Alegia
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Alegia (argipena)»
Alegia Gipuzkoako erdi-ekialdeko udalerri bat da, Tolosaldea eskualdekoa, Oria ibaiaren ertzean kokatua. 1.760 biztanle zituen 2016. urtean, eta Donostiatik 32 km hegoaldera dago.
Alegia | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
Alegiako zubia eta Oria ibaia. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Tolosaldea | ||||||||||
Izen ofiziala | Alegia | ||||||||||
Alkatea | Unai Iraola Aguirrezabala (en) ![]() | ||||||||||
Posta kodea | 20260 | ||||||||||
INE kodea | 20005 | ||||||||||
Herritarra | alegiar | ||||||||||
Ezizena | txintxarriak eta txintxarrik | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°06′01″N 2°05′54″W / 43.1004°N 2.0984°W43°06′01″N 2°05′54″W / 43.1004°N 2.0984°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 7,59 km² | ||||||||||
Garaiera | 94 m | ||||||||||
Distantzia | 32 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.740 (2022)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 229,25 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | ![]() | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 19,25 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 50 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 78,76 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 8,76 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 12,38 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 78,74 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % 77,6 (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 68.8 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1457 | ||||||||||
Webgunea | http://www.alegia.net/ |
GeografiaAldatu
Udalak guztira 7,8 km2 ditu. Udalerriaren beheko aldean hirigunea eta industrigunea kokatzen dira, Oria eta Amezketa ibaien ibar estuen artean, itsas mailatik 94 m gorago: gainerako lurraldeak malda biziak ditu, eta baso-zelaiz josita dago. Punturik garaiena, berriz, itsas mailatik 575 m gorago dago. Alderik altuenean dagoen baserria Ariztizabal da, 415 metroko garaieran.
Kokalekuak eta komunikazio-sistemak eskualde txiki baten erdigune bihurtzen dute Alegia, RENFEren geltokia hor baitago, Donostia - Gasteiz autobidea ondoan du, eta bertatik igarotzen dira Altzo, Amezketa, Ugarte, Bedaio, Orendain, Abaltzisketa, Larraitz eta Aldabara doazen errepideak.
MugakideakAldatu
Ingurune naturalaAldatu
Oria ibaiak udalerria zeharkatzen du.
HistoriaAldatu
Alegiaren armarrian bost otso odoleztatu agertzen dira, urrezko hondoan, gerrarako bandera eta sinboloekin. Armarri hori Gaztelako Henrike IV.a erregeak eman zion Alegia herriari, bertako biztanleek Olmedoko guduan erakutsitako adorea saritzeko.
Alegiaren sorkuntza data zehatza ezezaguna da. 1319. urtean Tolosaren jurisdikzioan barne hartu zen, eta urtarrilaren 21ean, bertako bizilagunen eskariz, anexioa izenpetu zen, eta bi mendez hiri horren jurisdikzioaren barneko hogeita lau auzoetako bat izan zen.
1454. urtean hiribildu titulua lortu zuen, Henrike IV.a Gaztelako erregeari egindako zerbitzu garrantzitsuen ordainsari. Nolanahi ere, arlo zibil eta kriminalerako eskumen osoa, bai eta erabat independentea zen hiri izaerari loturiko gainontzeko eskubideak ere, 1615. urteko apirilaren 3an lortu zituen, Filipe III.a Espainiakoak Madrilen emandako pribilegioaren indarrez.
Probintziako Batzar Nagusietan eta Partikularretan ordezkari gehiago izateko xedez, Ikaztegieta eta Orendainekin batera Aizpuruko Batasunean esku hartu zuen. Batasun hori 1625. urteko apirilaren 7an izenpetu zen kontratu baten bitartez gauzatu zen. Hiru hirien artean ahaldun komun bat izendatzen zuten. Hitzarmenak hogei urtean behin berritzen ziren. 1660. urtean Altzo Batasunera elkartu zen. Aizpuruko Batasunak 43 su izan zituen, ondoko eran banatuta zeudenak: 11 su Alegiari zegozkion, 13 Orendaini, 8 Ikaztegietari eta 11 Altzori. Bertako dolareetatik ateratzen zen sagardoa mendeetan zehar ospetsua izan zen, bai kalitateagatik bai eta kantitateagatik ere. Hirigunean 26 dolare zeuden sagardoa egiteko, zenbait baserritan etxeko kontsumorako zeudenez gain.
