Zaramaga
Zaramaga Gasteizko (Araba) auzoa da. Hiriaren iparraldean kokaturik, azken erroldaren arabera auzoak 16.000 biztanle inguru dauzka. Auzoaren mendebaldean Gasteizko hilerri zaharra dago, Santa Isabeleko kanposantua, alegia.
Zaramaga | |
---|---|
Euskal Herria | |
Zaramagaren ikuspegia Boulevard merkataritza-gunetik. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°51′28″N 2°40′05″W / 42.8578°N 2.6681°W |
Demografia | |
Biztanleria | 12.377 (2023) |
Historia
aldatuAuzoaren garapena 1950eko hamarkada eta 1960ko hamarkaden artean egin zen eta industrian lan egiteko etortzen ziren etorkinei begira proiektatu zen, Obra Sindical del Hogar erakundeak sustatutako Plan Partziala jarraituz. Langile izaera hori, gune industrial nagusietatik hurbil egoteagatik indartu zen, Michelin, Forjas Alavesas eta Sidenor bezalako enpresak besteak beste. Auzo berri hartako etxebizitza gehienak Gasteizko aurrezki kutxak eraiki zituen.
1976ko martxoaren 3an, trantsizioko gertakaririk odoltsuenetako bat gertatu zen auzoan: Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia. Gasteizen langile mugimendu indartsua antolatzen ari zen, herritarren eskubideak zapaltzen zituzten diktaduraren eta enpresaburu diruzaleen aurka. Zaramagako San Frantzisko Asiskoa elizan bilduta zeuden langile eta ikasleak indarrez aterarazi zituzten poliziek, eta atera ahala bi mila tiro baino gehiago egin zizkieten: 5 lagun hil eta 150 zauritu zituzten, balaz.[1]
Azken urteetan, auzoa biziberritu duten hainbat ekimen egin ditu udalak, parke berriak eta plazen eraberritzeak esaterako. Horrez gain, Euskal Herriko merkataritza-gune handienetakoa eraiki da Boulevard merkaritza-gunea alegia.
Eraikinak
aldatuPlaza eta parkeak
aldatu- Martxoaren 3a plaza
- Laudio plaza
- Iparraldeko parkea
Zinema
aldatu1997an auzo honetan Ernesto Telleria euskal zinema zuzendariaren Suerte filma filmatu zen.
Iruditegia
aldatu-
Zaramaga.
-
Fermin Lasuen kalea.
-
Martxoaren 3ko sarraskia omentzeko murala Zaramagan
Erreferentziak
aldatu- ↑ Lluís DANÈS: Llach, la revolta permanent, Mediapro / Bainet Zinema, 2006.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |
Kanpo estekak
aldatu