Zuhatzu Kuartango
Zuhatzu Kuartango Arabako mendebaldeko herri eta kontzeju bat da, Kuartangoko udalerriko herriburua. Han daude kokaturik Kuartangoko udaletxea, pilotalekua, igerilekuak eta gizarte etxea. 2019an 151 biztanle inguru zituen. Baia ibaiaren meandro batean dago kokatuta.
Zuhatzu Kuartango | |
---|---|
Euskal Herria | |
Zuhatzu Kuartango, mendebaldetik begiratuta; atzean, Badaia mendilerroa. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Kuartango |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°52′10″N 2°53′14″W / 42.86944°N 2.88722°W |
Garaiera | 594 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 184 (2022) |
Zuhatzu-Kuartango 594 metrotara dago itsas mailatik. Tren geltokia dauka baia zerbitzu barik dago gaur egun. Kuartangoko herri garrantzitsuena da eta ekonomikoki pisu duen herri bakarra.
Ondasun nabarmenak
aldatu- San Pedro eliza erromanikoa, XIII. mendekoa.
- Bainuetxea, AP-68 autobidea eraiki arte martxan izan zena. Baia ibaiaren ezkerraldeko Iturri Beltzaren alboan eraiki zuten, haren ur sufretsuak sendagarritzat erabiltzeko. Udan 300 bezero ere edukitzera heldu zen.
- Zuhatzu-Kuartangoko tren geltokia, gaur egun zerbitzu barik.
Kanpo estekak
aldatu- «Zuhatzu Kuartango», Kuartangoko Udalaren webgunean.
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |