San Ignazio (Bilbo)
San Ignazio Bilboko auzoa da eta hiriko lehen distrituaren barnean dago (hau da, Deustun). Antzinako Deustuko Goiherrian, Elorrieta eta Ibarrekolanda artean kokatuta. Iparraldean Elorrieta auzo eta Erandioko udalerriarekin eta hegoaldean Deustuko kanal eta Ibarrekolandako auzoarekin egiten du muga. Auzoak, 65,23 hektareako azalera dauka eta 13.675 biztanle.
San Ignazio | |
---|---|
![]() | |
![]() San Ignazio auzoa, Zorrotzatik ikusia. | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Deustu |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′46″N 2°57′42″W / 43.27944°N 2.96167°W |
Azalera | 0,65 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 12.691 (223) |
Dentsitatea | 19.525 bizt/km² |
Historia
aldatuAuzoa 1950. hamarkada eta gero garatu zen. Aurretik baserri eta ortuek osatzen zuten Larrako dorrearekin batera. Hamarkada hartan bertan Espainiako Etxebizitza ministerioaren bitartez, auzo berria eraiki zen "San Ignacio de Loyola" izenarekin. Auzoa bi zatitan eraiki zen. Lehena 1955rako amaitu zen.
XX. mendeko industria iraultzak milaka etorkin ekarri zituen Bilbora. Horietako askok txaboletan bizitzera behartuta egon ziren, etxebizitza nahikorik ez zegoelako. Hauetariko batzuk San Ignazion dagoen Banderas mendian hartu zuten behin-behineko ostatu.
Txabolismoarekin amaitzeko asmoarekin, 1960 ingurura, pertsona hauentzako auzo berri bat eraiki zen Bilbon bertan, Otxarkoagako auzoa. Banderas mendian eraikitako txabolak 1961ko abuztuaren 29an hasi ziren eraisten.
Garraio publikoa
aldatuAuzoa Bilboko erdigunea eta bestelako auzoekin batzen dituen lau Bilbobus linea daude. Autobusak Lehendakari Agirre etorbidean zehar egiten dute garraioa.
Linea | Ibilbidea | Maiztasuna (min) |
---|---|---|
10 | Elorrieta - Plaza Biribila | 15´ |
13 | Txurdinaga - San Ignazio | 15´ |
18 | Zorrotza - San Ignazio | 15´ |
71 | Miribilla - San Ignazio | 20´ |
Bizkaibus sarean ere linea bi zeherkatzen dute auzoa: bata Bilbao eta Askorriren artean eta bestea Bilbao eta Leioako unibertsitatearen artean.
Metroa eta trenbidea
aldatuBilboko metroaren Tarte Amankomunaren San Ignazioko geltokia, sarbideak Lehendakari Agirre etorbidean eta Levante Plazan kokatzen dira, lau guztira. 1995. urtean Bilboko metroa zabaltzearekin batera EuskoTrenen Plentziako linearen Erandiotik aurrerako tartea metroaren lehen linea bilakatu zen. Horrela Erandio eta Bilboko Deustuko auzoaren arteko tartea bertan behera geratu zen.
Horrekin batera, Orixe kalean zegoen geltoki zaharra. Ondorengo urteetan trenbidea kendu zen eta gaur egun ez da trenbidearen arrastorik geratzen.
Kale garrantzitsuenak
aldatu- Agirre lehendakariaren etorbidea
- Orixe kalea
- Larrako Torre kalea
- Kanariak kalea
Ikusteko
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
Larrako dorretxearen zatia Sarriko parkera mugituta.
Kanpo estekak
aldatu