Mendaroko Ospitalea
ospitalea Espainian
Mendaroko Ospitalea Gipuzkoako eskualde-erietxea da, Debabarrenako biztanleei osasun zerbitzuak ematen dizkiena. Mendaroko herrian dago kokatuta. Eskualde Geografikoak, Gipuzkoari dagokionez, Eibar, Elgoibar, Soraluze, Deba, Mutriku eta Mendaro hartzen ditu barne eta, Bizkaiari dagokionez, Ermua eta Mallabia. 400 langile inguru ditu, eta 80.000 bat pertsonari eskaintzen dio arreta ospitaleak. Mendaroko ospitaleak 26 espezialitate biltzen ditu.
Mendaroko Ospitalea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Mendaro |
Koordenatuak | 43°15′01″N 2°23′07″W / 43.250322°N 2.385146°W |
Kudeatzailea | Osakidetza |
Kontaktua | |
Helbidea | Bº. Mendarozabal, S/N |
E-posta | mailto:secretariadireccion.osidebabarrena@osakidetza.eus |
Telefonoa | tel:+34-943-03-28-00 |
Ekipamendua
aldatu- Oheak: 116
- Ospitalizazio unitateak: 3
- Eguneko Ospitale Mediko-Kirurgikoa: 35 postu
- Kanpo kontsultetako gelak: 42
- Erditzeko gelak: 2
- Ebakuntza-gelak: 4
- Larrialdiak Atenditzeko Postuak: 23