Murueta Bizkaiko iparraldeko udalerri bat da, Busturialdea eskualdekoa. 298 biztanle zituen 2016. urtean. 1967an herri independente izateari utzi zion, Gernikak anexionatu zuelako; 1987an independentzia berreskuratu zuen berriro ere.

Murueta
 Bizkaia, Euskal Herria
Murueta, Gautegiz-Arteagatik ikusia.
Muruetako bandera

Muruetako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBusturialdea
Izen ofiziala Murueta
AlkateaJulen Karrion Lamikiz (EAJ-PNV)
Posta kodea48394
INE kodea48908
Herritarramuruetar
Kokapena
Koordenatuak43°21′10″N 2°40′50″W / 43.352777777778°N 2.6805555555556°W / 43.352777777778; -2.6805555555556
Map
Azalera6,1 km²
Garaiera5 metro
Distantzia25,5 km Bilbora
Demografia
Biztanleria337 (2023)
10 (2022)
alt_left 153 (%45,4) (%46) 155 alt_right
Dentsitatea52,79 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 17,8
Zahartze tasa[1]% 17,47
Ugalkortasun tasa[1]‰ 68,49
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 83,33 (2011)
Genero desoreka[1]% 2,61 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,18 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 82,56 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 71.17 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.murueta.es
Urdaibaiko paduraren ikuspegia. Ezkerrean, Muruetako ontziola.

Inguru naturala eta mugak aldatu

Murueta Oka ibaiaren mendebaldean kokatzen da Urdaibaiko erretserba naturalaren baitan. Muruetako erliebea aldakorra da. Batetik, itsasadarraren ondoko padura eta gune lauak, eta bestetik, mendebaldean dauden mendiak. Zenbat eta mendebalderago, maldak orduan eta handiagoak dira.

Muruetaren herri mugakideak honakoak dira: Busturia eta Gautegiz-Arteaga, iparraldean; Forua, hegoaldean; Gautegiz-Arteaga, ekialdean; Busturia eta Errigoiti, mendebaldean. Ekialdeko muga naturala Oka ibaia da.

Ekonomia aldatu

Nekazaritza izan da beti Muruetaren jarduera ekonomiko nagusia. Dena den, herriaren izena daraman Muruetako ontziola "Astilleros de Murueta S.A." enpresak garrantzi handia dauka. 1943an sortua, 170 ontzi baino gehiago eraiki ditu historian zehar. Itsasoraturiko lehen itsasontzia "Punta Begoña" izan zen.

Urteak aurrera joan ahala, eta merkatuaren beharrizanak direla eta, karga ontziak eraikitzeaz gain, Bermeorako eta Euskal Herriko osorako atunontziak eraikitzen dituzte. Ontzietako batzuk 130 metroko luzera ere badute.

2004an Espainiako gobernuak Sestaoko La Naval ontziola publikoa pribatizatu zuenean, Astilleros Murueta eta Ingelectric euskal enpresa-taldeak La Navalen akziodun nagusi bilakatu ziren eta Euskal Herriko ontziolarik handiena sortu zuten.

Demografia aldatu

Muruetako biztanleria

1970etik 1981era arteko daturik ez dago, Gernikak 1967an Murueta anexionatu zuelako.

Politika aldatu

Muruetako Alkatea, Julen Karrion Lamikiz (EAJ-PNV) Euskal Herriko Alkate gazteena da.

Muruetako udal hauteskundeak
Alderdi politikoa 2019 2015 2011 2007 2003 1999 1995
Botuak % Zinegotziak Botuak % Zinegotziak Botuak

%

Zinegotziak Botuak

%

Zinegotziak Botuak % Zinegotziak Botuak % Zinegotziak Botuak % Zinegotziak
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) 52,70 4 27,85 2 20,07 1 23,85 1 12,37 0 22,84 1 38,99 1
Murueta Independiente Taldea (MIT) 47,30 3 67,58 5 75,77 6 74,77 6 79,09 5 73,46 4 56,06 4
Alderdi Popularra (PP) - - - - 0,88 0 0,92 0 1,55 0 - - - -

Euskara aldatu

Muruetako Margari Ondarza[4] hiztunaren pasartea, maisu-maistren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[5][6] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Muruetako euskara bizkaieraren aldaera bat da, tarteko hizkeran[4] kokatzen den Busturialdeko euskara[5][6] hain zuzen. Herriko euskaldun kopurua %82.56 da, eta euskararen erabilera %61.

Garraiobideak eta azpiegiturak aldatu

Murueta Bilbo eta Bermeo arteko Euskotrenen lineak zeharkatzen du. Urdaibaiko linea bi zatitan eraiki zen. Lehenik, Zornotza eta Sukarrieta arteko tartea, 1893an inauguratua. Eta azkenik, Bermeorainoko trenbidea, 1956an. 2006. urtean trena Bermeora lehen aldiz heldu zela 50 urte bete zirenean, antzinako lurrun-tren batek ibilbide turiskoak egin zituen trenbidean.

Trenaz gain, Bizkaibusen Bilbo eta Bermeo arteko A3515 lineak geltokiak dauzka Murueta udalerrian.

Jaiak eta ospakizunak aldatu

Muruetako jaiak abuztuko lehen astean ospatzen dira. Horrez gain, honako egunetan azokak eta jaiak antolatzen dira:

Ondasun nabarmenak[7][8] aldatu

  • Andra Mariaren Jaiotza eliza
  • Teileria eta bateltokia
  • Dinamita ontziralekua
  • Mallukitza itsas-Errota
  • Olatxu burdinola
  • Gane Palazio edo Torre Gane
  • Landa baserria

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b «Tartekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  5. a b «Busturialdekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  6. a b «Murueta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  7. "Murueta", Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistema.
  8. "Murueta. Interes turistikodun tokiak", Turismo Urdaibai.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa