Santiago Ospitalea
Santiago Ospitalea Osakidetzaren sareko ospitale bat da, Gasteiz udalerriko hiri-erdigunean, izen bereko auzoan, kokatua dagoena eta Arabako Unibertsitate Ospitalearen zati dena, Txagorritxu Ospitalearekin batera. Ospitalea Arabako Erakunde Sanitario Integratuaren parte da, eta Arabako biztanleez gain, hainbat gauzatarako erreferentziazko zentroa da Debagoiena (Gipuzkoa) eskualderako, bai eta Miranda Ebro (Burgos) udalerriarentzako ere.
Santiago Ospitalea | |
---|---|
Arabako Unibertsitate Ospitalea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°50′48″N 2°40′01″W / 42.846583°N 2.667008°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1820ko irailaren 27a |
Kudeatzailea | Osakidetza |
Kontaktua | |
Helbidea | Olaguibel, 29 |
Telefonoa | tel:+34-945-00-76-00 |
Webgune ofiziala | |
Ospitale bezala 1820ko irailaren 27an inauguratu zen, eta gaur egun 315 ohe ditu.
Artatutako populazioa
aldatuOspitaleak Arabako lurralde osoari ematen dio zerbitzu, Aiaraldea eskualdea izan ezik, eta zenbait espezialitaterentzat Debagoiena (Gipuzkoa) eskualdearentzako erreferentziazko zentroa ere da, bai eta Miranda Ebro (Burgos) udalerriarentzako ere, guztira 300.000 bizilagun ingururi arreta emanez.
Historia
aldatuSantiagoko egoitza Euskal Herri eta espainiar Estatuko ospitalerik zaharrena da, lehenbizi 1418an eraiki baitzen.
Gaur egungo kokapenean 1804ko apirilaren 12an eraikitzen hasi eta 1807an amaitu zen, 1820ra arte Frantziako tropen kuartel nagusia eta beranduago soldadu ingeles eta portugaldarren aterpe izanik.[1]
1820ko irailaren 27an ospitale bezala inauguratu zuten.
Eraikina 80ko hamarkadan handitu zen, besteak beste kanpo-kontsulten zerbitzua jasotzeko, nahiz eta gaur egun kanpo-kontsulten arreta Txagorritxu Ospitalearen ondoko eraikinean egiten den.
2012an Txagorritxu Ospitalea eta ospitale horren ondoan eraiki zen kanpo-kontsulten eraikin berriarekin fusionatu zuten, Arabako Unibertsitate Ospitalea sortuz.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Osakidetza, Arabako Unibertsitate Ospitalea - Nor garen. (). Nor garen. (Noiz kontsultatua: 2017-09-26).