Ibarruri (azentua bigarren silaban) Muxikako auzoa da. 1966. urtera arte udalerria eta elizatea izan zen eta urte horretan Muxikara batu egin zen. Bertakoek Iburri ahoskatzen dute herriaren izena[1][2]. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 29 biztanle ditu.

Ibarruri
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaMuxika
Administrazioa
Geografia
Koordenatuak43°14′27″N 2°40′29″W / 43.24083°N 2.67472°W / 43.24083; -2.67472

Geografia

aldatu

Ibarruri Autzagane mendatearen eta Oiz mendiaren magalean dago, Zornotza, Garai, Munitibar eta Mendatarekin muga eginez.

Muxikako eta Urdaibaiko hegoaldeko muturra hartzen du Ibarrurik, baina Maguma auzoa Biosfera Erreserbatik kanpo geratzen da, beste isurialde batean (ez Oka ibaiarenean).

Bi errekak egiten dute Oka ibairako bi haran Ibarruritik, bat Aiuria eta Irazabaldik doa Zugastietaruntz. Bestea Ibarruri-Elexaldetik doa, eta Zugastieta baino hegoalderako egiten du bat BI-635 errepidearekin Laubide deritzon gurutzebidean: egun hiru bide abiatzen dira hortik, Durangaldera, Ibarruri-Elexaldera, eta Zugastietatik harantza itsasora; baina laugarren bide bat bazen, egun basoak estalia, Esturo auzo gaur egunean hustura zihoana[1].

Auzuneak

aldatu

Honako gune eta auzoek osatzen zuten elizatera, egun Muxikaren auzo izendatuko genituzkeenak:

Demografia eta biztanleria

aldatu
Ibarruriko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
30 29 34 34 33 33 32 29

Iruditegia

aldatu

20. mendean bi bisita egin zituen Ibarrurira Indalezio Ojanguren argazkilariak, lehena 1918-1919 tartean, eta orduan udalerri zenaren irudiak atera zituen:



Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
  1. a b Enbeita, Onintza; Fernandez, Luistxo. «Hiru elizate Muxikakoak» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  2. «Alokatutako autoan bertso-saiora - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).