Errezil

Gipuzkoako udalerria

Errezil Gipuzkoako erdialdeko udalerri bat da, Urola-Erdia eskualdekoa. 32,2 kilometro koadro ditu, eta 608 biztanle zituen 2016. urtean. Donostiatik 42 kilometro hego-mendebaldera dago.

Errezil
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Errezil.jpg
Errezil Erniotik ikusia.
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Urola Erdia
Izen ofiziala Errezil
Alkatea María Jesús Salsamendi
Posta kodea 20737
INE kodea 20066
Herritarra errezildar
Kokapena
Koordenatuak 43° 09′ 54″ N, 2° 10′ 27″ W / 43.165°N,2.17417°W / 43.165; -2.17417Koordenatuak: 43° 09′ 54″ N, 2° 10′ 27″ W / 43.165°N,2.17417°W / 43.165; -2.17417
Azalera 32,46 km2
Garaiera 140-1075 metro
Distantzia 42 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 608 biztanle (2016)
(Green Arrow Up.svg 7)
Dentsitatea 18,73 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 0,33
Zahartze tasa[1] % 29,83
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 74,63
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 73,08 (2011)
Genero desoreka[1] % 33,42 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 10,28 (2013)
Kultura
Euskaldunak[1] % 90,28 (2010)
Euskararen erabilera[2] % 76,6 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera

1027 Erretzil


1563. urtea
Webgunea http://www.errezil.net

Herriak sagar mota bati izena ematen dio: Errezil sagarra, sukaldaritzan oso estimatua.

GeografiaAldatu

Ernio mendiko Altzola leizean Mondmilch edo ilargi esne deituriko formazio geologikoa aurkitu zuten Aranzadi Zientzia Elkarteko espeleologoek 2004an; oraingoz, ezagutzen den ilargi esnearen erreka likido bakarra da, munduan.[3][4][5]

AuzoakAldatu

Udalerriak hirigune txiki bat du, eta bost auzo nagusi, gehienbat haranaren luzeran kokatuak:

Gainera, udalerriak esklabe bat du; hau da, udalerriaren gainerako lurretatik bananduta dagoen lurralde bat:

Udalerri mugakideakAldatu

Argisain enklabeak mugak ditu Legorreta, Bidania-Goiatz, Albiztur eta Beizama herriekin.

ZerbitzuakAldatu

  • Eskola[6]
  • Haur-eskola[7]
  • Osasun zentroa[8]
  • Borondegi kultur etxea.[9] Bertan daude Akertxokoa[10], liburutegia[11], eguneko zentroa[12], gimnasioa[13]

EkonomiaAldatu

2017an honela banatzen ziren sektoreak herrian: Lehen sektorea BEGaren %7,4. Bigarren sektorea %62,9. Hirugarren sektorea %26,4. Eta eraikuntza %3,3.[14]

Errezil beti izan da famatua bertako sagarrengatik. 2015ean 130 sagasti zeuden herrian, 11.445 sagarrondo, biztanleko 10,7 sagarrondo, baina aspaldian gehiago ziren. Herriaren izena hartzen duen sagar motari Errezilen bertan Ibarbia-sagarra esaten zaio, Mendiola izeneko beste sagar bat ere badago sagardotarako zein mahairako erabiltzen dena, eta bertako baserri baten izena hartzen duena.

2015ean egindako ikerketa baten arabera herrian 50 sagarrondo mota ezberdin egon arren %56,4ak Ibarbia sagarra ematen du. Gainontzekoen artean gehienak bertako mota hauetakoak dira: Aretxabaleta, Bost kantoia, Gezamina, Mokoa, Txalaka eta Pelestrina.

Sagarrekin produktu asko egiten dira Errezilen: sagardoa, muztioa, sagar-konpota, dultzea eta marmelada. Ikerketaren datuen arabera 2015ean baserrietako %58ak saltzen zituen sagar-produktuak. Ia erdiek marmelada egiten zuten, sagardoa bostetik bi etxeetan, eta gutxiengoak muztioa.[15][16]

DemografiaAldatu

Errezilgo biztanle kopuruak beherakada nabarmena izan zuen XX. mendearen bigarren erdialdean. Mende hasieran 1.500 biztanle inguru zituen, baina mende bukaerarako 600 lagun inguru besterik ez zen bizi herrian.

2019an 628 biztanle zituen. Horietatik %16,4k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %5,25 ziren.[14]

Errezilgo biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

EuskaraAldatu

Errezilgo Juana Garmendiaren[17] testigantza, gerraurrean izandako maistraren inguruan. Euskal Herriko Ahotsak[18][19] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Errezilgo euskara[20] gipuzkeraren[21] aldaera bat da, Sartaldeko euskaran[22] kokaturik dagoen Urolaldeko euskara[23] hain zuzen. Urolaldeko eta Beterriko hizkeraren[24] artean zubilana egiten du honek. Hizkera honetan sakona da mendebaleko euskararen eragina. Eremu lauagoa delako eta, batez ere, Eibar-Elgoibar aldeko industriak eraginda, estuagoa eta sarriagoa izan da hartu-emana. Lexikoan azaltzen da argien lotura, baina lexikoan ez ezik, hizkuntzaren beste sail batzuetan ere ageri da mendebaleko euskararen eragina Urolaldean. 2016an euskaldunak %94,08 ziren.[14]

PolitikaAldatu

2011ko udal hauteskundeakAldatu

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Errezilgo alkatea Bilduko Maria Jesus Salsamendi izan zen.[25][26]

Errezilgo udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua
Bildu
4 / 7
252 (% 60,58)
Errezil Herrin Alde (ERHA)
3 / 7
162 (% 38,94)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 7
1 (% 0,24)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2015eko udal hauteskundeakAldatu

2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduk 234 boto lortu zituen.[27] Xebero Agirretxe izendatu zuten alkate.[28]

2019ko udal hauteskundeakAldatu

2019ko udal hauteskundeetan EH Bildu 255 boto lortu zituen eta independenteek (Errezilgintza) 107 boto.[29][30] Xebero Agirretxe izendatu zuten alkate berriro.[28]

Ondasun nabarmenakAldatu

BaserriakAldatu

 
San Martin elizaren ataria

Eraikin erlijiosoakAldatu

Eraikin administratiboakAldatu

 
San Martin eliza

Eraikin industrialakAldatu

  • Lizarrerrota[31]
  • Landarrainerrota[31]
  • Utsetaerrota[31]
  • Zurrunzolabekoa (errota eta burdinola izan zen)[31]
  • Artaunola (burdinola izan zitekeen baserria)[31]

Errezildar ospetsuakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «UEMA-Atlasa» Euskararen erabilera (UEMA).
  3. «Ilargi esnearen ibaia aurkitu du Aranzadik Ernio mendian», Berria, 2004-03-19.
  4. «Hallan en Guipúzcoa un río de leche de luna en estado líquido», El Mundo, 2005-01-28.
  5. «El río de la leche de luna», Diario Vasco, 2008-03-02.
  6. «Eskola» Errezil . Noiz kontsultatua: 2020-04-10.
  7. «Haur-eskola» Errezil . Noiz kontsultatua: 2020-04-10.
  8. «Osasun zentrua» Errezil . Noiz kontsultatua: 2020-04-10.
  9. «Borondegi kultur etxea» Errezil . Noiz kontsultatua: 2020-04-10.
  10. «Akertxoko» Errezil . Noiz kontsultatua: 2020-04-10.
  11. «Liburutegia» Errezil . Noiz kontsultatua: 2020-04-10.
  12. «Eguneko zentrua eta etxebizitza tutelatua» Errezil . Noiz kontsultatua: 2020-04-10.
  13. «Gimnasioa» Errezil . Noiz kontsultatua: 2020-04-10.
  14. a b c «Web Eustat. Errezilko datu estatistikoak» eu.eustat.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-10.
  15. Errezil, sagarraren herria Amaia Nuñez. Txantxangorri aldizkaria, 62. alea, 4-5 orr., 2017ko urtarrila.
  16. Ibarbia-sagarra Errezilen Iñaki Iurrebaso. Errezilgo Errezil Sagarra elkartea
  17. «Garmendia Uzkudun, Juana - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-26.
  18. «Andereñoa eta diziplina - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-26.
  19. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-26.
  20. «Errezil - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-04.
  21. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-04.
  22. «Sartaldekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-04.
  23. «Urolaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-04.
  24. «Beterrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-04.
  25. «Maria Jesus Salsamendi da alkate Errezilen» Urola Kostako Hitza 2011-06-11 . Noiz kontsultatua: 2020-04-10.
  26. (Gaztelaniaz) «Maria Jesus Salsamendi izendatu zuten Errezilgo alkate» El Diario Vasco 2011-06-12 . Noiz kontsultatua: 2020-04-10.
  27. www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-10.
  28. a b «Xebero Agirretxe izango da Errezilgo alkatea beste lau urtez» Urola Kostako Hitza 2019-06-15 . Noiz kontsultatua: 2020-04-10.
  29. www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-10.
  30. «Udal hauteskundeak 2019 - Errezil - Zarauzkohitza.eus» zarauzkohitza.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-10.
  31. a b c d e f g h i j k «Eraikin interesgarriak» Errezil . Noiz kontsultatua: 2020-04-10.
  32. a b c d e f g «Ermitak» Errezil . Noiz kontsultatua: 2020-04-10.

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa