Ireki menu nagusia

Galdames Bizkaiko mendebaldean dagoen udalerria da, Enkarterri eskualdean dagoena. 819 biztanle zituen 2016. urtean.

Galdames
 Bizkaia, Euskal Herria
Galdameseko herria Zipar menditik ikusita.jpeg
Galdamesko ikuspegi orokorra

Galdameseko bandera

Galdameseko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Enkarterri
Izen ofiziala Escudo de Galdames.svg Galdames
Alkatea Carlos Avellanal Villanueva (EAJ)
Posta kodea 48191
INE kodea 48037
Herritarra galdamestarra
Kokapena
Koordenatuak 43° 15′ 58″ N, 3° 05′ 44″ W / 43.266113°N,3.09563960393°W / 43.266113; -3.09563960393Koordenatuak: 43° 15′ 58″ N, 3° 05′ 44″ W / 43.266113°N,3.09563960393°W / 43.266113; -3.09563960393
Galdames hemen kokatua: Bizkaia
Galdames
Galdames
Galdames (Bizkaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 44,50 km2
Distantzia 35 km Bilbora
Demografia
Biztanleria 819 biztanle (2016)
(Red Arrow Down.svg -2)
% 52,15 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 47,85
Dentsitatea 18,4 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 2,49
Zahartze tasa[1] % 20,96
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 41,42
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 80,18 (2011)
Genero desoreka[1] % 19,95 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 11,46 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 18,33 (2010)
Euskararen erabilera %2,0 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.galdames.org

GeografiaAldatu

Inguru naturalaAldatu

Ganeran (822 m) udalerriko tontorrik altuena da, Trianoko mendietan dagoena. Beste gailur batzuk Pico de la Cruz (803 m), Pico Mayor (746 m), Mello (633 m) eta Zipar/Ubieta (632 m) ditugu.

Galdames erreka igarotzen da udalerritik eta Aranaga erreka hurbil dago.

Udalerri mugakideakAldatu

Herri mugakideak hauek dira: Iparraldean Muskiz, Abanto-Zierbena, Ortuella eta Trapagaran, ekialdean Santurtzi eta Barakaldo, hegoaldean Gueñes eta Zalla eta mendebaldean Sopuerta mugakide ditu.

AuzoakAldatu

HistoriaAldatu

1214. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Galdameseko herria. Galdameseko Kontseiluak Bizkaiko jaurerriko kide izateko eskubidea aldarrikatu eta horixe lortu zuen 1672. urtean. 1740. urtean, aldiz, bereizi egin zen jaurerritik, baina 1800. urtean berriro ere lotu zitzaion hari. Erdi Aroan jaun eta leinu garrantzitsuen egoitza izan zen Galdames; bertako loizagatarren, atxurriagatarren eta larreatarren dorreak dira horren lekuko. Lehen Karlistadaren garaian, Esparteroren osteek erre egin zituzten San Pedroko auzo inguruko basoak (1863). Galdameseko herriak oparotasun handia izan zuen XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen hasiera arte, lurpeko aberastasunak zirela eta.

1946an maki multzo bat Kantabriako mendietatik Bizkaira itzuli eta Uraiagako haitzuloan eta inguruetako meatzetan babeslekua eratu zuen.[2]

EkonomiaAldatu

Ekonomia jarduera nagusiak mea ustiapenak (langileen % 42) eta nekazaritza (artoa, patata, behi hazkuntza; langileen % 30) dira.

DemografiaAldatu

Bizkaiko Ezkerraldetik oso hurbil egon arren, Galdamesek ez zuen hango udalerriek -Barakaldo, Sestao, Portugalete- izan zuten populazio gorakada izan XX. mendearen bigarren erdialdean. Are gehiago, populazioa galdu zuen tarte horretan. 1980ko hamarkadatik aurrera biztanle kopuru konstantea mantentzen du udalerriak.

Galdamesko biztanleria
 

PolitikaAldatu

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, alkatea Carlos Avellanal Vilanueva da, EAJkoa. Avellanalek Euzko Alderdi Jeltzalearen sostengua jaso zuen, hauteskundeetan boza gehien izan zituen hautagaitza. Bilduk 3 zinegotzi lortu zituen eta Alderdi Popularrak eta Euskadiko Alderdi Sozialistak batere ez.

Galdamesko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 7
281 (% 55,75)
4 / 7
309 (% 56,08)
EH Bildu
3 / 7
203 (% 40,28)
3 / 7
218 (% 39,56)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 7
6 (% 1,19)
0 / 7
8 (% 1,45)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 7
1 (% 0,2)
0 / 7
9 (% 1,63)

Ondasun nabarmenakAldatu

Galdamestar ospetsuakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f   Euskal Herriari Begira Udalbiltza .
  2. Makiak Boluetan (1946)

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galdames  
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa