Aramaio

Arabako udalerria

Aramaio[1] Arabako iparraldeko udalerri bat da, Zuiako kuadrillakoa (batzuetan Debagoiena dela jotzen da, eskualde horrekin duen loturagatik). Gasteiztik 29 bat kilometro iparraldera dago, Bizkaiarekiko (Durangaldea) eta Gipuzkoarekiko (Debagoiena) mugan. Arrasatetik, 8 km-ra dago.

Aramaio
 Araba, Euskal Herria
Ibarra (Aramayona), Ayuntamiento 1.JPG
Aramaioko udaletxea, Ibarran kokatuta

Aramaioko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaZuia-Gorbeialdea
Izen ofizialaEscudo de Aramaio.svg Aramaio
AlkateaLierni Altuna Ugarte (Bildu)
Posta kodea01169
INE kodea01003
Herritarraaramaioar[1]
Kokapena
Koordenatuak43°02′07″N 2°35′09″W / 43.0352°N 2.5857°W / 43.0352; -2.5857
Map
Azalera73,27 km2
Garaiera301 (Ibarra) metro
Distantzia29 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria1.431 (2022)
Red Arrow Down.svg−25 (2021)
alt_left 703 (%49,1) (%53,4) 764 alt_right
Dentsitatea20,83 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
Green Arrow Up.svg% 0,13
Zahartze tasa[2]% 29,22
Ugalkortasun tasa[2]‰ 38,59
Ekonomia
Jarduera tasa[2]% 80,63 (2011)
Genero desoreka[2]% 1,19 (2011)
Langabezia erregistratua[2]% 3,5 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 81,3 (2010)
Kaleko erabilera [3]% 63.4 (2016)
Etxeko erabilera[4]% 69.99 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.aramaio.org/

GeografiaAldatu

Ingurune naturalaAldatu

 
Aramaioko ibarraren ikuspegi orokorra.

Aramaio udalerria izen bereko ibarrean dago, askotan Leintz ibarraren zatitzat hartzen den arren. Udalerriko ibarretik Anboto (1.330 m) eta Udalatx (1.117 m) mendiak ikusten dira, besteak beste. Aramaio ibaiak zeharkatzen du udalerria. Albinako urtegia ere Aramaioren barnean dago.

Arangioko haitzek edo Etxaguengoek udalerria banatzen dute. Hortaz, udalerriko urak bi isurialdeetara doaz. Oriol (1.128 m) inguru horiuetako mendi nagusia da. Udalerriko ipar-ekialdean, Tellamendi (835 m) dago.

Udalerri mugakideakAldatu

HistoriaAldatu

HistoriaurreaAldatu

Historiaurreko lehen aurkikuntza, gaur egungo behi aziendaren aurreko uro baten adarra izan zen. Uste denez, 100.000 urte inguru ditu. Brontze Aroko trikuharriak ere topatu dituzte Aramaion: bata Anbotosten eta bestea Ollargainen.[5]

Erdi AroaAldatu

X. mendearen azken aldeko kristau hilobien aztarnak agertu dira Letasurreko baseliza dagoen muinoan. XII. mendearen hasierarako, herriak haranen hondoetan finkatzen hasi ziren. Erdi Aroan elizate berriak sortu ziren; eta, historian sartzen direnean, Aramaioko Kontzejuan batuta agertzen dira.[5]

XIV.-XV. mendeen artean osatu zen egun Kalea esaten zaiona (Ibarra auzoa); garai hartan sortu ziren burdinolak eta gaur egun arte iraun duten hiru kaleak: Nardeaga, Ibargoia eta Matxinkale.[5]

Arteaga eta Muxika etxeko jaunak izan ziren Aramaioren jabeak. Geroxeago Butroe etxearena izatera pasatu zen, Maria Alonso Muxikakoa eta Gomez Gonzalez Butroekoen arteko ezkontzagatik.[6]

Ahaide Nagusien arteko gerretan Aramaion oso borroka sonatua gertatu zen 1443an. Gomez Gonzalez Butroek eginiko probokazioari erantzunez, Pedro Abendañokoa Legutioko jaunak eta haren lagunak Legutiotik Aramaion sartu ziren hogei etxe erretzeko asmoz, Mendiolako dorrea barne, bere jauna bertan ez zegoela aprobetxatuz. Abendañokoak lapurretan eta arpilatze gordinean zirela, Joanes Mendiolakoa Aramaion agertu zen bere indar guztiekin. Nahiz eta Abendañokoak Arratondoko atakatik ihesean atera, Mendiolakoaren jazarpenagatik Abendañoko bost lagun hilik gertatu ziren.[6]

Gertaera hori Aramaioko kantuan jasota gelditu zen, Abendañokoen ihesi etsia deskribatzen zela han.[6]

Geroago, 1448an, Oñatiko Ganboatarrek Arrasateri su eman zioten. Aramaioko jauna Butroeko Gomez Gonzalez bertan zegoen eta, ihes egiten saiatu zen arren, Maalako Errebalan (Arrasate) hil egin zuten. Urte batzuk geroago haren semeak morroi batzuk bidali zituen, aita mendekatzeko asmoz, arrasatear batzuk hiltzera. Garagartzan dauden bi gurutzek gogoratzen dute gertatutakoa.

Aramaio Bizkaiko jaurerriarena izan zen XV. mendearen bukaera arte. 1489ko urtarrilaren 9an Araba barnean gelditu zen, herriaren eta probintziaren arteko hitzarmenaren bidez. Nahiz eta idazki horretan zehaztuta zegoen aurrerantzean ordura arteko zergak baino arinagoak ordaindu beharko zituztela aramaioarrek, bategitea kaltegarria izan zen aramaioarrentzat. Izan ere, foruetan jasotako askatasunaz gozatu ordez, Aramaioko biztanleek jaunen gehiegikeriak pairatu zituzten. Butroe eta Muxikako etxeak batu zirenean, ibarraren jabeak bilakatu ziren, larderia osoz jokatuz. Barajuengo gazteluko jaunek Aramaioko emakumeak eurekin gaua pasatzera behartzen zituzten, adibidez, haien senar edo gurasoak almena batetik urkatzeko mehatxupean. Neurrigabekeria haiek zirela eta, Aramaioko biztanleek kexa aurkeztu zieten Errege-erregina Katolikoei. Gertakariak egiaztatu ondoren, Barajuengo gaztelua suntsitzeko agindua eman zuten.[6]

Erdi Aroaz geroztikAldatu

XIX. mendea arte, burdina lantzen segitu zuten Aramaioko burdinoletan. Ibarreko sutegiek ikatz asko behar zuten, baita Otxandioko torloju industriak ere. Aramaioko mendietan egur asko zegoen, eta harekin egurrikatza egiten zuen ikazkin asko ere bai.[6]

Bigarren Karlistaldian (1872-1876), Santa Kruz apaiz ospetsua Aramaion eduki zuten preso. Heriotza zigorra aplikatu behar zioten egunaren aurreko gauean, leihotik ibaira jauzi egin eta ihes egin zuen. Gantzagako auzotar batzuen laguntzarekin, haitzulo batera iristea lortu zuen, eta han ezkutatuta egon zen, Frantziara alde egin zuen arte. Oraindik ere Santa Kruz apaizaren koba esaten diote haitzulo horri.[6]

Banaketa administratiboaAldatu

Aramaioko udalerria 9 herriz edo elizatez osatua dago:

DemografiaAldatu

Aramaioko biztanleria 1.500-2.000 biztanleen inguruan mantendu zen XX. mendean zehar. Udalerriko jarduera ekonomikoa tradizionalki nekazaritzari lotutakoa izanik, XX. mendeko bigarren erdialdean sektore horrek garrantzia galdu izanaren ondorioz biztanleria 1.300 biztanle ingurura jaitsi zen, baina 1990eko hamarkadatik aurrera berriro biztanleak irabazten hasi zen.

Aramaioko biztanleria

PolitikaAldatu

 
Aramaioko udaletxea Ibarran

2019ko udal hauteskundeakAldatu

Hauek izan ziren 2019ko udal hauteskundeetako emaitzak Aramaion:

Aramaioko udalbatza

Izena Zinegotziak Boto kopurua
EH Bildu
7
570 (% 68,76)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
2
218 (% 26,30)
Beste batzuk
0
15 (% 1,81)
Aramaioko udal hauteskundeak
Alderdi politikoa 2015[7] 2011[8] 2007[9] 2003[10] 1999[11] 1995[12] 1991[13] 1987[14] 1983[15] 1979[16]
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) % 65,43 6 % 60,72 6 - - - - - - - - - - - - - - - -
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) % 28,15 3 % 16,03 1 % 31,87 3 % 93,04 9 % 44,04 4 % 37,22 4 % 33,38 3 % 27,81 2 % 75,00 7 % 65,39 6
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) % 1,60 0 % 0,90 0 % 1,39 0 % 2,64 0 - - - - - - - - - - - -
Alderdi Popularra (PP) % 0,00 0 % 0,34 0 % 0,64 0 % 1,47 0 % 0,45 0 - - - - - - - - - -
Aramaioko Alkartasuna (AA) - - % 19,98 2 - - - - - - - - - - - - - - - -
Eusko Abertzale Ekintza (EAE) - - - - % 45,67 5 - - - - - - - - - - - - - -
Eusko Alkartasuna (EA) - - - - % 15,19 1 - - % 30,77 3 % 36,47 3 % 39,82 4 % 48,97 5 - - - -
Ezker Batua-Berdeak (EB-B) - - - - % 3,32 0 - - - - - - - - - - - - - -
Arabar Batasuna (UA) - - - - - - % 0,29 0 - - % 0,05 0 - - - - - - - -
Euskal Herritarrok (EH) - - - - - - - - % 23,41 2 - - - - - - - - - -
Herri Batasuna (HB) - - - - - - - - - - % 24,44 2 % 25,41 2 % 21,77 2 - - - -
Independenteak - - - - - - - - - - - - - - - - % 24,16 2 % 34,61 3

AlkateakAldatu

Hauek izan dira Aramaioko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[17]
Jesus V. Zabala Ibarguen[17] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Vicente Mondragon Ayastuy[17] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Enrique Ullibarriarana Errasti[17][18] 1987 1991 Eusko Alkartasuna
Jose Ramon Uribe Uriarte[17][19][20] 1991 1995 Eusko Alkartasuna
Iñaki Nafarrate Kortabarria[17][20][21] 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Iñaki Nafarrate Kortabarria[20][21] 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
Maria Mercedes Mondragon Ayastuy 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Asier Agirre[20] 2007 2009 a Eusko Abertzale Ekintza
Asier Agirre[20] 2009 2011 Ez esleituak
Ramon Ajuria Uranga[20] 2011 2015 Bildu
Lierni Altuna Ugarte[17][22] 2015 2019 Euskal Herria Bildu
Lierni Altuna Ugarte[22][23][24] 2019 2023 Euskal Herria Bildu
2023 Jardunean Euskal Herria Bildu

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Eusko Abertzale Ekintzaren hautagai bezala.

GarraioaAldatu

Araba Bus sareko   eta   lineek zerbitzua ematen diote udalerriari:

  Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
2 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Alas/Boulebard)LukuUrbinaGoiainLegutio Ibarra
3 Ibarra Arrasate (Santa Ageda)Arrasate (Garagartza)Arrasate (Uribe auzoa)Arrasate (Arimazubi)Arrasate (San Andres)Arrasate (Garibai)Arrasate (Ospitalea)Arrasate (Zigarrola) Arrasate
(Eroski Musakola)

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:

  Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
4 Ibarra OletaGantzagaEtxaguenArragaArriolaArexolaUribarriGureiaSuñaUntzillaZabolaAltzagaBarajuenAzkoaga Ibarra
6a Otxandio
Legutio
OletaElosuElosu (Ollerieta)NafarrateUrrunagaLarrabeaLegutio (Zabalain) Otxandio
Legutio

KulturaAldatu

EuskaraAldatu

Aramaioko hiztunen testigantzekin osatutako bideoa, Euskal Herriko Ahotsak[25][26] proiekturako egina ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Aramaio udalerri euskalduna da. UEMAko Arabako herri partaide bakarra da, hau da, euskal hiztunen ehuneko hain handia daukan bakarra. Halaber, bertso-eskola dute gaur egun.

Debagoieneko euskara[27][28] bertako herriko jatorrizko euskalkia da, Mendebaleko euskararen aldaera. Deba eskualdeko hainbat herrik osatzen dute Debagoieneko hizkera: Aretxabaletak, Arrasatek, Eskoriatzak, Leintz Gatzagak eta Oñatik eta Aramaiok. Oro har, Debagoieneko hizkerak Arabako euskararen eragina duela esan daiteke. Debagoienak Gasteizekin eduki du hartu-emanik estuena eta, dirudienez, hango ezaugarriak eta hango berrikuntzak iritsi dira bertara.

Aipatzekoa da kolore politiko guztietako Arabako ahaldun nagusiek euskaraz egin dituztela beren hitzaldiak Aramaion izan direnean. Horrela egin zuten, besteak beste, Federico Baraibarrek 1913an, Manuel Aranegik 1961ean eta Emilio Gebarak 1982an.[29]

KirolaAldatu

Herriak bola jokoaren aldaera propioa du.

JaiakAldatu

 
2010eko Aramaioko jaiak. Hondoan, Sastiña baseliza.

Herriko jaiak, San Martinak, uztaileko lehen aste bukaeran ospatzen dira, San Martin eguna azaroaren 11n izan arren.

Auzoetako jaiakAldatu

Gainerako ospakizunakAldatu

  • Apirilaren 28a: San Prudentzio, eta gertuen dagoen igandean, Sagardogile eguna.
  • Ekaineko lehen igandea: Santikurtz eguna.
  • Uztaileko bigarren igandea: San Kristobal eguna.
  • Iraileko lehen igandea: Marixeka eguna.
  • Urriko azken larunbata: Jubilatuen eguna eta artisau feria.

Aramaioar ospetsuakAldatu

Ondasun nabariakAldatu

 
Salturri baserria, Aramaioko zaharrena (XVI. mendean eraikia).

ErreferentziakAldatu

  1. a b Euskaltzaindia. (PDF) 150. arauaː Arabako herri izendegia. .
  2. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. a b c Arabako Foru Aldundia. (2010). Araba herriz herri. Arabako Foru Aldundia, 154 or..
  6. a b c d e f Txintxurreta, Iñigo. «Aramaio» Argia 2003-05-04 (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  7. Aramaioko udal hauteskundeak 2015.
  8. Aramaioko udal hauteskundeak 2011.
  9. Aramaioko udal hauteskundeak 2007.
  10. Aramaioko udal hauteskundeak 2003.
  11. Aramaioko udal hauteskundeak 1999.
  12. Aramaioko udal hauteskundeak 1995.
  13. Aramaioko udal hauteskundeak 1991.
  14. Aramaioko udal hauteskundeak 1987.
  15. Aramaioko udal hauteskundeak 1983.
  16. Aramaioko udal hauteskundeak 1979.
  17. a b c d e f g «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  18. (Gaztelaniaz) «Ullibarriarana Errasti, Enrique - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  19. «Aramaioko Alkartasuna izena hartu duen alderdia hauteskundeetarako, Jose Ramon Uribe alkategai dela - Aramaio» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  20. a b c d e f «Hauteskundeetarako bost aukera, alkate aldaketa izango den ziurtasunaz - Aramaio» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-22).
  21. a b (Gaztelaniaz) «El alcalde del PNV de Aramaio recibe la condena más alta de un tribunal por no colaborar al reclutamiento» El País 1998-05-02 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-12-22).
  22. a b (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  23. «Udalerriak - web.araba.eus» web.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  24. «Lierni Altuna: "Pandemiak asko baldintzatu digu azken agintaldia" - Aramaio» Goiena 2022-11-29 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  25. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
  26. Ahotsak Ahozko Ondarea. (2017-04-07). Aramaioko Ahotsak. (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
  27. «Debagoienekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-15).
  28. «Aramaio - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  29. Algo más que protocolo artikulua elcorreodigital.com webgunean

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba