Amoroto

Lea Artibaiko udalerria Bizkaian

Amoroto Bizkaiko barnealdeko udalerri euskalduna da, Lea-Artibai eskualdean eta UEMAko mankomunitatean dagoena. 413 biztanle zituen 2016. urtean.

Amoroto
 Bizkaia, Euskal Herria
Amoroto historikoa 0001.jpg
Amorotoko argazki historikoa (Indalecio Ojanguren)
Amorotoko bandera

Amorotoko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaLea-Artibai
Izen ofizialaBandera de Amoroto.svg Amoroto
AlkateaZiortza Ikaran Zugazaga (HK)
Posta kodea48289
INE kodea48004
Herritarraamorotar
Kokapena
Koordenatuak43°19′36″N 2°30′48″W / 43.3268°N 2.5133°W / 43.3268; -2.513343°19′36″N 2°30′48″W / 43.3268°N 2.5133°W / 43.3268; -2.5133
Azalera12,94 km²
Garaiera170 metro
Distantzia57 km Bilbora
Demografia
Biztanleria398 (2022)
Red Arrow Down.svg−16 (2021)
alt_left 202 (%50,8) (%52,3) 208 alt_right
Dentsitatea30,76 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 6,35
Zahartze tasa[1]% 17,96
Ugalkortasun tasa[1]‰ 25,97
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 78,85 (2011)
Genero desoreka[1]% 1,05 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 6,29 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 91,73 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 87.47 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.amoroto.net

GeografiaAldatu

Inguru naturala eta kokapenaAldatu

Mendi aldean kokatuta dago, landa ingurunean, eta udalerriko behealdea Lea ibaiak zeharkatzen du.

MugakideakAldatu

Mugakideak hauexek ditu: Iparraldean Lekeitio, hegoaldean Markina-Xemein, mendebaldean Gizaburuaga eta ekialdean Berriatua.

AuzoakAldatu

Amorotok honako lau auzo hauek ditu:

Elexalde auzo nagusia eta biztanle gehien biltzen dituena da, eta bertan daude udaletxea, parrokia, enparantza, frontoia-probalekua, eskolak eta baserri multzo ederra, zaharrenak XVIII. mendekoak dira.

DemografiaAldatu

2019an 409 biztanle zituen Amorotok. Horietatik %19,8 ziren 65 urte edo gehiagokoak, eta %6,11 atzerrian jaiotakoak.[4]

Amorotoko biztanleria

PolitikaAldatu

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Ziortza Ikaran Zugazaga (HK) da Amorotoko alkatea, Victor Maria Gabiolaren (HK) ondotik. Ikaranek alkatetza lortu zuen bere taldearen baiezko botoei esker, gehiengo osoaz.

2015eko udal hauteskundeakAldatu

Amorotoko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Herriko Kandidatura (HK)
7 / 7
222 (% 100,00)
7 / 7
229 (% 100,00)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 7
0 (% 0,00)
Datuen iturria: 2015eko Udal hauteskundeak. Behin-behineko emaitzak euskadi.eus webgunean

2019ko udal hauteskundeakAldatu

2019ko udal hauteskundeetan Herriko kandidaturak 238 boto lortu zituen.[5] Ibon Gabiola Idoiagabeitia izendatu zuten alkate.[6]

EkonomiaAldatu

Honela banatzen ziren sektore ekonomikoak 2017an: Lehen sektorea %4,7. Bigarren sektorea %69,5. Hirugarren sektorea %24. Eraikuntza %1,7.[4]

Amorotoko Sabin Gabiola Plaza hiztunaren testigantza. Euskal Herriko Ahotsak[7][8] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

KulturaAldatu

EuskaraAldatu

Amorotoko euskara Lea-Artibaiko hizkerari[7][8] dagokio, mendebaldeko hizkeraren barnean kokatzen da, mendebaldeko bizkaieran. Eskualde hau ia erabat euskalduna da. Amoroton herritarren %90,86 euskalduna da.[4]

OndareaAldatu

  • San Martin parrokia: Estilo gotiko-errenazentista duena, XVIII. mendean berriztatua.
  • San Miguel baseliza: Aurrekoa bezala, Elexalde auzoan kokatuta dago.
  • Santa Barbara baseliza: Izen bereko mendian eraikia dugu.
  • Idarreta baserria: 1754an egina estilo barrokoan.
  • Historiaurreko aztarnategiak: Ramón Adan Iartza geologoak gidatutako taldeak 1882an Arminako kobazuloan lehenengo aztarnak topatu zituen. Ondoren, 1929an Telesforo Aranzadi, Enrique Eguren eta Jose Miguel Barandiaran arkeologoek osatutako talde ezagunak Abitako koba aztertu zuen, eta 1964an Barandiaranek Abittagako leizean giza aztarnak eta eskuz egindako tresnak topatu zituen, .

JaiakAldatu

San Martin jai nagusiak uztailaren 4an ospatzen dituzte, gainera irailaren 29an San Miguel eta abenduaren 4an Santa Barbararen omenez erromeria bana antolatu ohi dituzte. Ekaineko bigarren asteburuan Ugaran auzoko (Oleta bezala ezagunagoa) jaiak ospatzen dituzte, larunbatetik astelehenera.

Amorotoar ospetsuakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b c «Web Eustat. Amorotoko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
  5. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
  6. «Amorotoko udala - Udala» www.amoroto.net (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
  7. a b «Lea-Artibaikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-21).
  8. a b «Amoroto - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-21).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa