Legutio edo Legutiano Arabako iparraldeko udalerri mugakidea da, Zuiako Kuadrillakoa, Bizkaia eta Gipuzkoarekin mugan dagoena. Bilbo eta Gasteiz hiriburuen artean dago kokatuta.

Legutio
 Araba, Euskal Herria
Legutioren ikuspegia.jpg
Legutioren ikuspegia.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaZuia-Gorbeialdea
Izen ofizialaFitxategi:Ez Legutio
AlkateaNekane Garaigordobil (EH Bildu)
Posta kodea01170
INE kodea01058
Herritarralegutioar
Kokapena
Koordenatuak42°58′52″N 2°38′48″W / 42.9809869°N 2.6467053°W / 42.9809869; -2.646705342°58′52″N 2°38′48″W / 42.9809869°N 2.6467053°W / 42.9809869; -2.6467053
Azalera45,85 km2
Garaiera568 metro
Distantzia16 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria1.921 (2020)
Green Arrow Up.svg36 (2019)
alt_left 890 (%46.3)995 (%51.8) alt_right
Dentsitatea37,78 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 21,29
Zahartze tasa[1]% 28,54
Ugalkortasun tasa[1]‰ 41,06
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 78,54 (2011)
Genero desoreka[1]% 17,64 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 10,22 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 37,02 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera[3]% 19.83 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1333
Webguneahttp://www.legutiano.net/euskara.asp

Haren erdigunean dago izen bereko herria, udalerriko herriburua, eta beste lau kontzejuak hauek dira: Elosua-Ollerieta ipar-mendebaldean, Urrunaga-Nafarrate hego-mendebaldean, eta Urbina eta Goiain hegoaldean.

2016an 1.732 biztanle zituen. Bigarren udalerririk populatuena da Gorbeialdeako eskualdean, Zuiaren atzetik eta Zigoitiaren aurretik.

Legutio, elurpean.

EtimologiaAldatu

Villarreal de Álava deitu izan zaio gaztelaniaz, azken urteotan deitura hori baztertuta badago ere. Inguruko eskualde osoan, euskaraz, Bilerle deitu izan zaio tradizioz. Halaber, Legutiano izena ere erabili izan da euskaraz nahiz gaztelaniaz, baina gaur egun Legutio hartu du udalak izen ofizialtzat (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2010-03-10), Euskaltzaindiaren irizpenarekin bat eginez.[4]

GeografiaAldatu

Inguru naturalaAldatu

 
Legutio udalerriko Elosu herriaren ikuspegia.
Gerra Zibilaz, Gregorio Biteriren testigantza (Ahotsak[5] proiekturako)

Santa Engrazia, Legutio eta Urrunagako urtegien ondoan dago, Bizkaiko mugaren ondoan. Legutioko herriburuaren ekialdean Arlaban mendilerroa dago, Albertia mendia (868 m) gainean duela.

Udalerri mugakideakAldatu

BidegurutzeaAldatu

Legutio hiru probintzien arteko bidegurutzean dago kokatuta. Gasteizekin (17 km-tara) lotuta dago N-240 errepidearen bidez. Arrasaterekin (22 km-tara), bestela, A-2620 errepidez Aramaiotik edo AP-1 autopistaz Lukutik komunikatuta dago.

Bilborekin (60 km-tara), azkenik, bi bide nagusi daude: Barazar mendatekoa, Ubide eta Arratiatik N-240 errepidez, edo bestela Urkiola mendatekoa, Otxandio eta Durangotik, N-623 errepidez. Hirugarren bidea, AP-68 autopistaz izango litzateke, Murgiatik.

AuzoakAldatu

Udalerriaren iparraldean, Etxebarri auzoa mendebaldean, urtegiaren gaineko zubia zeharkatuta, eta ekialdean Goikoetxe auzoa daude. Hegoaldean, aldiz, Kurutzalde eta Mendikotxe auzoak daude. Kurutzalde dago Zabalain parkearen penintsula eta Gasteizerako errepidearen arteko bidegurutzean.

Herrigunean, Carmen kalea da ardatz nagusia, A-2620 errepidearekin jarraitzen duena, Aramaiorantz. Kale honetan udaletxea dago, La Unión enparantza gurutzatzen du eta, iparraldeko muturrean, Elixoste plaza dauka, San Blas parrokiaren ondoan dagoena. Carmen kalearen ekialdean eta paraleloki Erdiko kale dago eta hurrengoa, ekialderago, Goikuri kalea. Kale nagusiaren mendebaldean, aldiz, Beheko kalea dago.

HistoriaAldatu

1333. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Legutioko herria. Urte horretan bertan jaso zuen hiri gutuna Alfontso XI.a Gaztelako eta Leongo erregearen eskutik. Hurnaga, Goiain, Urbina, Anguello, Nafarrate eta Elosuko herrixkak bertara batu ziren orduan. 1371an Abendañoko Jaunen eskuetara pasatu zen. 1471an Haroko Kondeak Gasteiz hartu zuen, eta handik Villarreal de Alava-rantz abiatu zen, herri hau ere okupatzeko asmoz. Hala ere, Pedro de Abendaño ganboatarraren alde egin zuten soldadu bizkaitarrek eta Trebiñuko Kondeak, eta alde egin behar izan zuten Harotarrek Balmaseda alderantz.

XVI. mendean auzi ugari zeukan hiribilduak inguruko kontzejuekin: Santa Engrazia ibaia zela-eta Zigoitiarekin, Quetura mendiagatik Otxandiorekin, Mendiguren, Abetxuko, Durana, Nafarraterekin, ... María Ladrón de Guevara y Abendaño, Escalanteko kondesa, Villarrealgo Jaurerriaren azken jabea izan zen. Valladolideko Kantzilertzak Real Carta Executoria eman zuen 1682an, hiribildua eta kondesaren arteko ika-mika bideratzeko. Ordutik aurrea, villa realenga da.

1795eko uztailaren 13an, Dessein jeneral frantziarrak Villarreal bereganatu zuen Konbentzioaren Gerran. Ia ehun urte geroago, Bigarren Karlistaldian, Araba zortzi "Comandancias de Armas"-etan banatuta zegoen, haietako bat Villarreal zen, garrantzi handiko herria baitzen (1877an 1.500 biztanle zituen). 1875eko uda aldean, herriak nozitu zituen ekintza gogorrak eta sute handiak liberalen aldetik.[6]

Espainiako Gerra Zibilaren garaian gudu latzak gertatu ziren herriaren inguruan, Legutioko gudua izenekoa, 1936ko udazkenean.[7]

Banaketa administratiboaAldatu

Legutioko udalerria bost herriz osatua dago:

DemografiaAldatu

Legutioko biztanleria

PolitikaAldatu

 
Legutioko udaletxea

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Legutioko alkatea Bilduko Jon Iñaki Leza de la Llera izan zen 2011-2015 bitartean.

2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduko hautagaitzak irabazi zuen, eta Nekane Garaigordobil alkate hautatua izan zen.

2015eko udal hauteskundeakAldatu

Legutioko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
EH Bildu*
5 / 9
318 (% 42,06)
6 / 9
495 (% 58,72)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 9
308 (% 40,74)
2 / 9
211 (% 25,03)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 9
63 (% 8,33)
1 / 9
74 (% 8,78)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 9
29 (% 3,84)
0 / 9
45 (% 5,34)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

AlkateakAldatu

Hauek izan dira Legutioko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[8]
Pedro Goicoechea Arruabarrena[9] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Pedro Goicoechea Arruabarrena[9] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
1991 1995 a Euzko Alderdi Jeltzalea
1995 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Ramon Lopez de Bergara Astola 1999 2003 Euskal Herritarrok
Francisco Retegui Ayastuy 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea
Pedro Julian Berriozabal Arregi 2007 2011 Eusko Alkartasuna
Jon Iñaki Leza de la Llera 2011 2015 Bildu
Nekane Garaigordobil Bengoa[8] 2015 2019 Euskal Herria Bildu
Cesar Fernandez de Gamarra Egurrola[10][11][12] 2019 2019 b Euskal Herria Bildu
Jon Zuazo[13] 2019 Jardunean Euskal Herria Bildu

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

b 2019ko urrian Cesar Fernandez de Gamarra Egurrola alkateak dimisioa aurkeztu zuen.

EkonomiaAldatu

Legutioko udalerrian Goiaingo industrialdea dago, batez ere Arabako eta Debagoieneko enpresak biltzen dituena.

GarraioaAldatu

Araba Bus sareko   eta   lineak zerbitzua ematen diote udalerri honi:

  Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
2 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Alas/Boulebard)LukuUrbinaGoiainLegutio Ibarra
18 Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)Gasteiz (Alas/Boulebard)DuraLukuUrbinaGoiainLegutioOtxandio (ospitalea)Otxandio (Anteparaluzeta)Abadiño (Amaitermin)Urkiola (santutegia)Urkiola (Santi Gaztelu)MañariaMañaria (Aldabarrena)Izurtza (Ortuzar)Izurtza (Eleizalde)Iurreta (Maspe) Durango
(Landako)

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:

  Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
6a Otxandio
Legutio
OletaElosuElosu (Ollerieta)NafarrateUrrunagaLarrabeaLegutio (Zabalain) Otxandio
Legutio
6b Gasteiz
Legutio
Dura
ZurbaoArzubiagaLangara GanboaZiraoBetolatzaLukuUrbinaUrrunagaNafarrate Gasteiz
Legutio
Dura

KulturaAldatu

EuskaraAldatu

Legutioko hiztunen testigantzekin osatutako bideoa, Euskal Herriko Ahotsak[14][15]proiekturako egina, ahozko ondarea haso eta zabaltzeko.

Luis Luziano Bonapartek bizkaieraren baitan sailkatu zuen Legutioko euskara. Gaur egungo sailkapenaren arabera, ordea, Otxandio inguruko euskara[16][17] genuke, mendebaldeko euskararen sartalde eta sortaldeko azpieuskalkien artekoa.

1981eko erroldan, 794 erdaldun, 267 euskaldun (osorik alfabetatuak 121, partzialki alfabetatuak 80 eta ez alfababetatuak 66) eta 244 elebidun hartzaile zeuden.

Gaur egun, goraka doa bertako euskaldunen kopurua, eta bertso-eskola bat ere badute.

UEMAren arabera 2016an biztanleen % 53,4 euskaldunak ziren eta euskararen erabilera % 9,2 zen[18].

KirolakAldatu

  • Larrabeako Golf-Kluba
  • Estropadetarako Nazioarteko Eremua

Jaiak eta ospakizunakAldatu

Ondasun nabarmenakAldatu

Argazki galeriaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Euskal Onomastikaren Datutegia.
  5. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
  6. Legutioko historia Auñamendi entziklopedian.
  7. Lur entziklopedietatik hartua.
  8. a b «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  9. a b «LEGUTIANO - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  10. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
  11. (Gaztelaniaz) «EH Bildu repite victoria en Legutiano, uno de sus feudos» El Correo 2019-05-27 (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
  12. (Gaztelaniaz) Armentia, Iker. (2019-10-22). «Dimite el alcalde de Legutio, César Fernández de Gamarra (EH Bildu), cuatro meses después de tomar posesión» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
  13. «Albisteak | EHB» ehbildu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
  14. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-05).
  15. Ahotsak Ahozko Ondarea. (2017-04-07). Legutioko Ahotsak. (Noiz kontsultatua: 2018-06-05).
  16. «Otxandio ingurukoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-05).
  17. «Legutio - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-05).
  18. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. 2021-02-10 (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  19. Euskal Buztingintza Museoaren webgunea

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa