Otxandio
Otxandio Bizkaiko hego-ekialdeko udalerri bat da, Arratia-Nerbioi eskualdekoa (nahiz eta Durangoko barruti judizialean egon). 2016. urtean 1.289 biztanle zituen. Arabako mugan dago, eta aipatzekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolakuntza Artezpideek Erdialdeko Araba izeneko eremu funtzionalean kokatzen dutela.
Otxandio | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Otxandioko plaza. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Arratia-Nerbioi | ||||||||||
Izen ofiziala | Otxandio | ||||||||||
Alkatea | Egoitz Garmendia (EH Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 48210 | ||||||||||
INE kodea | 48072 | ||||||||||
Herritarra | otxandiar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°02′28″N 2°39′12″W / 43.0411°N 2.6533°W | ||||||||||
Azalera | 12,43 km² | ||||||||||
Garaiera | 554 metro | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.323 (2023) −13 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 1,06 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 25,95 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 18,96 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 57,47 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 83,64 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 5,05 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 9,63 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 75,47 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 56.27 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.otxandio.eus |
Geografia
aldatuIngurune naturala eta klima
aldatuUrkiolako Parke Naturalaren ondoan dago udalerria. Halaber, Arangioko mendilerroaren magalean kokatuta dago, Otxandio Aramaiotik banatzen duen mendilerroaren ondoan.
Klima hotza du Otxandiok, kontinentala. Egunaren eta gauaren artean eta neguaren eta udaren artean alde handiak daude. 2005eko datuak hartuta honako tenperatura-grafiko hau eraiki daiteke:
Udalerri mugakideak
aldatu- Abadiño (iparraldean)
- Dima (ipar-mendebaldean)
- Aramaio (Araba) (ekialdean)
- Legutio (Araba) (hegoaldean)
Auzoak
aldatu- Anteparaluzeta
- Gomilaz
- Mainondo
- Mekoleta
- Morgaola
- San Antonio
Historia
aldatu1115ean herriaren izena lehen aldiz dokumentatuta azaldu zen, Antso VII.a Nafarroako erregeak sinaturik. Baina 1236 eta 1254 artean jaso zuen Hiri-Gutuna, Diego Lopez Harokoak. Beraz, Bizkaian sortutako lehen herrietako bat da.
1936ko uztailaren 22an armada matxinoak herria bonbardatu zuen.[4][5] 1936ko uztailaren 22an, Bi hegazkin frankistek Otxandio ametrailatu eta bonbardatu zuten 25 minutuz, Santamaña jaiak ospatzen ari zirela. Herriko plaza milizianoz, soldaduz eta zibilez gainezka zegoen, eta 61 lagun hil zituzten, gehienak zibilak. Herrian ziren soldaduek elizako kanpandorretik egin zioten aurre erasoari, baina ezer gutxi egin ahal izan zuten. 1936ko Gerrako lehen bonbardaketa zen, frankistek egingo zituzten sarraskien aurrekaria.[6]
Euskara
aldatuOtxandioko euskara mendebaldeko euskalkiaren aldaera bat da, tarteko hizkeran[10] kokaturik dago, Otxandio inguruko euskaran[11] hain zuzen. 2010 eta 2011 urteetako datuen arabera, euskaldun kopurua %75,47 zen, eta euskararen erabilera %48,7.
Demografia
aldatuBizkaiko beste eskualde batzuetan ez bezala, eta seguru asko bere kokapen geografikoaren ondorioz, Otxandiok ez zuen izan hazkunderik XX. mende osoan zehar. Are gehiago, beste toki batzuetako industrializazioaren ondorioz, Otxandio garrantzia galduz joan zen mendeak aurrera egin ahala.
Otxandioko biztanleria |
---|
Politika
aldatu2011ko maiatzaren 24ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko hautagai Santi Uribe aukeratu zuten alkate.
Otxandioko udalbatza 2015 — | ||||
Izena | Zinegotziak | Boto kopurua[12] | ||
Bildu | ||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | ||||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | ||||
Alderdi Popularra (PP) |
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko hautagai Santi Uribe aukeratu zuten alkate.
Otxandioko udalbatza 2011-2015 | ||||
Izena | Zinegotziak | Boto kopurua[13] | ||
Bildu | ||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | ||||
Alderdi Popularra (PP) | ||||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) |
Garraioa
aldatuAraba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:
|
Ondasun nabarmenak
aldatuOtxandioko hirigune historikoa Berant Erdi Aroko bide-herri edo herri ibiltarien hirigintza planifikazioaren eredu da. Hiri-bilbea oso xinplea dauka: kale nagusi bat dago eta handik igarotzen da bidea. Erabat gorde du hiri-bilbea, izan ere antzinako errepidea zihoan leku beretik doan Artekale kaleaz eta horren bi aldeetan dauden beste bi kale paraleloz osatua dago. Bi kale horiek Udaletxeko kalea eta Harakinen kalea dira, azken horrek denbora batean Satonkale zuen izena. Kale horiek kantoi motz eta estu batzuen bidez lotzen zaizkio kale nagusiari, horietako zenbait estalita daudelarik.
XV. eta XVI. mendeetan herria asko handitu zen, luzetara, bidearen zentzua jarraituz. Horrela Urigoiena eta Uribarrena kaleak sortu ziren, Artekalearen iparraldeko eta hegoaldeko luzapen gisa. Gero, Uribarrena eta Urigoienako inguruetako biztanle kopurua ere handitu zenez, izen bereko errebalak sortu ziren, espazio heterogeneo gisa eta Erdi Aroko herriak daukan egituraketa ordenatua gorde gabe.
Herria sortu zeneko erdiguneak mehelin arteko txantelketa gotikoa gordetzen du hein batean. Etxeek aurrealde gutxi eta sakonera handia daukate, eta herriaren bilbea Plaza Nagusiak baino hausten ez duen etxadi xinple bidez osatuta dago. Plaza horrek espazio irregularra betetzen du eta XIX. mendean birmoldatu eta handitu zuten.
Eraikin gehien-gehienak 2 edo 3 solairukoak dira, mehelina daukate, bi isurbideko teilatuak eta fatxadarekiko paralelo den gailurra. XVI. eta XVII. mendeetan harlanduz egindako etxe batzuek zutik diraute oraindik ere. Plazaren eraikuntza perimetrala neoklasikoa da. Haren inguruan daude Santa Marina eliza (pizkundetarra da, baina dorre barrokoa du), udaletxea, pilotalekua, bolatokia eta pasealekua.
1995eko abenduaren 5ean, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zituen hiru eraikinak, monumentu-multzo sailkapenarekin.[14]
Argazki galeria
aldatu-
Vulkanoren omenezko iturria.
-
Artekale kaleko etxeak.
-
Felipe Arrese Beitiaren omenezko monumentua.
-
Bolatokia
-
San Antonio baseliza.
Otxandiar ospetsuak
aldatu- Antonio Etxanobe Zaldibar (1768-1854), Nikosia edo Leukosiako eta Tarragonako artzapezpikua.
- Andres Iturzaeta Egia (1838-1912), idazlea eta apaiza.
- Felipe Arrese Beitia (1841-1906), idazlea.
- Gregorio Urkaregi Otxandiano ( 1869 - Begoña, 1927), hargin obra.eraikitzaile eta kontratista
- Dalmacio Langarika Lizasoain (1919-1985), txirrindularia.
- Bittor Kapanaga Elorza (1928-2011), idazlea.
- Carmelo Alonso Bernaola (1929-2002), konpositorea.
- Luis Mari Bengoa Ortiz de Zarate (1945-), kazetaria, herri kirolen sustatzailea Araban, Arabako eta Euskal Herriko pottoka elkarteetako lehendakari ohia, eta politikari jelkidea.
- Josu Zabala Ajuriagerra (1954-), musikaria.
- Koikili Lertxundi del Campo (1980-), futbolaria.
Erreferentziak
aldatu- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Gorriti, I.. (2011/07/21). «Otxandio, el primer Gernika» Deia.
- ↑ Fontes de Garnica, Ignacio. (2014). 1937: el crimen fue en Guernica; análisis de una mentira. Madril: Akal, 40 or. ISBN 978-84-96797-76-5..
- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/bi-hegazkin-frankistak-otxandio-ametrailatu-eta-bonbardatu-zuten-25-minutuz-santamana-jaiak-ospatzen-ari-zirela
- ↑ «Pildain Gonzalez de Langarika, Koldo - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
- ↑ «Neskak bakarrik kalean erdaraz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
- ↑ «Tartekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
- ↑ «Otxandio ingurukoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
- ↑ 2015ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean 2015/08/06an kontsultatua
- ↑ 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean[Betiko hautsitako esteka] 2011/07/06an kontsultatua
- ↑ Monumentu-multzo izendapena EHAAn[Betiko hautsitako esteka]
Bibliografia
aldatu- Burgete, Xabier; Gaminde, Iñaki (1991), Otxandioko euskaraz, Otxandioko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia
- Martínez Rueda, Fernando (1992), Otxandio. Historia eta monumentu ondarea, Bizkaiko herrien monografiak, Bizkaiko Foru Aldundia
- Ormaetxea, Jose Luis (2008), "Otxandioko hizkera: adinaren araberako bariazioa", Fontes Linguae Vasconum (FLV), 188, 249-262 or.
- Astigarraga Zelaia, Asier (2009), Otxandioko toponimia, Eusko Ikaskuntza
- Irazabal Agirre, Jon (2003), Otxandio Gerra zibilean (1936/37), Gerediaga Elkartea
- Olabarria Oleaga, Zigor (2011), Gerra Zibila Otxandion, Eusko Ikaskuntza
- Otxandioko Herri-ola (2016), Gerra zibila Otxandion (bideoa), Argia Multimedia
- Otxandio, Ahotsak.eus. Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |