Idiazabal

Gipuzkoako udalerria
Artikulu hau Gipuzkoako Idiazabal herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Idiazabal (argipena)».

Idiazabal (bertakoen hizkeran Izal) Gipuzkoako Goierri eskualdeko udalerri bat da. Idiazabalgo gazta ezagunari izena eman dio. 2.333 biztanle zituen 2016. urtean.

Idiazabal
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Idiazabal - Ayuntamiento 3.jpg
Idiazabalgo udaletxea.
Idiazabal armarria.png
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Goierri
Izen ofiziala Idiazabal
Alkatea Iñaki Alberdi Iparragirre
Posta kodea 20213
INE kodea 20043
Herritarra idiazabaldar
Ezizena axarik
Kokapena
Koordenatuak 43° 00′ 39″ N, 2° 14′ 01″ W / 43.0107°N,2.2336°W / 43.0107; -2.2336Koordenatuak: 43° 00′ 39″ N, 2° 14′ 01″ W / 43.0107°N,2.2336°W / 43.0107; -2.2336
Azalera 29,47 km²
Garaiera 210 m
Distantzia 45 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 2.293 (2020)
Red Arrow Down.svg−19 (2019)
alt_left 1.138 (%49.6)1.174 (%51.2) alt_right
Dentsitatea 77,81 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 11,93
Zahartze tasa[1] % 18,13
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 71,57
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 76,47 (2011)
Genero desoreka[1] % 16,33 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 7,6 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1] % 78,45 (2010)
Etxeko erabilera[2] % 77.94 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera 1615 (juliotar egutegia)
Webgunea http://www.idiazabal.eus

GeografiaAldatu

KokapenaAldatu

Gipuzkoako hegoaldean dago Idiazabal, Goierriko bailaran, eta 29,5 km² lur hartzen ditu haren mugapeak.

Donostiatik 45 kilometrora, N-I errepideari jarraitu beharko dio Idiazabalera heldu nahi duenak. Herrira jotzeko, kilometro pare bat lehenago dagoen bidegurutzetik sartu behar da.

Lurreko materialak eta erliebeaAldatu

Aro Kretazikoaren erdi aldera itsaspean itxuratutako materialez daude osatuak ia erabat Idiazabalgo lurrak; orain dela 112 milioi urte hasi zen prozesua eta 22 milioi urte geroago bukatu. Higadura eragileek (haizeak, urak...) ordutik gaur egun arte higatu eta garraiatu dituzten materialak Oriaren eta Urtsuaranen ibar azaletan, behealdean, geratu dira jalkita.

KlimaAldatu

43 graduko ipar latitudean egonik, Idiazabal bete-betean klima epelen eskualdean dago sartua. Itsasotik oso gertu (31 kilometro herri gunetik), Europako kontinentearen mendebaldean eta mendi artean dagoenez, klima atlantikoa da.

 
Urtsuaran erreka

LandarediaAldatu

Klima atlantikoari dagokionez, neguan hostoa galtzen duten espezieek osatutako basoak dira nagusi. Arboladi horien azpian, era askotako sastraka eta belarkiak izaten dira, lurzoruaren, argitasunaren eta abarren arabera.

Baso horiek kendu eta, haien ordez, beste espezie batzuk aldatu dira leku askotan. Beste batzuetan, ganaduarentzako larreak ugaltzeko, beste gabe, baso autoktonoak kendu egin dira; horrelakoetan, larre horiek bertan behera geratu direnean, berezko basoa berriro etorri bitartean, ote, garo, txilar eta abarrez osatutako paisaia sortu ohi da.

HistoriaAldatu

HistoriaurreaAldatu

Gutxi dira Erdi Aroaren aurretik aurki daitezkeen aztarnak. Bere mendietan hainbat dolmen eta tumulu aurki daitezke, hala nola Dorronsoroko Jentilzuloa, Urrezuloko Armurea, Atxurbi, Praalata, Aitxu, Napalatza, Unanabi, Etzegarate, Bidarte edo Zorroztarri. Brontze Aroko aztarnak aurkitu dira bertan.[3] K.a. 3200 eta K.a. 1300 artean datatu dira.[4]

Aintzin aroaAldatu

1898an II. mendeko hainbat Antzinako Erromako txanpon aurkitu ziren harrobi batean. Horietatik bost kontserbatu dira, bi Antonino Piorenak, bat Faustina Zaharra enperatrizarena eta bi Komodorenak.[5] Beraz eskualdean erromatarren presentziaren bat egongo zela pentsa daiteke. Manuel Lekuonak dio elizako pontea bisigodoen garaikoa izan zitekeela.[4]

Erdi aroaAldatu

X. mendeko Goenekoa, Barrenekoa, Albisu eta Serotegi dira ezagutzen diren baserririk zaharrenak. Ondoren eraiki ziren Altamira, Gurutzeta, Aizkorreta-Saletxe eta Goazte-Garako baserriak. Bailararen behealdera XII. mendean iritsi zen.[6]

1199. urtean lehen aldiz agertu zen idatzita herriaren izena.[3] 1384an Segurako hiribilduarekin batzeko dokumentua egin zuten, herri hau izan baitzen, denbora luzez, eskualdeko hiriburu zibila. Astigarreta, Zegama, Zerain, Gabiria, Gudugarreta, Idiazabal, Legazpia, Mutiloa eta Ormaiztegik urte horretan Ahaide Nagusiek egiten zituzten lapurketa eta erailketengandik babesteko dokumentua sinatu zuten. 1387ko otsailaren 2an Joanes I.a Gaztelakoak batasun hori onartu zuen Ávilan sinatutako dokumentu batean eta 1393an Henrike III.a Gaztelakoak ere berretsi zuen Madrilen.[7] Idiazabalen anexioa Segurako barrutira egin bazen ere, herriaren mugetan zeuden mugarriak mantendu ziren, mendien jabetzarekin batera.

Garai hartan baserri gehienak egurrezkoak izango ziren, gehienez harri batzuk oinarri gisa. Baserriaren ekonomiari lotuta industria ere bazen, errotak eta olak, adibidez.[4]

Aro modernoaAldatu

1599an Ataunekin gatazka izan zen ez zietelako uzten euren animaliak euren lurretara eramaten. Probintziak baimena ematen zuen animaliek eguzkia ateratzen zenetik sartzen zen arte kontzejuko mendietan izatera, eta idiazabaldarrek uste zuten herritar batek nonbaiten hartzen bazuen gaua pasatzeko aukera, animaliak beraiekin egon behar zirela. 1612ko urtarrilaren 19an Valladoliden izandako epaiketak arrazoia eman zioten Idiazabali.[6]

1615. urtean bereiztu zen Idiazabal Seguratik, eta "villa" titulua eman zioten, behar beste diru ordainduta. Konkretuki hogeita sei auzokide eta erdi kontatu ziren, eta 70.795 erreal ordaindu behar izan zituzten.[6] Herriko etxea "kontzeju etxe" bilakatu zen eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan esku hartzeko eskubidea lortu zuen. Hala ere Ataun, Segura, Zegama edo Mutiloarekin batera bidali ohi zituen ordezkariak.[4]

XVI. eta XVII. mendeetan eraiki zen herriko eliza, estilo gotikoan.[3] 1561era arte Idiazabalen Nafarroarantz zihozen garraioek hamarrenak ordaindu behar zituzten.

XVII. mendean Idiazabalek hiru herritar bidali behar dituen gerra baldin bazegoen. Konbentzio Gerran, ordea, 70 bidali behar izan zituen "muga ziantzera". Garai horretako alkatea Manuel Ignacio de Urreta zen.[6]

Aro garaikideaAldatu

1847an Pascual Madozek hala deskribatu zuen herria:[8]

« 22 etxe ditu herria osatzen, eta 122 baserri barreiaturik, herriko etxea, eta oso segurua ez den gartzela, bi sexuentzako eskola 40 ikaslerekin.

Eliza parrokiala du, bikario batekin, 2 onuradun osorekin eta bat errazio erdiarekin, Valmedianoko Markes jaunaren esku. 6 baseliza eta hilerria du.

Lurzorua kalitate erregularrekoa da.

Bideak: Beasainera, Segurara eta mendietara doazenak, baina oso egoera txarrean daude; aurten Beasaindik Altsasura doan kotxeentzako errepidea eraikitzen hasi dira. Korreoa Villarealetik (sic) jasotzen da oinez.

Produktuak: garia, artoa, babarrunak, babak, patatak eta gaztainak. Behi eta artile ganadua, bere esnearekin oso gazta onak egiten direlarik. Erbiak eta orkatzak ehiza daitezke, eta amuarrainak eta aingiren arrantza dago. Nekazaritza eta abeltzaintzaz gain, zazpi errota eta burdinola bat dago.

Biztanleria: 1.087 arima.

»


Idiazabal baserriarekin lotutako herria izan da. 1860. urtean 1.716 biztanle zituen herriak, baina gehienak baserrietan bizi ziren. Herrigunean 30 etxe inguru zeuden, horietako asko ere baserri. XIX. mendearen bukaeran Ameriketara immigrazio handia izan zen, egoera ekonomikoak bultzatuta.[3]

 
Idiazabal 1940 urte inguruan

XX. mendearen hasieran iritsi ziren, elektrizitatea, kanileko ura, plaza berria, kanposantu berria, eskola... batez ere Ameriketatik bueltatutako Indianoek bultzatuta. Garai horretakoak dira hainbat jauregi, Alolagirrerenea edo Floreaga kasu.[3]

Espainiako Gerra zibilaren ostean industria asko etorri zen Idiazabalera, eta enpresa garrantzitsuak sortu ziren: Ampo, Jaso edo Patricio Echeverría kasu. Garai honetan inmigrazioa etorri zen herrira, eta baserritik herrigunerako bidea egin zuten askok.[3]

1947an Seguraren esku zegoen Urtsuaran auzoa Idiazabalen batu zen.

EkonomiaAldatu

Industria (elikagai-industria, hegazti-hazkuntza, mekanika eta metalgintza); zerbitzuak (garraioak, ostalaritza); basogintza (pagoa, artea eta pinua); eta abeltzaintza dira jarduera nagusiak.

Ondorengoak dira 150 langiletik gora dituzten enpresak:

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea BEGaren %1,9. Bigarren sektorea %64,7. Hirugarren sektorea %27,9. Eraikuntza %5,5.[9]

DemografiaAldatu

2019an 2.388 biztanle zituen herriak. Horietatik %23,03k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %6,95 ziren.[9]

Idiazabalgo biztanleria

PolitikaAldatu

2015eko udal hauteskundeakAldatu

2015eko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: Izal Baik 789 boto. EH Bilduk 458 boto. PPk 12 boto. PSE-EEk 11 boto.[10][11] Ioritz Imaz aukeratu zuten alkate.[12]

2019ko udal hauteskundeakAldatu

2019ko maiatzaren 29ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Idiazabalgo alkatea EH Bilduko Iñaki Alberdi Iparragirre da.[13]

Idiazabalgo udalbatza

Alderdia

2019ko maiatzaren 29a

Zinegotziak Boto kopurua
EH Bildu
6 / 11
729 (% 55,19)
Izal Bai
5 / 11
547 (% 41,41)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 11
21 (% 1,59)
Datuen iturria: [ http://www.euskadi.eus/ab12aAREWar/resultado/maint emaitzak euskadi.eus webgunean]

AlkateakAldatu

Hauek izan dira Idiazabalgo azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[14]
Santiago Aguirre[15] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Santiago Aguirre[15] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
1987 1991
Antton Irizar 1991 1995 Eusko Alkartasuna
Antton Irizar 1995 1999 Eusko Alkartasuna
Antton Irizar 1999 2003 Eusko Alkartasuna
Antton Irizar[12] 2003 2007 Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea
Ioritz Imaz Baztarrika[12] 2007 2011 Izal Bai
Ioritz Imaz Baztarrika[12] 2011 2015 Izal Bai
Ioritz Imaz Baztarrika[12][16] 2015 2019 Izal Bai
Iñaki Alberdi Iparragirre[16][17][18] 2019 Jardunean Euskal Herria Bildu

EuskaraAldatu

Idiazabalgo Juan Urrestarazuren[19] testigantza, eskolan euskaraz hitz egiteagatik jasotako zigorren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[20][21] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Idiazabalgo euskalkia gipuzkeraren[22] aldaera da, eta Goierriko hizkera[23] hain zuzen. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia[24] osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.

2016an herritarren %85,75 euskalduna zen.[9]

Jaiak eta ospakizunakAldatu

  • Otsailaren 3a (eta bere inguruko egunak): San Blas (herriko festak)[25]
  • Maiatzeko lehen asteburua: Euskal Gaztaren Azoka.[25]
  • Maiatzeko larunbat guztietan: Maiatzeko loreak Gurutzetako baselizan
  • Uztailak 31: San Ignazio jaiak, San Ignazio auzoan.
  • Abuztuaren 15a: Gurutzetako amaren eguna.
  • Irailaren 29a: San Migel festak Urtsuaranen.[25]

Ondasun nabarmenakAldatu

Eusko Jaurlaritzak ondare izendatutakoak:

Ondare eraikiaAldatu

Eraikin zibilakAldatu

  • Arimasagasti jauregia
  • Arimasagastiko errota
  • Eztenagatorre jauregia
  • Guardia etxea
  • Nafarrasagasti baserria
  • Oiarbide jauregia
  • Urbizu bekoetxe baserria

Eraikin erlijiosoakAldatu

  • Goiko Kalbarioko kapera
  • Gurutzetako Andre Mariaren baseliza
  • Eztenagako Santa Isabelen baseliza
  • San Migel goiaingeruaren eliza. XII-XIII. mendeetako atari erromaniko-gotikoa dauka.[26]

BideakAldatu

  • Artsugarats galtzada
  • Uzkanga galtzada
  • Nafarrasagastibarrena - Otazabal bidea

Arkeologia ondareaAldatu

MegalitoakAldatu

LantegiakAldatu

  • Arimasagasti burdinola
  • Eztenaga errota
  • Goatse teileria
  • Ihurreko burdinola
  • Loidi burdinola
  • Lopategiko errota
  • Urtsuarango Olea burdinola

Bestelako interesguneakAldatu

Idiazabaldar ospetsuakAldatu

PolitikaAldatu

ErlijioaAldatu

Artea eta arkitekturaAldatu

MusikaAldatu

LiteraturaAldatu

KirolaAldatu

IkerketaAldatu

Beste batzukAldatu

Azpiegiturak eta zerbitzuakAldatu

KulturaAldatu

  • Areto nagusia[27]
  • Guraso elkartea aretoa[27]
  • Mediku-etxe zaharra[27]
  • Liburutegia[28]
  • Artxiboa[29]
  • Gaztaren interpretazio zentroa[30]
  • Fabiana Zudaire musika sorkuntza gunea[31].

HezkuntzaAldatu

KirolaAldatu

 
Igarondo pilotalekua
  • Igarondo pilotalekua[39]
  • Igarondoko igerilekuak[39]
  • Arizkorreta futbol zelaia[39]
  • Zelaako kiroldegia[39]
  • Skate parkea[39]
  • Joxe Kruz Aranburu bolatokia[39]

PartzuergoakAldatu

Idiazabal Gipuzkoako Partzuergo Txikiko eta Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorreko kide da berauen sorreratik.

Argazki galeriaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. a b c d e f Turismo, Idiazabal. Idiazabalgo historia | Idiazabal | Idiazabal turismo. Noiz kontsultatua: 2017-03-05.
  4. a b c d IDIAZABALGO UDALA. Noiz kontsultatua: 2017-03-05.
  5. López Colom; Gereñu Urzelai, Marian; Urteaga Artigas, Mª Mercedes. (1997). «El territorio guipuzcoano. Análisis de los elemntos romanos» Isturitz 8: 151-173..
  6. a b c d «IDIAZABAL» Euskomedia Noiz kontsultatua: 2017-03-05.
  7. (Gaztelaniaz) Gorosabel, Pablo. (1862). Diccionario... de Guipuzcoa. INGEBA Noiz kontsultatua: 2017-03-05.
  8. (Gaztelaniaz) Pascual, Madoz. (1846-1850). Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de ultramar. Noiz kontsultatua: 2017-03-05.
  9. a b c «Web Eustat. Idiazabalko datu estatistikoak» eu.eustat.eus Noiz kontsultatua: 2020-04-16.
  10. «Udal-hauteskundeak 2015» idiazabal Noiz kontsultatua: 2020-04-16.
  11. www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2020-04-16.
  12. a b c d e «Ioritz Imaz: "Bizitzarako ikaspen ona da alkatetza, oso aberasgarria"» Goierriko Hitza 2015-10-13 Noiz kontsultatua: 2020-04-16.
  13. http://www.idiazabal.eus/eu/berriak/-/asset_publisher/Bo6pdFVi7mrW/content/inaki-alberdi-da-idiazabalgo-alkate-berria?inheritRedirect=false
  14. (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es Noiz kontsultatua: 2021-01-10.
  15. a b (Gaztelaniaz) «IDIAZABAL - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus Noiz kontsultatua: 2021-01-20.
  16. a b «Hamabi alkate berrik kargua hartu dute Goierrin» Goierriko Hitza 2019-06-15 Noiz kontsultatua: 2021-04-25.
  17. «Makilak aldatu dira eskuz» Goierriko Hitza 2019-06-17 Noiz kontsultatua: 2021-05-11.
  18. Idiazabalgo Udala. Noiz kontsultatua: 2021-04-25.
  19. «Urrestarazu Aldasoro, Juan - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-09-26.
  20. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-09-26.
  21. «Eskolan euskaraz hitz egiteagatik egurra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-09-26.
  22. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-09-06.
  23. «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-09-06.
  24. «Sartaldekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-09-06.
  25. a b c «Jaiak eta ospakizunak» idiazabal Noiz kontsultatua: 2020-04-16.
  26. (Gaztelaniaz) «Idiazabal» turismo.euskadi.eus 2006-06-10 Noiz kontsultatua: 2020-04-16.
  27. a b c «Kultur instalakuntzak» idiazabal Noiz kontsultatua: 2020-04-16.
  28. «Liburutegia» idiazabal Noiz kontsultatua: 2020-04-16.
  29. «Artxiboa» idiazabal Noiz kontsultatua: 2020-04-16.
  30. «Gaztaren interpretazio zentroa» idiazabal Noiz kontsultatua: 2020-04-16.
  31. «Fabiana Zudaire musika lokalak - Berriak» idiazabal Noiz kontsultatua: 2021-05-15.
  32. «Musika eskola» idiazabal Noiz kontsultatua: 2020-04-16.
  33. «Haurreskolak - Haurreskolako datuak» haurreskolak.eus Noiz kontsultatua: 2020-04-16.
  34. «Inicio» www.aitaiparragirrelhi.hezkuntza.net Noiz kontsultatua: 2020-04-16.
  35. «Hezkuntza instalakuntzak» idiazabal Noiz kontsultatua: 2020-04-16.
  36. «Gaztelekua» idiazabal Noiz kontsultatua: 2020-04-16.
  37. a b «Haur eta gazte instalakuntzak» idiazabal Noiz kontsultatua: 2020-04-16.
  38. «Haur zerbitzuak» idiazabal Noiz kontsultatua: 2020-04-16.
  39. a b c d e f «Kirol instalakuntzak» idiazabal Noiz kontsultatua: 2020-04-16.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa