Guardia
- Artikulu hau Arabako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Guardia (argipena)».
Guardia[4] Arabako hegoaldeko udalerri bat da, Arabako Errioxa eskualdeko herriburua, Gasteiztik 64 bat kilometro hegoaldera kokatua.
Guardia | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
![]() Guardia hiribilduaren ikuspegia airetik. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Arabako Errioxako Kuadrilla | ||||||||||
Izen ofiziala | ![]() | ||||||||||
Alkatea | Lucio Castañeda Martinez de Treviño (EAJ/PNV) | ||||||||||
Posta kodea | 01300 / 01308 / 01309 / 01321 | ||||||||||
INE kodea | 01031 | ||||||||||
Herritarra | guardiar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°33′00″N 2°34′59″W / 42.55°N 2.5830555555556°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 81,08 km2 | ||||||||||
Garaiera | 635 metro | ||||||||||
Distantzia | 44 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.483 (2022)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 19,12 biztanle/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | ![]() | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 22,22 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 23,39 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 79,81 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 18,19 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 7,85 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 21,78 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 5.63 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera data | 1164 | ||||||||||
Webgunea | http://www.laguardia-alava.com |


Hiribildua udalerriko erdialdean dago, eremu lauan nabarmentzen den muino baten gainean. Haren inguruan, Nafarroako errege Antso Azkarrak harrizko harresi bat eraikiarazi zuen, eta zati handi batek oraindik zutik dirau. Gaurdaino gorde dira harresiko bost sarrera: Mercadal, Carnicerías, Páganos, San Juan eta Santa Engracia ateak. Hiriko kaleek ere eusten diote Erdi Aroko giro bereziari. Ekonomiaren aldetik, ardoa da inguru horretako produktu nagusia, eta mahasti eta ardandegi ugari ditu herriak.
Etimologia Aldatu
Garai batean, batez ere XX. mendeko azken laurdenean, udalerriaren euskal izentzat Biasteri erabili izan zen, izen zaharra hori zelakoan. Areago, deitura hori izen ofiziala izatera iritsi zen.[5] Henrike Knörr euskaltzain eta filologoak gai hori ikertu ostean, ordea, Biasteri[5] hori Binasperi herriaren izen zaharra zela argitu zen (egun Lantziegoko auzoa, antzina Guardiaren parte izana).[5] Ondorioz, Euskaltzaindiak udalerriaren euskal izena Guardia dela arautu zuen.[4]
Geografia Aldatu
Kantabria mendilerroaren hegoaldean kokatzen da, Ebro ibaiaren ezkerraldean.
Ingurune naturala eta klima Aldatu
Hiribildutik gertu Guardiako Biotopo Babestua dago. Bertan, Guardiako aintzirak izeneko urmaelak daude, lau guztira (Prao de la Paúl, Carralogroño, Musco eta Carravalseca), hezegune-multzo garrantzitsua osatzen dutenak. Agi denez, antzina Ebro ibaiak sortutako laku handi baten lehortzearen ondorioz sortu ziren urmael horiek.
Udalerri mugakideak Aldatu
Historia Aldatu
Aurreneko aztarnak Aldatu
Guardia inguruan Neolito garaiko aztarna ugari aurkitu dira. K.a. 3000 urte inguruan Bilarko hezurren leizea populatua egon zen eta Brontze Aroa izan arte hainbat ehorzketa trikuharri aurkitu dira inguruetan, ala Guardian, Kripanen nola Bilarren. Guardiakoak Hueseragana, Layaza, Sotillo eta San Martin dira. Guardiaren hegoaldean, herritik bi kilometro ingurura, Neolito garaiko (3035-3365) hobi handi bat aurkitu da, gutxienez 298 hilotz dituena[6].
La Hoya deituriko muinoan, Guardiatik 500 bat metro iparrera, Burdin Aroko aztarnategi bat aurkitu zen 1935ean, horrek Guardia herria antzinakoa dela frogatzen du. Adituek diotenez, 4 hektarea zabala den La Hoya antzinako herrian duela 3.400 urtetik bizi izan zen jendea. Zeltiberiarrak iristearekin batera La Hoya merkartaritza eta lurralde antolakuntza gune garrantzitsua bihurtu zen. K.a. III. mendean ordea bertan behera utzia izan zen, horren arrazoirik ez da ezagutzen. Gaur egun eremu arkeologikoa bisita daiteke, alboan eraiki den museoarekin batera.
2008an Guardiako alde zaharrean K. a. III. eta II. mende bitarteko aztarnak aurkitu zituzten, adituek zeltiberiarrekin erlazionatu zituztenak[7].
Erromatarren garaiko arkeologi eremu bat ere aurkitu da, Las Pilas del Camino de Logroño izena eman zaiona. 450 m²-ko azalera hartzen du indusketa eremuak eta eltzegintza lantegi baten aztarnak dira. Labe handi bat aurkitu da, bi metro luze eta metro bateko altuera duena. Teilak, pezuak eta zeramikazko harlauzak ere aurkitu dira inguruan. Eltze lantegiaren inguruan beste egitura batzuk ere topatu dituzte[6].
Erdi Aroa Aldatu
Guardia oso hiri zaharra da. X. mendearen hasieran (908. urtean dirudienez) Guardiako muinoan gaztelua eraiki zuen Nafarroako Antso Abarkak, Nafarroako Erresuma Gaztelaren erasoetatik babesteko. Hiri garrantzitsua izan zen X-XII. mendeetan.
Nafarroako Errege-erreginak bizi izan ziren bertan tarteka eta Zuria Nafarroakoa Guardian jaio eta bertan ezkondu zen Gaztelako Antso III.arekin. Zuriaren anaia zen Nafarroako Antso VI.ak forua eman zion hiribilduari 1164. urtean. Antso VII.ak herria gotortu egin zuen harresi sendo bat eraikiz inguruan. Dorre garaiak eraiki ziren eta almenaz ornitu ziren harresiak. Lau ate eraiki ziren, Paganoseko atea (mendebaldean), Mercadal (hegoaldean), San Juan atea (hego-ekialdean) eta Santa Engrazia atea (ipar-ekialdean). XV. mendean bosgarren bat egin zen ekialdean, Carnicerias atea izenaz ezagutzen dena. Harresiaren barruan hiru kale luze ezarri ziren ipar-hegoalde norabidean, eta erdialdean plaza errektangularra[8].
Foruen jabe egindakoan, Guardia hazi eta hedatzen hasi zen, eta hori kontuan hartuta, Fernando IV.ak hainbat eskubide erabiltzeko baimena eman zion merkataritza eta garapen ekonomikoa erraztearren. 1351. urtean, Nafarroako erresumaren eta Gaztelakoaren arteko gerrak ugariak zirenean alegia, Guardiak nafarra izateko borondatea berretsi zuen. Hala eta guztiz ere, urte batzuk geroago, Nafarroako Karlos II.a erregeak Gaztelako Henrike II.aren esku utzi zuen Guardia (1367). 1386an Gaztelako Joan I.ak berriro itzuli zion Guardia Nafarroako Karlos III.ari beaumontarren eta agaramontarren arteko guduen garaian Guardia Gaztelaren mende geratu zen, nahiz eta 1469an Nafarroaren esku egon.
Azkenik, Fernando katolikoaren agintaldian (1486), Guardia Gaztelaren mende geratu, eta Arabako hiri bihurtu zen, nahiz denbora jakin baterako soilik onartu bertako biztanleek.
Aro modernoa Aldatu
Gaztelak Nafarroa konkistatu ondoren Guardiak mugan egoteari utzi zion. Hiriak militar izaera galdu zuen orduan eta garapen ekonomikoa izan zuen, ardogintza oinarri hartuta. Hiriaren azpialdea zulatu egin zen eta galeria horiek upategi familiar gisa erabiltzen hasi ziren[6]. XVI eta XVIII mendeen artean jauregi ugari eraiki ziren, beren armarri eta teilatu ornatuekin[8].
XVI. eta XVII mendeetan hainbat izurrialdi jasan zituen eta hiriaren populazioa hamarrenera jeitsi zen[6].
Iberiar Penintsulako gerran borroka latzak izan ziren Guardiaren inguruan: alde batetik frantsesak, eta bestetik Zurbanoren, Lezetaren (Dos Pelos) eta Minaren agindupean zeuden gerrillariak. Lehen Karlistaldian (1836), Arabako III. Batailoi karlistak hiria setiatu bazuen ere, ez zuen hartzeko aukerarik izan. Bigarren Karlistaldian, berriz, karlistek bitan hartu zuten hiria beren mende, eta liberalek bietan berreskuratu zuten. Hiria oso kaltetua gelditu zen.
XX mendea Aldatu
XX. mendearen hasieran herriak hainbat azpiegitura sortu zituen eta horrekin errekuperatzen hasi zen. 1920. urtean Raimundo Deunaren Ospitalea inauguratu zen eta 1927an eskola[6].
Mendearen amaieran ardogintzan oinarrituriko turismogunea bihurtu zen.
Ekonomia Aldatu
Nekazari herria da, batez ere. Dagoen industria nekazaritzaren, eta bereziki mahastien inguruan sorturikoa da. Guardiako ekonomia, beraz, ardogintzan eta haren inguruko turismoan oinarritzen da. Arabar Errioxako ardoaren ekoizle nagusietakoa da udalerria. Herriko upategietan ikus daiteke ardoaren ekoizpena pausoz pauso.
Banaketa administratiboa Aldatu
Guardiako udalerria lau herriz osatua dago:
- Campillar
- Guardia (udalerriko hiriburua)
- Serna (Laserna)
- Páganos (aparteko udalerria izan zen 1920ko hamarkada arte)
Demografia Aldatu
Guardiako biztanleria |
---|
![]() |
Politika Aldatu
Egungo Guardiako Udalbatza 2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetan erabaki zen. Hauteskundeen ondoren, EAJ/PNV-k hiru zinegotzi eskuratu zituen, aurreko urtean baino bat behiago. Eusko Alderdi Popularrak hiru zinegotzi lortu zituen (aurrekoetan baino bat gutxiago) eta Bildu koalizioak bi lortu zituen. PSOE alderdiak, berriz, zinegotzi bat eskuratu zuen. EAJ/PNV alderdiko Lucio Castañeda Martinez de Treviño hautatu zuten alkate.
Guardiako udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24 |
2011ko maiatzaren 22 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Alderdi Popularra (PP) | 4 / 9 |
5 / 9 |
|||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 2 / 9 |
3 / 9 |
|||
Euskal Herria Bildu* (EHBILDU) | 2 / 9 |
1 / 9 |
|||
Herritarrak (C's) | 1 / 9 |
||||
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa. | |||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
Alkateak Aldatu
Hauek izan dira Guardiako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[9] | |
Javier Sampedro Sampedro[9][10][11] | 1979 | 1983 | Zentro Demokratikoaren Batasuna | |
Javier Sampedro Sampedro[11][12] | 1983 | 1987 | Alianza Popular/Alderdi Demokrata Popularra/UL | |
Javier Sampedro Sampedro[12][13] | 1987 | 1991 | Agrupacion de Electores Independientes de Laguardia | |
Javier Sampedro Sampedro[12] | 1991 | 1995 | Alderdi Popularra | |
Javier Sampedro Sampedro[12] | 1995 | 1999 | Alderdi Popularra | |
Javier Sampedro Sampedro[12] | 1999 | 2000 a | Alderdi Popularra | |
2000 | 2003 | Alderdi Popularra | ||
Javier Sampedro Randez[14] | 2003 | 2007 | Alderdi Popularra | |
Maria Jesus Amelibia Argote[15] | 2007 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Manuel Amezaga[16][17] | 2011 | 2015 | Alderdi Popularra | |
Pedro Leon Garcia de Olano[9] | 2015 | 2019 | Alderdi Popularra | |
Lucio Castañeda Martinez de Treviño[15][18][19][20][21][22] | 2019 | 2022 b | Euzko Alderdi Jeltzalea[23] | |
Raul Garcia Ezkerro[24][25] | 2022 | 2023 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
2023 | Jardunean |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
b 2022ko apirilean Lucio Castañeda Martinez de Treviño alkateak dimisioa aurkeztu zuen.
Garraioa Aldatu
Araba Bus sareko eta lineek zerbitzua ematen diote herri honi:
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:
|
Kultura Aldatu
Hizkuntza Aldatu
Ez dakigu ziur noiz utzi zitzaion euskaraz hitz egiteari Guardian, baina nonbait IX eta XVI. mendeen bitartean koka daiteke haren galera.
Gaztelaniaz hitz egiten da nagusiki. Euskaldunak %21,78 dira gaur egun (2010).
Jaiak[6] Aldatu
- Gaiteroen eguna. Maiatzean izaten da eta sona handiko festa eguna da. Jesús Martínez Jimeleo-ri omenaldia egiteko sortu zen eta urtero ospatzen da.
- San Isidro eguna maiatza erdialdera izaten da eta nekazal makinaria eta produktuen azoka egiten da.
- San Juan eta San Pedro jaiak dira Guardiako festa nagusiak[8]. Ekainaren 23 eta 29 artean ospatzen dira. Jaiak hasteko dantzariek eta katximorroak agintariei dantza egiten diete eta jaiak amaitzeko "upelaren ehorzketa" egiten da.
- Joan Lepamoztu Deunaren eguna abuztuaren 29an ospatzen da, udaren bukaera adierazten duena.
- Berberanako erromeria irailean izaten da.
- Paganosen hainbat jai ospatzen dira:
- Urtarrilean Arabako Errioxako jairik goiztiarrenak egiten dituzte. Ardo beroa edatea dute ohitura, hotz ikaragarria egin ohi du eta.
- San Blas eguna otsailaren 3an izaten da. Txulalai dantza tradizionala egiten da eta erlikiari musu ematen zaio. Dantza kaotikoa da, edonork hartzen du parte eta aldakadak eta ipurdikadak ematen dira.
Erlijioarekin loturiko ohiturak Aldatu
Gabonetan jaiotza ikusgarria jartzen da Erregeen Andre Mariaren elizan. 73 pertsonaiek osatzen dute. Jaiotzako irudiak mugikorrak dira eta Gabon eguneko meza nagusiaren ondoren Jesus haurtxoaren jaiotza antzezten dute. Errege egunean umearen gurtza da antzezten dutena. jaiotzaren aurreneko aipamena 1749. urtekoa da eta 1767. urtean Domingo Busterok berriztu eta handitu egin zuen[6].
Aste santuan prozesioak egiten dira ostegun eta ostiral santuetan[8]. Ostiralean "iltze ateratzea" egiten da; Jesukristo gurutzetik askatu eta hilobian sartzen da.
Kirolak Aldatu
- Herriko futbol taldea Rioja Alavesa Luzerna CF da. 2003an sortu zen eta Arabako Erregional Preferentean jokatzen du.
- 1967ko Espainiako Itzuliko 15. etaparen bigarren zatia (44 km-tako banakako erlojupekoa) Guardian hasi zen, eta Gasteizen amaitu. Etapako irabazlea Raymond Poulidor izan zen.
Ondasun nabarmenak Aldatu
Guardiak Erdi Aroko herrien ezaugarri guztiak ditu: harresia, dorretxeak, oinetxeak, eliza erromaniko-gotikoa, gaztelu-dorrea, etab.
- Hirigune historikoa, kultura ondasun gisa monumentu multzo izendatua.[26] Hiribilduaren iparraldean Erregeen Andre Mariaren eliza dago. Eraikinotan ohi den bezala, hainbat garaitako estiloak biltzen dira eliza horretan, erromanikoa eta gotikoa, hain zuzen ere. XV. mendean eraiki zen elizako apiriku polikromatu ederra. Halaber, Guardiako hiribilduan frontoi berezi bat dago ezker-pareta gisa harresiaren orria erabiltzen duena.
- Erdi Aroko herrien artetik, hauxe da trazaketa eta hirigintza zaharra hobekien gordetzen duena.
- Espazioaren banaketa iparraldeko eta hegoaldeko ertzetan dauden gotorleku-elizen inguruan dago egina. Erdiko kalea da Kale Nagusia, eta horren inguruan mendixkaren topografiari eusten dioten beste kale perimetralak daude, aldeetan kurbatzen direnak (Paganos, Santa Engracia eta jadanik desagertua dagoen horren luzapena, San Juan). Erdi Aroko tipologia gordetzen duten zeharkako kantoiak mozten dituzte horiek (batez ere Esquide eta Castillo kalea).
- Guardia herriaren Erdi Aroko hirigintzak garbi mugatzen zituen hiriaren hainbat eremu funtzio berezitarako. Iparraldearen funtzio garrantzitsuena herria babestea zen, horretarako zeuden gaztelua eta gotorleku-eliza. Hego-ekialdean juduen auzoa zegoen, inguruan harresiaren hego eta ekialdeko zatiak, Kale Nagusia (mendebaldean) eta plaza eta San Joan eliza (iparraldean). Beste hiri-eremuan biltzen zen jenderik gehiena, gizarte mailaren arabera hiru kaletan banatuta, honelaxe: Kale Nagusian jauntxoak, elizatik eta udal erakundeetatik hurbil. Paganosen merkatariak eta burgesak eta Esquide kalean eta beste kantoietan herri xehea.
- Ysios upategia, Santiago Calatrava arkitektoarena.
- Guardiako aintzirak, hirigunetik hurbil kokaturiko aintzirak, babestutako biotopo izendaturik daudenak.
Ikus, gainera: Zerrenda:Guardiako kultura ondasunak
Iruditegia Aldatu
-
Eskuinetara, udaletxea.
-
Hirigunerako sarreretako bat, harresietan.
-
Abade Dorrea.
-
Berberanako baseliza
-
Erregeen Andre Mariaren eliza, apiriku polkiromatua.
-
Hueseraganako trikuharria.
-
Ysios upategia, Santiago Calatrava arkitektoarena.
-
Mercadal atea.
Guardiar ospetsuak Aldatu
- Zuria Nafarroakoa (1133-1156), Nafarroako Erresumako printzesa[27].
- Pedro Lopez de Montoia (1542-?), idazlea, teologoa, ezaguna bere ideia pedagogikoengatik.
- Jose Cardiel (1704-1781), misiolari jesulaguna. Argentinako Patagonia esploratu zuen[28].
- Felix Maria Samaniego (1745-1801), alegia-idazlea eta Tolosako alkate. Haren jaiotetxea bisita daiteke, gaur egun ardo-museoa baita[29].
- Felipe de Viana (?-1795), militarra[30].
- Antonio Lezama (1882-1971), kazetaria[31].
- Javier Sampedro (1939-2000), politikaria.
- Oscar de Marcos (1989-), futbolaria.
Herri eta hiri senidetuak Aldatu
Guardia ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
Erreferentziak Aldatu
- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ a b Euskaltzaindiaren onomastika datutegia. Onomastika Batzordeak emandako irizpen eta gomendioa (Noiz kontsultatua: 2010-08-07).
- ↑ a b c Biasteri edo Guardia, nola erabili?. Sustatu.com, 2002ko urriaren 31 (Noiz kontsultatua: 2010-08-07).
- ↑ a b c d e f g «Hasiera» www.laguardia-alava.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Aztarnen aurkikuntzaren berria El Correo egunkarian
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) «Conjunto monumental de Laguardia» Alava Turismo (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ a b c «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La ilusión de aquellos Alcaldes de hace 40 años» Blog Rioja Alavesa (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ a b «Laguardia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ a b c d e «Sampedro Sampedro, Javier - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
- ↑ «Sanpedro Sanpedro, Javier - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
- ↑ «Sampedro Rández, Javier - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «El PNV recupera el poder y promete «otra manera de hacer las cosas»» El Correo 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fallece atropellado el exalcalde de Laguardia José Manuel Amézaga» Diario de Noticias de Álava 2023-05-26 (Noiz kontsultatua: 2023-06-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fallece en Egipto el alcalde de la pequeña localidad alavesa de Lantarón Javier Uriarte» El Diario 2023-06-12 (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
- ↑ «Guardiako alkateak dimisioa eman du, gobernu barruko desadostasunak direla eta - Arabako errioxa» Alea 2022-04-21 (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Dimite el alcalde de Laguardia» Gasteiz Hoy 2022-04-21 (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lucio Castañeda oficializa las discrepancias en Laguardia con su dimisión como alcalde» Noticias de Alava 2022-04-21 (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Dimite el alcalde de Laguardia, Lucio Castañeda (PNV)» EITB 2022-04-21 (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2019-06-14). «EH Bildu y PNV cierran un acuerdo para Bastida y Guardia» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
- ↑ «Raul Garcia Ezkerro Guardiako alkate berria da, EAJ eta EH Bilduren akordioari esker - Arabako errioxa» Alea 2022-04-27 (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
- ↑ «Aldaba jo dute Oionen - Arabako errioxa» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-08).
- ↑ Guardiako hirigune historikoaren izendapena EHAAn[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Blanca de Navarra - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ «Cardiel, Josef - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ «Samaniego Zabala, Félix María Sánchez de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ «Viana, Felipe de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ «Lezama y González del Campillo, Antonio de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
Ikus, gainera Aldatu
Kanpo estekak Aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- Guardiako Udalaren webgunea
- Guardia eta Biasteriren arteko ezberdintasunari buruzko artikulua
- Guardia-Arabar Errioxako Kuadrillako turismo-webgunea
- Guardia euskadi.net webgunean
- (Gaztelaniaz) Ainhoa AROZAMENA AYALA: «Laguardia», Auñamendi Eusko Entziklopedia.