Zestoa

Gipuzkoako udalerria


Zestoa Gipuzkoako iparraldean dagoen barrualdeko udalerri bat da, Urola Kosta eskualdekoa. 3.740 biztanle zituen 2016. urtean.

Zestoa
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Cestona.JPG
Zestoa.

Zestoako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Urola Kosta
Izen ofiziala Zestoa
Alkatea Leire Etxeberria Lizarralde (en) Itzuli
Posta kodea 20740
INE kodea 20027
Herritarra zestoar
Kokapena
Koordenatuak 43° 14′ 24″ N, 2° 15′ 31″ W / 43.2401°N,2.2586°W / 43.2401; -2.2586Koordenatuak: 43° 14′ 24″ N, 2° 15′ 31″ W / 43.2401°N,2.2586°W / 43.2401; -2.2586
Azalera 43,69 km2
Distantzia 33 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 3.740 biztanle (2016)
(Green Arrow Up.svg 25)
Dentsitatea 85,6 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 18,47
Zahartze tasa[1] % 21,44
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 55,76
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 79,01 (2011)
Genero desoreka[1] % 6,61 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 10,08 (2013)
Kultura
Euskaldunak[1] % 83,88 (2010)
Euskararen erabilera[2] % 63,5 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1383. urtea
Webgunea http://www.zestoa.net/

GeografiaAldatu

Urola ibaiak herria zeharkatzen du. Pagoetako natura parkearen zati bat Zestoa udalerrikoa da.

Udalerri mugakideakAldatu

Mendebaldean Deba, iparraldean Zumaia eta Aizarnazabal, ekialdean Aia eta hegoaldean Azpeitia eta Errezil ditu mugakide.

AuzoakAldatu

Zestoako auzoak honakoak dira:

HistoriaAldatu

 
Ekainberriko zaldiak.

Zestoa aberatsa da oso historiaurreko ondareari dagokionez.

Ekain Debako udalerriko lurretan dagoen leizea da, Goi Paleolitokoa, baina irismen eta bide naturala Zestoako herrigunetik du. Ezaguna da batez ere Madeleine aldikoak diren labar-pinturak direla-eta. Erreplika museoa, Ekainberri, Zestoako terminoan dago kokatua.

Nahiz eta fisikoki leizea Debako lurretan kokatu, Zestoako muga-mugan dago eta Zestoako udaletxea berak erosi zituen bertako lurrak leizea babestu ahal izateko.

Beste aldetik kobarako sarbidea Zestoako kaskotik hurbil da, eta hau dela eta, Ekainberri 2008ko abuztuan Zestoan zabaldu zuten Ekainberri zentroa, labar-pinturen kopiak eta kobazuloaren egitura bera barne hartzen dituena. Zentroa bisitagai dago eta ireki zenetik dozenaka mila bisitari bertatik igaro dira jada[3].

2008an UNESCOk kobazuloak Gizateriaren Ondaretzat izendatu zituzten, Santimamiñe eta Altxerrirekin batera.

Sakontzeko, irakurri: «Ekain (leizea)»
Sakontzeko, irakurri: «Danbolinzulo»

Aizarna auzoan, Erralla eta Amalda kobak daude. Bi leize hauetan garrantzi handiko aztarnategi arkeologikoak aurkitu eta indaustu dituzte.

2009ko abuztuaren 14ean Aranzadi Zientzia Elkarteak duela 250.000 urte homo heidelbergensis gizakiak erabilitako sutondo baten aurkikuntzaren berri eman zuen. Aurkikuntza Zestoako Irikaitzeko aztarnategian egin zuten, herriko interes arkeologiko handiko beste gune bat, Zestoako kaskoko futbol zelaian kokatzen dena. Adituen ustez, aurkikuntza horrek homo heidelbergensisek sua egiteko zuen ahalmenaren berri emango du. [4]

 
Zestoako geltokia 1925ean

DemografiaAldatu

2019an 3.833 biztanle zituen herriak. Horietatik %19,18k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %9,57 ziren.[5]

Zestoako biztanleria

EkonomiaAldatu

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %2. Bigarren sektorea %51,4. Hirugarren sektorea %43,5. Eraikuntza %3,1.[5]

PolitikaAldatu

Zestoako udalerrian EH Bildu koalizioak lortu du alkatetza azkeneko hauteskundeetan. Zestoako udalak 11 zinegotzi ditu guztira.

Zestoako alkatea EH Bildu koalizioko Mikel Arregi Urrutia da 2019ko udal hauteskundeez geroztik[6]. Udaleko hamaika zinegotzietatik sei lortu zituen. Baliogabeko botoak 33 izan ziren (emandako guztien %1,67) eta 30 boto zuri izan ziren (botoen %1,52). Abstentzioa %28,52koa izan zen.[7]

Udalerri Hauteskundeak Zestoan
Alderdi politikoa 2019 2015
Botoak Zinegotziak Botoak Zinegotziak
EH Bildu 1083 6 880 5
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) 793 5 907 6
PSE-EE/PSOE 36 0 40 0
PP - - 10 0

EuskaraAldatu

Zestoako ondarea biltzen duen ikus-entzunezkoa. Euskal Herriko Ahotsak proiektuko elkarrizketekin eta herriko irudiekin osatua.[8][9]
Sakontzeko, irakurri: «Urolaldeko hizkera»

Herriko hizkera Urolaldeko hizkera da, hau erdialdeko euskara edo gipuzkeraren aldaera bat da. Zestoak bere bertso-eskola du.

2016an herritarren %81,48 euskalduna zen.[5]

Ondasun nabarmenakAldatu

 
Santa Engrazia ermita

Argazki galeriaAldatu

Auzoak:

Zestoar ospetsuakAldatu

Hiri senidetuakAldatu

2009ko apirilaren 30ean, Palestinako Bir-zeit hiria eta Zestoa senidetu ziren udaletxeko areto nagusian egindako ekitaldian. Erabakia zinegotzi guztiek aho batez hartu zuten, Yousef Nasser, Bir-Zeiteko alkatea eta Palestinaren Askapenerako Herri Frontearen kidea, bertan zegoela[15].

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa