Aranguren (Zalla)
- Artikulu hau Zallako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aranguren (argipena)».
Aranguren Zallako (Bizkaia) ekialdean dagoen auzoa da, Gueñesko mugan kokatuta dagoena. Paper-fabrika herri guztiaren motor ekonomikoa izan zen, eta auzo honetan eraiki zuten XX. mendearen hasieran.
Aranguren | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Zalla |
Administrazioa | |
Posta kodea | 48860 |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°12′36″N 3°07′05″W / 43.21°N 3.1181°W |
Demografia |
2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 1.835 biztanle zituen, udalerriaren bigarren populatuena izanda.
Auzuneak Aldatu
Txabarri, Oreña, Ojibar, San Juan, La Inmaculada, El Corso, Mendialde, Muñeran, Lasarte, La Perenal, El Torrejón, El Txakoli, Arangoiti, Oribe eta El Barranco.
Paper-fabrika Aldatu
1901ean La Papelera Española sortu zuten Arangurenen Nicolás María Urgoitiren eskutik, Zallako industriaren ikur nagusi bihurtuta. XX. mendearen amaieran Pastguren, Virtisú, Smurfit eta Kimberly-Clark enpresek osatu zuten herriko industriagunea, baina Pastguren krisialdi sakonean sartu ostean 2010ean jarduna eten egin behar izan zuten. Orue taldeak 2013an erosi eta martxan ipini zuten atzera.
Gertaerak Aldatu
2015eko urtarrilaren amaieran uholdeek auzoa kaltetu zuten, Kadagua ibaiak gainezka egin ondoren. Javier Portillo Zallako alkatearen esanetan "azken 40 urteetako kalterik handienak" jaso zituzten Arangurenen, 1983ko uholdeak baino okerragoak izanda.[1]
Demografia eta biztanleria Aldatu
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1.950 | 1.938 | 1.937 | 1.937 | 1.915 | 1.890 | 1.865 | 1.849 | 1.835 |
Zerbitzuak Aldatu
Fevek auzoan geltokia dauka, eta bertan banatzen dira Karrantza eta Santanderrera jotzen duen trenbidea eta Balmaseda eta Leonera jotzen duena, biak Bilbotik datozelarik. Bilbo-Balmaseda aldirikoen lineak ez du geldiunerik egiten, baizik eta zuzenean geralekura doa.
Bestela, Osakidetzako kontsultategi medikoa eta zentro sozio-kulturala (hiltegia zegoen tokian kokatuta) daude.
Jaiak Aldatu
Ekainaren 24an San Juan jaiak ospatzen dituzte, besteak beste pilota eta futbito txapelketekin eta berbenekin.
Ikus, gainera Aldatu
Erreferentziak Aldatu
Kanpo estekak Aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |