Ireki menu nagusia

Gorliz Bizkaiko udalerria da, Uribe Kostako eskualdean dagoena. Tradizionalki nekazaritzari eta itsasoari lotutakoa izanik, azken urteetan turismoak indarra hartu du, eta Bilboaldean egoteak herria handitzea eragin du. 2016. urtean 5.655 biztanle zituen.

Gorliz
 Bizkaia, Euskal Herria
Gorlizko badia kamaraz.JPG

Gorlizko bandera

Gorlizko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Uribe Kosta
Izen ofiziala Gorliz bandera.svg Gorliz
Alkatea Arantza Etxebarria (EAJ)
Posta kodea 48630
INE kodea 48043
Herritarra gorliztar
Kokapena
Koordenatuak 43° 24′ 58″ N, 2° 55′ 58″ W / 43.416111111111°N,2.9327777777778°W / 43.416111111111; -2.9327777777778Koordenatuak: 43° 24′ 58″ N, 2° 55′ 58″ W / 43.416111111111°N,2.9327777777778°W / 43.416111111111; -2.9327777777778
Gorliz hemen kokatua: Bizkaia
Gorliz
Gorliz
Gorliz (Bizkaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 10,20 km2
Garaiera 0 m - 289 metro
Distantzia 27 km Bilbora
Demografia
Biztanleria 5.655 biztanle (2016)
(Red Arrow Down.svg -4)
% 49,86 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 50,14
Dentsitatea 554,41 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 20,53
Zahartze tasa[1] % 17,77
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 36,53
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 80,26 (2011)
Genero desoreka[1] % 5,76 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 10,16 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 38,08 (2010)
Euskararen erabilera %9,7 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.gorliz.eu
Gorlizko udaletxea.

GeografiaAldatu

Inguru naturala eta kokapenaAldatu

Gorliz Bizkaiko kostaldean dago kokaturik, Bilbotik 25 kilometro ekialdera.

Klimari dagokionez, Bizkaiko kostaldearen epeltasuna nabari zaio, tenperatura gozoak eta atseginak baititu urte osoan zehar.

AuzoakAldatu

Gorlizeko toponimia ikertzeko ahalegin batzuk egin dira azken urteotan[2][3]. Horra auzo nagusientzat proposatzen diren aldaerak.

Udalerri mugakideakAldatu

Gorliz udalerriak itsasoa dauka iparraldean eta mendebaldean. Hegoaldetik Plentzia udalerriak inguratzen du, eta ekialdean Lemoiz dauka.

HistoriaAldatu

Butroe ibaiaren eskuinaldean kokaturik dagoen Mandañu muinoan Neolitoaren eta Kalkolitoaren artekoak omen diren hondakinak aurkitu ziren, besteak beste gezi muturrak eta janaria ehotzeko elementuak.[4]

1919ko ekainaren 19an Gorlizko ospitalea fundatu zuten.

DemografiaAldatu

XX. mendearen lehen erdian egonkor mantendu zen Gorlizko biztanleria, itsasoari eta nekazaritzari lotutako herria izanik. XX. mendearen bigarren erdialdean Bizkaian gertatutako industrializazio prozesua ez zen Gorlizera iritsi, baina 1970eko hamarkadatik aurrera populazioa handitzen hasi zen, eta 19990eko hamarkadatik hurrengo hogei urteetan hazkunde handia gertatu zen, biztanleria ia bikoizteraino.

Gorlizko biztanleria
 

PolitikaAldatu

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, EAJ alderdiko Arantza Etxebarria hautatu zuten alkate. EAJk bost zinegotzi eskuratu zituen, eta Grupo Independiente de Gorliz (GIG) taldeak beste bost, baina EAJk boto gehiago lortu zituen. Bildu koalizioak hiru zinegotzi eskuratu zituen.

2015eko udal hauteskundeetan Euzko Alderdi Jeltzaleak zinegotzi bat irabazi zuen eta GIG taldeak bat galdu. EAJ alderdiko Arantza Etxebarria hautatu zuten alkate.

Gorlizko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
6 / 13
1.115 (% 40,02)
5 / 13
1.108 (% 37,06)
Grupo Independiente de Gorliz
4 / 13
669 (% 24,01)
5 / 13
958 (% 32,04)
Euskal Herria Bildu*
3 / 13
620 (% 22,25)
3 / 13
683 (% 22,84)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

GarraiobideakAldatu

ErrepideakAldatu

Errepidez, Gorliztik Getxora joan daiteke (BI-634 errepidea), Bakiora (BI-3151) eta Mungiara (BI-2120).

AutobusaAldatu

Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko hurrengo lineak udalerria zeharkatzen dute:


Ondasun nabarmenakAldatu

BitxikeriakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira Udalbiltza.
  2. [https://www.gorliz.eu/eu-ES/Zerbitzuak/Euskara/Documents/GorlizkoToponimia.pdf Gorlizko Toponimia PDF
  3. Iñaki Bedialauneta, Jorge Zamora Landazuri (2001) Gorliz 1900 (1a. ed. argitaraldia) Ayuntamiento de la Anteiglesia de Górliz ISBN 846063096X PMC 49555638 . Noiz kontsultatua: 2019-02-25.
  4. (Gaztelaniaz) Mandañuri buruzko informazioa Harpea Kultur Elkartearen webgunean 2011/07/06an kontsultatua

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu