Zalla
Zalla Bizkaiko mendebaldeko udalerri bat da, Enkarterri eskualdean dagoena. 8.376 biztanle ditu 2016. urtean. Bilbotik 24 kilometro mendebaldera dago.
Zalla | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Zallaren ikuspegia. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Enkarterri | ||||||||||
Izen ofiziala | Zalla | ||||||||||
Alkatea | Unai Diago Santamarina (Zalla Bai) | ||||||||||
Posta kodea | 48860, 48850 eta 48869 | ||||||||||
INE kodea | 48096 | ||||||||||
Herritarra | zalla(ta)r, zalluco, -a, sorgin / brujo, -a | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°12′50″N 3°07′52″W / 43.214°N 3.131°W | ||||||||||
Azalera | 31,03 km² | ||||||||||
Garaiera | 96 metro | ||||||||||
Distantzia | 24 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 8.319 (2023) 19 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 258,20 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 7,9 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 20,16 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 32,05 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 73,33 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 8,36 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 15,18 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 21,13 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 8.19 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | XII. mendea. urtea | ||||||||||
Webgunea | http://www.eu.zalla.org |
Geografia
aldatuInguru naturala
aldatuZalla Salcedo haranean kokatzen da, haranaren ertzetan Artegi, La Cabaña, Basoaga, Espaldaseca, Rioya eta Ilso mendiak daude. Haren mugak hauek dira:
Kadagua ibaiak harana bitan banatzen du, alde bakoitzaren ertzetan, esan bezala, mendi nahiko altuak daude, 1.000 metro artekoak. Haranaren eta mendien arteko altuera alde handia dela eta, malda handiak daude mendietatik haranera.
Ipar-mendebaldea: Sopuerta | Iparraldea: Sopuerta, Galdames | Ipar-ekialdea: Galdames |
Mendebaldea: Balmaseda | Ekialdea: Güeñes | |
Hego-mendebaldea: Balmaseda | Hegoaldea: Mena Harana | Hego-ekialdea: Gordexola |
Banaketa administratiboa
aldatuZalla udalerria bost barrutik edo kuadrilek osatzen dute. Udalerriaren erdigunea eta herritar gehien dituena Mimetiz da (2011ko datuak):
- Mimetiz: 5.443 biztanle.
- Aranguren: 1.826 biz.
- Sollano: 591 biz.
- La Herrera-Ibarra: 290 biz.
- Otxaran: 229 biz.
Historia
aldatuAlfonso I.a errege asturiarraren garaietan (VII. mendean), enkarterriko eskualdearen birpopulatze-prozesuari ekin zitzaion. Birpopulatze-prozesu hartan, Karrantza eta Sopuerta udalerriak ere aipatzen dira. XII. mendean udalerria sortu eta San Migel Eliza eraiki zen. Behe Erdi Aroko bandoen gerraren borroken lekuko izan zen eliza.
1630. eta 1640. urteen artean Zalla Bizkaiko jaurerrira batu zen. Herriaren jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza zen, gehienbat artoaren landaketa. Horrez gain, basogintza ere garatu zen egur-ikatza ekoizteko. Bizkaiko beste eskualde batzuetan bezala, burdinolek garrantzi handia izan zuten, siderurgiaren hastapenetan hainbat ustiapen-gune eratu ziren ibaien ertzetan. Merkataritzari dagokionez, Balmasedak garrantzi handia izan zuen,, Erdi Arotik bidegurutze nabarmena baitzen.
XIX. mendetik aurrera Bilbo Handiak bizi izandako hazkunde ekonomiko handiari aurre egin ezinik, errota eta burdinola gehienek ateak itxi zituzten Bilbo Handiko industriekin lehiatu ezinean. Gainbehera horrekin batera bestelako industria garatu zen, gehienbat papergintza. Industria berri horretako enpresa batzuk "Papelera del Cadagua", "Sociedad Eléctrica Urrutia" eta "Fábrica de Papel de Fumar" izan ziren.
Demografia
aldatuXX. mende osoan zehar Zallaren biztanle kopuruak goranzko joera erakutsi zuen. Enkarterrietako gune nagusietako bat izanik, inguruko eskualdeko jendea erakarri zuen. Hala ere, ez zuen izan bertatik hurbil dauden Bilboaldeko beste herri batzuetako hazkunde ikaragarria.
XXI. mendearen lehen hamarkadan ere hazkundeak jarraitu egin zuen.
Zallako biztanleria |
---|
Politika
aldatu2011ko udal hauteskundeetan, sei zerrenda aurkeztu ziren Zallan: Aralar, Euzko Alderdi Jeltzalea, Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra, Bildu, Alderdi Popularra eta Ezker Batua-Berdeak. Aralarrek bere zerrenda utzi zion parte hartzerik izan ez zuen Zalla Bai (alderdi politikoa) hautagaitzari. Abstentzioa % 19,31 izan zen, 74 boto baliogabe eta 70 boto zuri egon ziren. Emaitza haien ondoren, Aralarreko zerrendetan zihoan Javier Portillo Berasaluze independentea izendatu zuten Zallako alkate, erabateko gehiengoz.
2015eko udal hauteskundeetan Javier Portillo zerrenda propioarekin Zalla Bai (alderdi politikoa) aurkeztu zen, eta berriro irabazi zituen hauteskundeak. Zalla Baik zazpi zinegotzi eta botoetan gehiengo osoa lortu zuen. Euzko Alderdi Jeltzaleak bost zinegotzi eskuratu zituen (aurrekoetan baino bat gehiago) eta Euskal Herria Bilduk bat. PSE-EEk bere zinegotzia galdu zuen.
2019ko udal hauteskundeetan EAJ zerrenda Zalla-n bozkatuena berriro ere da. Alderdi jeltzaleak, Juanra Urkijo Etxeguren liderra izanda, independenteak tokia kentzen ditu 2011tiko alkatetzan. Zalla-historiako lehen aldiz korporazioak emakume-gehiengoa gehitzen du eta errejidore ohi bat, Javier Portillo Berasaluze, ez dio makila uzten Zallako alkate berriari.
Hauteskundeak | Alderdia | Zalla Bai | Aralar | EAJ | EA | PSE-EE | EH Bildu | PP |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2019eko maiatzaren 24a | Boto kopurua | 2087 | 2106 | 353 | 444 | |||
Boto-ehunekoa | % 41,50 | % 41,88 | % 4,45 | % 7,00 | % 0,80 | |||
Zinegotziak | 5 / 13 |
6 / 13 |
1 / 13 |
1 / 13 |
0 / 13 | |||
2015eko maiatzaren 24a | Boto kopurua | 2737 | 1713 | 352 | 353 | |||
Boto-ehunekoa | % 53,45 | % 33,45 | % 4,45 | % 6,89 | % 0,92 | |||
Zinegotziak | 7 / 13 |
5 / 13 |
0 / 13 |
1 / 13 |
0 / 13 | |||
2011ko maiatzaren 22a | Boto kopurua | 2326 | 1632 | 592 | 507 | 151 | ||
Boto-ehunekoa | % 43,81 | % 30,74 | % 11,15 | % 9,55 | % 2,84 | |||
Zinegotziak | 7 / 13 |
4 / 13 |
1 / 13 |
1 / 13 |
0 / 13 | |||
2007ko maiatzaren 27a | Boto kopurua | 514 | 2732 | 192 | 729 | 201 | ||
Boto-ehunekoa | % 16,32 | % 61,16 | % 4,3 | % 11,15 | % 4,5 | |||
Zinegotziak | 1 / 13 |
10 / 13 |
0 / 13 |
2 / 13 |
0 / 13 | |||
2003ko maiatzaren 25a | Boto kopurua | 151 | 3486 | 758 | 312 | |||
Boto-ehunekoa | % 2,98 | % 68,83 | % 14,97 | % 6,16 | ||||
Zinegotziak | 0 / 13 |
11 / 13 |
2 / 13 |
0 / 13 | ||||
1999ko ekainaren 13a | Boto kopurua | 2622 | 388 | 731 | 544 | 365 | ||
Boto-ehunekoa | ||||||||
Zinegotziak | 8 / 13 |
1 / 13 |
2 / 13 |
1 / 13 |
1 / 13 | |||
1995eko maiatzaren 28a | Boto kopurua | 2393 | 617 | 858 | 335 | 298 | ||
Boto-ehunekoa | ||||||||
Zinegotziak | 8 / 13 |
1 / 13 |
2 / 13 |
1 / 13 |
1 / 13 | |||
1991ko maiatzaren 26a | Boto kopurua | |||||||
Boto-ehunekoa | ||||||||
Zinegotziak | ||||||||
1987ko ekainaren 10a | Boto kopurua | |||||||
Boto-ehunekoa | ||||||||
Zinegotziak | ||||||||
1983ko maiatzaren 8a | Boto kopurua | |||||||
Boto-ehunekoa | ||||||||
Zinegotziak | ||||||||
1979ko apirilaren 3a | Boto kopurua | |||||||
Boto-ehunekoa | ||||||||
Zinegotziak |
Alkateak
aldatu2019- | Juan Ramón Urquijo Etxeguren (EAJ) |
2015-2019 | Javier Portillo Berasaluze (Zalla Bai) |
2011-2015 | Javier Portillo Berasaluze (Aralar) |
1991-2011 | Leandro Capetillo Larrinaga (EAJ) |
1987-1991 | José María Gómez Basaguren (EAJ) |
1979-1987 | José Miguel Ochoa Peña (EAJ) |
Kultura
aldatuIbai Lorak da Zallako euskal dantzetako taldea, 1965ean sortua.
Jaiak eta ospakizunak
aldatuZallako jai garrantzitsuena Gangas eguna da (urriko lehen astelehena, lehenengo igandearen ondorengoa). Auzo bakoitzak ere badu bere jaia, urteko beste egun batzuetan. Horrez gain, udalak errege magoak, Olentzero, aratusteak eta bestelako jaialdi eta ospakizunak antolatzen ditu.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Bolunburuko herrixka gotortua
- Aretxaga dorretxea
- Bolunburu dorretxea: XV. mendekoa.
- Gobeo dorretxea
- Horcasitas dorretxea
- Maruri dorretxea
- Mendieta dorretxea
- Llantada dorrea
- Terreros dorretxea: XIV. mendekoa eta La Herrera-Ibarra auzoan.
- San Migel eliza (XII. mendekoa).
- San Pedro Zarikete baseliza (XVI. mendekoa).
- Murga jauregia: XVII. mendekoa eta udalerriko udaletxea.
- San Cristobal jauregia edo "Casa Pinta" (XVII. mendekoa).
- Urrutia de la Mella jauregia (XV. mendekoa) eta Paduako San Antonio baseliza..
Argazki galeria
aldatu-
Bolunburu dorretxea eta Santa Ana baseliza.
-
Bolunburu burdinola.
-
Murga jauregia, gaur egun Zallako udaletxea.
-
Gobeo dorretxea.
-
Llantada dorrea.
-
Urrutia de la Mella jauregia.
-
Paduako San Antonio baseliza.
-
San Pedro Zarikete baseliza.
Garraioak
aldatuTrena
aldatuUdalerrian Renfe Feve eragileak zortzi geltoki ditu:
- Aranguren (izen bereko auzoan)
- Aranguren Apeadero (izen bereko auzoan)
- Zalla (Mimetiz auzoan)
- Mimetiz (izen bereko auzoan)
- Colegio
- Ibarra (Herrera auzoan)
- Herrera (izen bereko auzoan)
- Bolunburu (izen bereko auzoan)
Autobusa
aldatuBizkaibus hiri-arteko autobus zerbitzuaren hurrengo lineak udalerritik pasatzen dira:
Zallar ospetsuak
aldatu- José de Urrutia y de las Casas (1739-1803), militarra eta ingeniaria.
- Jesus Ariño Maruri (1900-1976), II. Errepublikako azken alkatea.
- Ricardo Urgoiti (1900-1979), enpresari eta zinemagilea.
- Patxi Xabier Lezama Perier (1967-), eskultorea.
- Lorena Sánchez (1973-), futbolaria.
- Aketza Peña (1981-), txirrindularia.
- Fran Lezama Perier (1964-), margolaria.
- Arantza Ruiz (1976-), kazetaria.
- Domingo Akasuso (1658-1727), militar eta ekintzailea.
- Andere Basterra (2000-), txirrindularitza.
- Josu Montalban (1952-), mediku eta politikaria.
- Xiker Ozerinjauregi (1997-), futbolaria.
- Pascual Urdapilleta (1780-), militarra eta arkitektoa.
- Pepe Camiñas (1945-2011), margolaria.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |