Gesaltza Añana
Gesaltza Añana Arabako kontzejua da, Añanako udalerriko herriburua, hain zuzen. Udalerriaren erdi-hegoaldean dago, Omecillo ibaiaren eskuineko bazterrean.
Gesaltza Añana | |
---|---|
Euskal Herria | |
Gesaltza Añanako gatz-larrainen ikuspegia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Añana |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°48′08″N 2°59′09″W / 42.80219565°N 2.98592355°W |
Demografia | |
Biztanleria | 140 (2023) |
Historia eta deskribapena
aldatuGesaltza Añanako gatz-iturburuen berri daukagu (Tobillasko monasterioaren ondasunean) 822. urtetik jadanik.
Gatzaren garrantzia zela eta, 1114an Alfontso I. Borrokalaria errege nafar-aragoitarrak hiribildua sortu eta forua eman zion, 1140. urtean Alfontso VII.a Gaztelakoak eskualdea okupatzean berretsia.
Gatzagak
aldatuErdi Arotik XIX. mendera arte Gaztelako zein Espainiako Koroa izan da gatzagen, putzuen eta iturrien jabea. XIX. mendean, Manuel de la Vallina komisarioak egindako ikuskapenaren ondorioz, Koroak zenbait erreforma agindu zituen tradiziozko laborantzetan, produkzioa hobetzeko asmoz. Horretarako, buztin trinkotuzko lurzoruen ordez harzola jarri zen, gatz garbiagoa lortzearren, eta ustiapen-sistema aldatu ere, erabat lurrundu arte gatza uretan bilduta, baratzea behin eta berriz ureztatu beharrean. XIX. eta XX. mendeetan zehar, Gesaltzak etengabeko lehen susperraldia izan zuen eta mende honen lehen herenaldeaz gero konponbiderik gabe ahultzen joan zen. Muera ibaiak osatzen duen haran estua Euskal Herriko paisaiarik bitxi eta erakargarrienetakoa da. Sakanaren bi aldeen artean lurrunketako baratze edo mahaiak mailakatuta ageri dira. Horiek egiteko, lehenik lurra berdindu behar da eta, ondoren, horma trinkoen edo zurezko piloteen gainean eusten dira. Gainean, habe horizontalen zur-bilbadura ikusten da, baratzearen plataforma osatzen duena hain zuzen. Baratzeak multzoka antolatzen dira eta multzo horiek granja izenekoa osatzen dute. Granja bakoitzak beheko depositu bat edo bi izango ditu biltegiratzeko: plataformaren azpian geratzen den espazioari terrazo deitzen zaio. Gainera bakoitzari dagokion ur gazia gordetzeko putzu bat edo gehiago izango du. Putzuak bi motatakoak dira: baratzen azpian kokatutakoak, albate-putzu deitutakoak eta begi-bistan dauden kanpoaldekoak. Denboraren eta ez erabiltzearen ondorioz, baratzeak pixkanaka narriatzen joan dira. Bere garaian laboratzen ziren 4.500 baratzeetatik gaur egun 800 baino gutxiago aprobetxatzen dira.
1987an Monumentu Historiko Artistiko izendatu zuten.
2001ean gatzagak zaharberritzeko plana martxan jarri zen, Gatz Haranaren Berreskuratze Osorako Plan Gidaria, alegia.
Hirigune historikoa
aldatuHirigune historikoaren esparru arkeologikoa ere Monumentu Multzo gisa izendatuta dago[1].
Hirigune zaharrak aldakuntza ugari jasan ditu jatorrizko egituran eta antolakuntzan. Etxeak herriaren erdi aldetik hego aldera daude kokatuak, eta landa bizimoduaren zantzuak erakusten dituzte, izan ere Erdi Arotik datozen eredu xinple eta praktikoak errepikatzen dituzte.
Gotortutako hirigune zahar honen zati handi batean orube hutsak baino ez daude, nahiz eta bertan etxe batzuen zimenduak ageri. Hiribilduaren mendebaldeko aldean, garai batean San Kristobal Eliza egondako orube hutsa ere aipatzekoa da. Eliza horrek harresien babesa indartzen zuen.
Hori da hirigune zaharra, Añana izena zuena. Gero mendi hegalean behera handituz joan zen eta Gesaltza Añana sortu. Kale berrien trazaketa lurraren sestra aldaketetara egokitzen da eta, horrela, kale estu eta bihurriak daude sestra aldaketa handiena dagoen lekuetan eta, kale zabal eta zuzenagoak lurraren sestrak horretarako aukera ematen duenean, nibelaren kurbei jarraituz.
Gotortutako hirigune zaharraren ondoan Merkatuaren Plaza dago. Hori zen Erdi Aroan espazio publikorik garrantzitsuena. Gesaltza Añanako eraikinak landa-bizimoduaren adierazgarri dira, teknikak behin eta berriz errepikatzen dira eta materialak behin eta berriz aprobetxatzen.
Etxeak egiteko gehien erabiltzen den materiala harria da, batik bat harlangaitza. Harlandua etxeetako leku jakinetarako erabiltzen da soilik, ertz eta baotarako hain zuzen.
Harresi hondakinak ikus daitezke oraindik ere Gesaltza Añana herria kokatua dagoen bizkargunearen lekurik garaienean.
Garraioa
aldatuAraba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Ondasun nabarmenak
aldatu- Zanbrana-Herran jauregia.
- Gesaltza Añanako pikota.[2]
Gesaltzar ezagunak
aldatu- Fermin Herran (1852-1908), idazle eta euskaltzalea.
Erreferentziak
aldatu- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
- ↑ Hirigune historikoaren izendapena EHAAn (1996/4/12)
- ↑ (Gaztelaniaz) «Urkamendiak Euskal Herrian» Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2024-10-22).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- Gesaltza Añana alava.net webgunean
- Gatza Haranaren webgunea
- Gesaltza Añana euskadi.net webgunean
- Gesaltza Añanako Gatz Harana euskadi.net webgunean[Betiko hautsitako esteka]
- Gatz-larrainei buruzko artikulua zientzia.net webgunean
- Añanako gatzagei buruzko artikulua hiru.com webgunean
- Gesaltza-Añanari buruzko erreportajea ARGIA astekarian