Aranbizkarra Gasteizko (Araba) auzo bat da, hiriaren iparrekialdean kokaturik dagoena. Auzoak Zaramaga eta Arantzabelarekin egiten du muga mendebaldean, Betoñurekin iparraldean, eta Aranarekin hegoaldean. 2015eko datu ofizialen arabera, auzoak 11.028 biztanle zituen[1].

Aranbizkarra
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°51′17″N 2°39′41″W / 42.8547°N 2.6614°W / 42.8547; -2.6614
Demografia

Historia aldatu

Auzoa 1972. urtetik aurrera hasi zen eraikitzen gehienbat. Dena den, urte hori baino lehenago ere baziren etxebizitza blokeak auzoan. Erakunde publikoek eta pribatuek eraikitako auzoa da, etxebizitzen %70a 1970eko hamarkadan zehar gauzatu zen. Elkarrekin loturiko etxebizitza bloke luzeek osatzen dute auzoa. Inguruko Zaramaga edo Adurtzako auzoekin antzekotasunak dituen arren, ez dauka auzo hauek daukaten langileri izaera hain nabarmenik.

Auzoa parke handi baten inguruan hedatzen da, Aranbizkarra parkearen inguruan alegia.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz

Kanpo estekak aldatu


  1. Informe de Población Vitoria-Gasteiz 2016. Movimientos demográficos 2015 Fuente: Padrón Municipal de Habitantes