Lau iturri izan zituen, bertako bizilagunen erabilera publikorako. Iturri bat Linapozuelon zegoen, beste bat Artosinen, hirugarrena Langatu baserritik hurbil, eta laugarrena Amezketa ibaiaren ezkerreko bazterrean.
1532. urtean, ia herri osoa suntsitu zuen sute bat egon zen. Bederatzi etxe bakarrik geratu ziren. Eta 1648. urtean hemeretzi etxe erre ziren.
Ibaitik hain gertu dagoenez gero, uholdeak beti izan dira kontuan hartu beharreko mehatxua. 1762. urteko ekainaren 20ko uholdean zenbait pertsona hil ziren. Baina ezagutzen diren uholderik larrienak 1953. urteko urriaren 15ean eta 1983. urteko abuztuaren 26an gertatu ziren. Ura 2,10 metrora iritsi zen lehenengoan eta 2,30 metrora bigarrenean.
AzpiegiturakAldatu
EkonomiaAldatu
Alegiako hirigunea Oria ibaiaren eta Amezketa ibaiadarraren elkargunean sortzen den meandroan kokatuta dago, kale estu eta luzea du ibai nagusiarekin paraleloan, eta bi aldeetan etxeak daude, ibaiertzean baratzeak ageri direla. Hori erdi aroko hiribilduen itxura tradizionala da, eta horri bidegurutzea dela gaineratzen badiogu, berehala konturatuko gara hiribildua merkataritzari eta zerbitzuei emana zela. Eskualde-egiturako buru den hiribildu txikiaren merkataritza eta zerbitzuetarako tradizio hori ez da galdu, ordea. Horrela, saltoki txikiak krisian egon arren, egunero denda, jatetxe, taberna, taxi-zerbitzu eta aurrezki-kutxa askok irekitzen dituzte beren ateak, eta horri guztiari Osakidetzako anbulatorioa, botika, lehen mailako irakaskuntzako eskola publikoak eta bigarren hezkuntzako institutua, gizarte-ongizateko zerbitzuak eta abar gaineratu behar dizkiogu, adierazi dugun gizarte-egitura dugu emaitza.
Erdi aroan joare-fabrika asko zeuden Alegian, eta horren ondorioz, bertakoak, grazia eta trufa modura, "txintxarri" goitizenarekin ezagunak dira.Hala bada, herritarrek ezizen hori bereganatu eta iragana gogoratzeko udaletxeko alboko plazan joare baten eskultura eder bat ipini dute, Ugartemendiak egina.
9 langile baino gehiago dituzten 5 industria establezimendu daude, garrantzitsuenak honako hauek dira: eroale elektrikoen trefilatzea eta bernizatzea (hedatzen ari da), eta paper- eta trenbide-industriarako metalezko piezen eraikuntza eta mekanizazioa.
Oriaren ibarrean, ibaiaren eta nazioarteko trafikoa hartzen duen Autobiaren artean, industria erabilerarako kalifikazioa duen lurzoru-gune bat dago, Bazurka izenekoa. Lurzoru horrek plan partzial bat indarrean du, eta lurzoruaren jabeak diren sustatzaile pribatuek 25.000 m2-ko pabiloien eraikuntza berehala martxan jartzea espero da, horrek, inolako zalantzarik gabe, udalerriaren eta bere inguruaren garapen ekonomikoari mesede egingo dio.
Bertako eta kanpokoen artean, ospe handia dute Alegian egiten diren mondejuek.
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %0,9; bigarren sektorea %41,2; hirugarren sektorea %49,5; eraikuntza %8,5. Biztanleko BPGa 23.253 euro ziren.[7]
DemografiaAldatu
2019an herriak 1.751 biztanle zituen. Horietatik %21,42ak 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %10,22 ziren.[7]
Alegiako biztanleria |
---|
![]() |
PolitikaAldatu
2011ko udal hauteskundeakAldatu
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan Bildu koalizioak zazpi zinegotzi eskuratu zituen, eta Euzko Alderdi Jeltzaleak bi. Emaitzen ondorioz alkatea Bilduko Unai Iraola Agirrezabala hautatu zuten.
2015eko udal hauteskundeakAldatu
2015eko udal hauteskundeetan, berriz, Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk zinegotzi bat galdu zuen eta EAJk bat irabazi. Unai Iraolak alkate postuan jarraitu zuen.
2019ko udal hauteskundeakAldatu
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 481 boto; independenteek (Aurrera Alegia[8]) 421 boto; PSE-EEk 14 boto.[9] Arantxa Irazusta (EH Bildu) aukeratu zuten alkate.[10][11]
Udal hauteskundeen jarraipen historikoaAldatu
Alegiako udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Bildu | 6 / 9 |
7 / 9 |
|||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 3 / 9 |
2 / 9 |
|||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
AlkateakAldatu
Hauek izan dira Alegiako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[12] | |
Juan Maria Oyarzabal Artola[12] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
1987 | 1991 | Eusko Alkartasuna | ||
1991 | 1995 | Eusko Alkartasuna | ||
1995 | 1999 | Eusko Alkartasuna | ||
1999 | 2003 | Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
2003 | 2007 | ATEA | ||
2007 | 2009 a | Eusko Abertzale Ekintza | ||
2009 | 2011 | Ez esleituak | ||
Unai Iraola Agirrezabala[13] | 2011 | 2015 | Bildu | |
Unai Iraola Agirrezabala[13] | 2015 | 2019 | Euskal Herria Bildu | |
Arantxa Irazusta Etxeberria[10][11] | 2019 | Jardunean | Euskal Herria Bildu |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Eusko Abertzale Ekintzaren hautagai bezala.
KulturaAldatu
EuskaraAldatu
Alegian[17] Tolosalde gainontzeko udalerrietan bezalaxe,Tolosaldeko euskara[18] mintzatzen da, erdiguneko gipuzkeraren[19] barne dagoena. Beterriko hizkerek[20] eta Tolosaldekoek osatzen dute Erdiguneko azpieuskalkia. Euskara datuei degokienez, herriko euskaldun kopurua %78.74 da, eta euskararen erabilera %54.1.
MusikaAldatu
XIX. mendean Jose Maria Iparragirrek Alegia udalerriko Ramon Batista trapu-saltzaileari Trapu zaharrak izeneko bertsoak jarri zizkion.
Ondasun nabarmenakAldatu
UdaletxeaAldatu
Alegiako udaletxeak estilo barrokoa du, alabaina, egileak, Martin Karrera Aranburu arkitektoak, bertako elementu herrikoiez osatutako apaingarriak ere eman zizkion. 1770. urte inguruan Alegiako udalak eraikin zaharra moldatzeko edo berreraikitzeko lanei ekin zien. Eraikin zahar hori (ziurrenik udaletxea izan zen lehen ere) Plaza Nagusian zegoen. Garai hartan eraikinaren lehen bi hormarteak (erdia gutxi gorabehera) kendu eta eraikin berria egin zuten, izaera noblea eta kultua zuena, orduan indarrean zeuden eraikuntza era eta irizpideen araberakoa.
1986. urtean eraiste, berreraikitze eta zaharberritze lanak hasi ziren, fatxada nagusia errespetatuz eta alboetakoak eta atzeko aldekoa berreraikiz Iñaki Albisu Aparizio arkitektoaren proiektua eredu hartuta. Lan horiek 1989ko ekainaren 24an amaitu ziren.
GaztetxeaAldatu
RENFEren lokal zahar hau 1987an okupatu zuten herriko gazteek eta kolorea eta bizia eman zioten. Autogestioaren bidetik dirau zutik eta bizirik. Bertan antolatutako Bibalabirjen jaiek ospe handia dute (uztailaren erdialdea).
Zubi ZaharraAldatu
Zubi Zahar, XVII. mendearen amaierako zubia, herriak duen puntu xarmagarrienetako bat da, Alegiako barne naiz kanpoko irudirik garrantzitsu eta ezagunenetakoa. 1983ko uholdeak sortutako kalteen ondorioz zati batean eraberritu zen.
Oria ibiltokiaAldatu
Oria ibai ertzean dagoen pasealeku honek km bat du eta herriaren alde zaharra ertz batetik bestera zeharkatzen du, alde bateko amaiera garai batean "Txubi" izenez ezagutzen zen.
BulebarraAldatu
Atseden leku eta kultur eta kirol gunearen sarrera, Amezketa ibaiak Oriarekin bat egiten duen gunean kokatua dago. Itsasontzi baten brankaren itxura du. Alvaro Arrietaren proiektua da.
Txintxarriaren irudi-bidezko eskulturaAldatu
Aspaldi baten zintzarriak egitetik gelditu zitzaien goitizena alegiarrei; eta hortik irudiaren nolakotasunarena. «Zintzarria baserri bizieraren adierazgarri izanik, aztarna arkeologiko gisara irudikatzen nuen; gizartearen eboluzio eta etengabeko aldaketa, jarrera horretan utzi baititu nekazaritza kulturak bereak zituen ohitura eta balioak» esan zuen egile Tomas Ugartemendiak.
San Joan Bataiatzailearen parrokiaAldatu
San Joan Bataiatzailearen eliza 1643. urtean eraikia da. Lehenago txikiago bat izan zen leku berean. Diotenez, eraikitze lanek 100 urte iraun zuten gutxi gorabehera. Estilo aldetik, Gotiko-neoklasikoa da, bigarrena gailentzen delarik batik bat. Aldarea San Joan Bataiatzaileari eskainia dago, haren irudia Ventura Rodríguezek eginiko XVIII. mendeko eskultura bat da.
Parrokiaren barnean Kristoren tailu gotikoa dago, Gipuzkoako onenetako bat, baita "Cavaille-Coll" organoa ere, Jose Manuel Lopetegik 1881ean oparitua. Eta segurtasun neurriengatik agerian ez badaude ere, honako lan hauek ere aipagarriak dira: Arantzazuko Amaren irudia, sevillar eskolako Luisa Roldán eskultorearen lana, eta XV - XVI. mendeen artean eginiko kustodia, errenazimenduko harribitxia. 1955. eta 1998. urteen artean, Juan Martin Zuriarrain Barrena parroko zela, berritze eta egokitze lan ugari egin ziren elizaren barnean zein kanpoan.
Gurutze Santuaren ermitaAldatu
Herriko alde zaharrean kokatua dago, eta batzuek diotenez, Donejakue Bidearekin zerikusi zuzena du.
Franconi FundazioaAldatu
Fundazio hau Altzoko Eusebia Ignacia Franconi andreak 1915ean emandako oinordetzatik dator, zeinen bidez Begiristain-Haundia baserria bere etxaguntza guztiekin Altzo eta Alegiako neskentzako eskola bat egiteko eman baitzuen, gero, garai berriei egokiturik, herriko neska-mutilen eskola bilakatu zena.
LangaurreAldatu
Atsedenleku ezin hobe hau Aldaba Txiki herri mendian dago 250 m-ko garaieran. Iturri, mahai, eserleku eta parrilla daude han, eta aterpetxo bat ere badago.
Alegitar ospetsuakAldatu
- Juan Ignazio Karrera Iturgoien (1620-1682): militarra eta politikaria.
- Pedro Joxe Iguain (1896-??): musikaria.
- Juan Jose Agirre Begiristain (1930-): Lazkaoko Beneditarren monasterioko bibliotekaren arduraduna, eta Lazkaoko Beneditarren Fundazioko zuzendaria.
- Luis Haranburu (1947-): euskal idazlea.
- Martxel Aizpurua (1949)
- Arantxa Iturbe (1964-): irrati esatari eta euskal idazlea.
- Serafín Llamas (1968-): Ezker Batuko politikaria.
- Iker Iriarte Iribar (1984-): bertsolaritza saioetan gai-jartzaile eta aurkezlea. Bertsolaritza eskolako irakaslea.
- Mikel Artola (1989-): bertsolaria eta Iñaki anaiaren botileroa.
- Iñaki Artola (1994-): esku huskako pilotari profesionala.
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ a b «Kultura» Alegia (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
- ↑ a b «Kirola» Alegia (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
- ↑ «Gazteria» Alegia (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
- ↑ a b «Web Eustat. Alegiako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
- ↑ «2019ko HAUTESKUNDEAK» hauteskundeak.gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
- ↑ https://www.euskadi.eus/ab12aAREWar/resultado/maint
- ↑ a b «Alegian EH Bilduko Arantxa Irazustak lortu du alkatetza - Alegia» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
- ↑ a b «Arantxa Irazusta Etxeberria da Alegiako alkate berria - Berriak» Alegiako Udala (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
- ↑ a b «Unai Iraola aukeratu dute berriro Alegiako alkate - Alegia» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2021-12-22).
- ↑ «Agirre Begiristain, Juan Joxe - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
- ↑ «Eskolatik atera eta instrukzioak ikastera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
- ↑ «Alegia - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
- ↑ Tolosaldea. 2018-08-28 (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
- ↑ «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
- ↑ «Beterrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |