean.

HistoriaAldatu

 
Albizturko plaza, 1988. urtean.

K.a. 800-1300 urte bitarteko aztarnak aurkitu dituzte, baina herri honen lehen aipamen idatzia 1384. urtekoa da, eta dokumentu horretan, baldintza batzuen pean, Tolosara batzen dela aipatzen da. 200 urte geroago, Filipe III.ak "Villa" edo hiribildu izaera eman zion. Herri udala ondorengoak osatzen zuten: Alkatea, Alkateordea, bi zinegotzi eta Sindiko Prokuradore bat. Alkabalero eta Kamara Epaile bat ere bazeuden. Karguak zoriz erabakitzen ziren bizilagunen artean, San Migel egunean, baina 1761etik aurrera, hauteskundeak urtarrilaren 1ean ospatzera igaro ziren. XIX. mendetik XX. mendea arte Hego Amerikara emigratu zuten hainbat albizturtarrek lan bila eta honek 140 urtetan 500 biztanle baino gehiagoren galera ondoriozta dezake.

AzpiegiturakAldatu

  • Liburutegia[3]
  • Osasun zentroa[4]
  • Lehen hezkuntzako eskola[5]
  • Haur-eskola[6]
  • KZ gunea

EkonomiaAldatu

 
Urrutume baserria

Mendiko nekazaritza, abeltzaintza eta baso-esplotazioak nagusitzen dira. Albiztur oso menditsua da baina aldi berean lurrak emankorrak dira, larre on, ur kantitate handia eta zuhaitz askorekin. Kareharrizko harrobiak ere nabarmendu beharrekoak dira.

Gaur egun, gutxi gorabehera, udalerriak 70 nekazal eta abeltzaintza esplotazio ditu, esplotazioak normalean familiartekoak dira, baserrirantz zuzenduak.

Industriari buruz aldiz, papergintza industria bat da, 60 bat langile dituena. Biztanle gehienak industrian eta Tolosa herriko zerbitzuetan lan egiten du. Tolosa gertu dagoenez albizturtar asko Tolosara joaten dira zerbitzu bila.

Dozena erdi jatetxe daude bertan, gehienak babarrun ospetsuetan espezializatuak. Albizturreko babarrun beltzak Amerikar jatorria daukate. Belaunaldiz belaunaldi landatu ohi izan dira herriko soro eta baratzetan, uzta oparo ugari eskainiz. Iraila eta Urri aldera herrira inguratuz gero laster ikusten dira artasoroak babarrun lekekin biltzeko prest. Bereziki ezagunak dira babarrunak bere zapore eta salda lodiarengatik, dirudienez kare-harrien eraginez soroetako lurrak aberastu eta ezaugarri bereziak dituzten babarrunak lortzen dira bertan, udazkena eta negua dira beraiek dastatzeko urte sasoi egokienak. Ohiko babarrun janaldia, babarrun beltzaz gain, aza, odolki, saiheski eta piperrez osatzen da.

2017an herriko sektore ekonomikoak honela banatzen ziren: lehen sektorea %4,7; bigarren sektorea %62,3; hirugarren sektorea %28,8; eraikuntza %4,3. Urte horretan herriko biztanleko BPGa 33.660,1 euro ziren.[7]

DemografiaAldatu

Biztanleria gutxituz joan da azkenengo urteetan, lehen aipatu bezela Hego Amerika kontinentera egindako emigrazioen ondorioz. Baina, gutxienez, azken urte hauetan Albizturreko biztanleak mantentzen ari direla dirudi.

2019an Albizturrek 296 biztanle zituen. Horietatik %17,91k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotako biztanleak herritarren %2,36 ziren.[7]


Albizturko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

PolitikaAldatu

2011ko udal hauteskundeakAldatu

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Albizturko alkatea Aralarreko Gregorio Iraola da.

Albizturreko udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua
Aralar
7 / 7
117 (% 73,58)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 7
9 (% 5,66)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 7
1 (% 0,63)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2015eko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: PSE-EEk 13 boto. PPk 0 boto.[8] Ez zen beste zerrendarik aurkeztu, eta PSE-EEk alkatetza hartzeari uko egin zion.[9] Gipuzkoako Foru Aldundiak Batzorde Kudeatzaile bat eratu zuen.[10] Karlos Ugartemendiak hartu zuen batzorde horren lehendakaritza, 2017ko maiatzera arte. Orduan Maixabel Matxinandiarenak hartu zuen kargu hura. Ugartemendiak batzordean jarraitu zuen. 2019ko apirilean dimisioa aurkeztu zuen Matxinandiarenak.[11][12]

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: Albizturko independenteek (Albiztur Bizituz[13]) 145 boto. PSE-EEk 2 boto.[14] Iñaki Orbegozo izendatu zuten alkate.[15]

KulturaAldatu

EuskaraAldatu

Albizturko Mari Carmen Itxasoren[16] testigantza, erdaraz ez jakiteak sortutako arazoen inguruan. Euskal Herriko Ahotsak[17][18] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Albizturko euskara[19] gipuzkeraren[20] barnean kokatzen da, erdiguneko gipuzkeraren[21] barne dagoen Tolosaldeko euskaran[22]. Beterriko hizkerek eta Tolosaldekoek osatzen dute Erdiguneko azpieuskalki hau. Euskara datuei dagokienez, herriko euskaldun kopurua %83.56 da, eta euskararen erabilera %62.8.

KirolakAldatu

Eperra-Mendi ehiza eta arrantza kirol elkartea dago.

Jaiak eta ospakizunakAldatu

Albiztur herriko festa nagusiak Andre Mariaren Jasokundearen egunean ospatzen dira, abuztuaren 15ean. Santa Marina eguna ere ospatzen da, santu horren elizaren aurrean ekitaldi batzuk antolatuz.

 
Argisaingo Santa Marina eliza

Ondasun nabarmenakAldatu

Albizturrek ez dauka garrantzizko ondare historiko handirik, baina hainbat berezitasun ditu:

Jasokundeko Andre Mariaren elizaAldatu

XVII. mende hasieran hasi ziren eliza hau eraikitzen, antzinako eliza baten hondarren gainean. XVIII. mende bukaeran teilatua behera erori zenez, eliza berreraiki behar izan zuten, eta gaur egun ezagutzen dugun eliza Lucas Longakoa maisuak eraikia da.[23] Eraikinaren ezaugarriak: Itxura barrokoa du, eta harlanduzko bi ate ditu elizaren alde banatan. Oinplano latindar eta barnealdean abside erdizirkularra duen nabe bakarreko eliza dugu. Elizaren bi albo eta oinaldeetan, arkupea dago.

 
Santa Marina Haundi baserria

Argisaingo Santa Marina elizaAldatu

Argisaingo Santa Marina eliza itxura erromanikoa duen eraikin hau, Santa Marina auzoan dago, zein oso garrantzitsua izan zen, bide nagusi bat bertatik pasatzen zelako, eta inguruko herriko erreguteak bertako baselizan izaten zirelako. Auzo honetan dagoen Santa Marina Haundi baserria ere aipatzekoa da, antzina erromesen ospitalea izan baitzen.[24]

 
San Gregorio ermita

San Gregorio baselizaAldatu

XVI. mendearen bukaeran egina da ermita hau, bere aurrean, harrizko gurutze bat dago, zeinak Kristoren martiriko ikurrak landuta baitauzka. Baselizaren barrualdeari dagokionez, Jeronimo Larreakoaren erretaula dago. Eraikinaren ezaugarriak: Oinplano laukizuzenekoa da, oinean hormak harlanduzkoak dira eta beste lekuetan harlangaitzezkoak.[25]

IturriakAldatu

Herrian zehar lau iturri daude, handiena Jasokundeko elizaren ezkerraldean dagoena da eta Simon Francisco Labaien anaiei esker 1864. urtean eraikia izan zen. Iturri hauek badute herritarrentzat esanahi berezia, batik bat gure helduentzat. Garai batean etxeetara urik iristen ez zenean, iturri hauek izugarrizko aurrerakuntza suposatu zuten erdigunean bizi zirenentzat, etxetik gertu ura hartzeko gunea baitzuten.[26]

 
Ospitale Zaharra
 
Garbilekua

GarbilekuaAldatu

1863an eraikitakoa, Ospitale Zaharraren beste aldean kokatzen da.[27]

Mendikuteko gotorlekuaAldatu

Oro har arrunta eta neurri txikikoa izateagatik nabarmentzen da Mendikuteko gotorlekua, garai bereko Gipuzkoako gotorlekuen antzera, bere erabilpena XIII. mendearen bigarren erdialdean kokatzen dugu.[28]

BaserriakAldatu

Nagusi den eraikuntza mota hau herriko erdigunean eta bailaratan sakabanatuak daude, batzuk Erdi Aroko kutsuarekin, esaterako, Errekalde, edota elementu bitxiak gordetzen dituztenak, hala nola, kakaoa eta txokolatea ehotzeko harriak, antzina gozotegi izandako Oria etxea. Eraikin gehienek antzeko ezaugarriak dituzte: bi oin eta estalkipea, harlandua behe-oinean eta baoetan, armarria zurezko armazoiekin goi-oinetan. Arretxe, Urretaundi eta Urrutume baserriek armarri bana dituzte bere fatxadan. Urrutume baserria, kultura Ondasun gisa, Monumentu izendapena du.

Albizturtar ospetsuakAldatu

 
Anjel Mari Peñagarikano albizturtar bertsolaria, 2010. urtean.
  • Iñaki Malbadi (1957), trikitilaria, Albiztur izeneko fandangoaren egilea. Herriko lehen trikitilaria eta herriko trikitilari belaunaldi oparoaren aitzindari, guztiak ere bere eskolatik paseak.
  • Anjel Mari Peñagarikano (1957-) bertsolaria. 1991. urtean Gipuzkoako txapelduna, eta Euskal Herriko finalista hainbat urtetan.

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «UEMA-Atlasa» Euskararen erabilera (UEMA).
  3. «Liburutegia» Albiztur . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  4. «Osasun zentrua» Albiztur . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  5. «Eskola» Albiztur . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  6. «Haurreskola» Albiztur . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  7. a b «Web Eustat. Albizturko datu estatistikoak» eu.eustat.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  8. www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  9. Berria. «Albizturko alkatetza hartzeari uko egin dio PSEk» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  10. Berria. «Albizturgo Batzorde Kudeatzaileko kideen izendapena onartu du aldundiak» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  11. «Maixabel Matxinandiarena Albizturko alkateak dimisioa aurkeztu du - Albiztur» Tolosaldeko ataria . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  12. «Albizturko Udaleko administrazioarekin kexu agertu dira - Albiztur» Tolosaldeko ataria . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  13. «Albiztur Bizituz herriaren alde lan egiteko prest - Albiztur» Tolosaldeko ataria . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  14. www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  15. (Gaztelaniaz) «Tolosaldea: Los alcaldes, municipio a municipio» El Diario Vasco 2019-06-16 . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  16. «Itxaso Lizaso, Mari Carmen - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-24.
  17. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-24.
  18. «Erdaraz ez jakiteak sortutako arazoak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-24.
  19. «Albiztur - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-08-29.
  20. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-08-29.
  21. «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-08-29.
  22. «Tolosaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-08-29.
  23. «Jasokundeko Andra Mari Eliza» Albiztur . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  24. «Argisaingo Santa Marina Eliza» Albiztur . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  25. «San Gregorio baseliza» Albiztur . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  26. «Iturriak» Albiztur . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  27. «Garbilekua» Albiztur . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  28. «Mendikute Gotorlekua» Albiztur . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa