Zegama Gipuzkoako hegoaldeko udalerri bat da, Goierri eskualdekoa. Arabako mugan eta Nafarroa Garaiko mugatik hurbil dago, haran menditsu batean, mendiz inguraturik, Oria ibaiaren ertzean. Itsas mailatik 296 metro gorago dago, 35 km2 ditu eta 2016. urtean 1.521 biztanle zituen.

Zegama
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Zegama.jpg
Zegamako ikuspegi orokorra.

Zegamako bandera

Zegamako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Goierri
Izen ofiziala Zegama
Alkatea Dña. Miren Edurne Albizu Ormazabal (en) Itzuli
Posta kodea 20215
INE kodea 20025
Herritarra zegamar
Kokapena
Koordenatuak 42° 58′ 33″ N, 2° 17′ 25″ W / 42.9758°N,2.2904°W / 42.9758; -2.2904Koordenatuak: 42° 58′ 33″ N, 2° 17′ 25″ W / 42.9758°N,2.2904°W / 42.9758; -2.2904
Azalera 35,07 km2
Garaiera 300 metro
Distantzia 53 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 1.521 biztanle (2016)
(Red Arrow Down.svg -4)
Dentsitatea 43,37 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 19
Zahartze tasa[1] % 17,84
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 67,85
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 72,55 (2011)
Genero desoreka[1] % 21,08 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 8,76 (2013)
Kultura
Euskaldunak[1] % 86,19 (2010)
Euskararen erabilera[2] % 68,0 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1615. urtea
Webgunea http://www.zegama.net

GeografiaAldatu

MugakideakAldatu

Mugakide ditu iparraldean Zerain eta Segura, ekialdean Segura berriro eta Idiazabal, mendebaldean Legazpi, eta hegoaldean Asparrena eta Zalduondo (biak Arabakoak).

Inguru naturalaAldatu

Aizkorriko mendilerroak eta Altzaniako mendiek Arabatik banatzen dute udalerria. Zegama Aizkorriren barrenean dago, Gipuzkoa eta Araba arteko bidean. Era berean, Nafarroatik ere oso hurbil dago.

Zegama Gipuzkoa eta Arabako pasabide natural garrantzitsu batean dago: Otzaurtetik eta Lizarratetik barrena doana, hain zuzen. Bide hori Erdi Aroaz geroztik behintzat erabili izan da Arabarekin bat egiteko.

KlimaAldatu

Zegamak klima atlantikoa dauka. Haren batez besteko tenperatura 12 °C ingurukoa da. Toki euritsua da, egun euritsuak gutxi gorabehera urtearen erdiak dira, eta udazken haizetsuak ditu.

EkonomiaAldatu

Zegamako jarduera ekonomiko nagusia industria da. Papera eta papergintzako produktuak ekoizten ditu, tresneria, eraikuntzarako materialak, lixibak, kloroa eta automobilen piezak.

Nekazaritzak eta artzaintzak ere garrantzia dute herrian. Nekazaritza mota ozeanikokoa da: artoa, patatak, barazkiak eta belarra ekoizten da. Ardien abeltzaintza ere nabarmena da.

Honela banatzen ziren sektoreak BEGaren arabera 2017an: Lehen sektorea %4. Bigarren sektorea %36,3. Hirugarren sektorea %49,9. Eraikuntza %9,8.[3]

DemografiaAldatu

2019an 1.532 biztanle zituen herriak. Horietatik %19,13k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %9,4 ziren.[3]

Zegamako biztanleria

PolitikaAldatu

2015eko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: Zegama Lantzenek 442 boto. EH Bilduk 394 boto. PSE-EEk 4 boto. PPk 2 boto.[4][5] Zegama Lantzeneko Joseba Izagirre izendatu zuten alkate.[6][7]

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: Zegama Lantzenek 474 boto. EH Bilduk 397 boto. PSE-EEk 4 boto.[8][9] Zegama Lantzeneko Joseba Izagirre izendatu zuten alkate.[10]

AzpiegiturakAldatu

GarraioaAldatu

Zegama ingurutik, baina ez herritik bertatik, N-1 errepidea igarotzen da. Gipuzkoa eta Araba lotzen dituen errepide nagusi honetara iristeko bi modu daude, bata Etzegaratetik eskualde mailako GI-2637 errepidea jarraituz (Arabatik etorriz gero) eta bestea Beasaindik errepide bera baina iparraldetik hartuz (Donostiatik etorriz gero).

Irun-Madril trenbidea udalerritik igarotzen da eta bi geltoki ditu, Apeaderoa eta Otzaurte.

Garraio publikoari dagokionez, Goierrialdea autobus konpainiak Zegama-Beasain bidea eskaintzen du.

EuskaraAldatu

Zegamako Antonio Guridiren[11] testigantza, gerraurreko eskolan ikasle mordoa eta irakasle bakarra zegoela kontatzen duenekoa. Eukal Herriko Ahotsak[12][13] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

2016an herritarren %83,25 euskalduna zen.[3]

Zegamako euskara[14] gipuzkeraren aldaera bat da, sartaldeko hizkeren artean, Goierriko euskara[15][16], hain zuzen. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia[17] osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.

KirolakAldatu

2004. urtetik aurrera, maiatzero, Mendi Lasterketako Munduko Koparako puntuagarria den Zegama-Aizkorri mendi maratoia egin ohi da.

OndareaAldatu

Zegamar ospetsuakAldatu

 
Zegamako udaletxea.

Argazki galeriaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «UEMA-Atlasa» Euskararen erabilera (UEMA).
  3. a b c «Web Eustat. Zegamako datu estatistikoak» eu.eustat.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.
  4. «2015(e)ko Irailak 25 udal hauteskundeak, emaitzak, Zegama (Gipuzkoa). | EiTB udal hauteskundeak» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.
  5. www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.
  6. «Joseba Izagirre Zegamako alkate 442 botorekin» Goierriko Hitza 2015-05-24 . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.
  7. «Joseba Izagirre: "Udalaren helburua da egun dauden zerbitzu guztiak mantentzea"» Goierriko Hitza 2015-10-01 . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.
  8. www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.
  9. «2019(e)ko maiatzaren 26(e)ko udal hauteskundeak, emaitzak, Zegama (Gipuzkoa). | EiTB udal hauteskundeak» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.
  10. «Makilak aldatu dira eskuz» Goierriko Hitza 2019-06-17 . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.
  11. «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-19.
  12. «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-19.
  13. «Sartaldekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-19.
  14. «Zegama - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-19.
  15. Goierri. 2018-07-30 . Noiz kontsultatua: 2018-09-19.
  16. «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-19.
  17. «Sartaldekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-19.
  18. «San Adriango Baseliza» Zegamako udala . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.
  19. Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco. «San Martín Eliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.
  20. «San Martin de Tours eliza nagusia» Zegamako udala . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.
  21. «Sancti Spiritu Ermita. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.
  22. «Sancti Spiritu» Zegamako udala . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.
  23. «Consistorial etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.
  24. «Udaletxea» Zegamako udala . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.
  25. Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco. «Mazkiaran Barrena. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.
  26. «Altzibar teileria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.
  27. «Andueza ospitalea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.
  28. «Anduetzako Ospitalea» Zegamako udala . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.
  29. «Artzaenea jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.
  30. «Elurretako Gure Ama Ermita. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.
  31. «Gurutze Deunaren baseliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.
  32. «Gurutze Santuko Ermita» Zegamako udala . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.
  33. «Intxausti berri errota. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.
  34. «San Bartolome baseliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.
  35. «San Bartolome baseliza» Zegamako udala . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.
  36. «San Pedro baseliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.
  37. «San Pedro Baseliza» Zegamako udala . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.
  38. «Ugarte Zahar baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.
  39. «Otzaurteko Andra Mari Baseliza» Zegamako udala . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.
  40. «Arakama-Azpikoa Errota» Zegamako udala . Noiz kontsultatua: 2020-07-19.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa