Berrobi

Gipuzkoako udalerria

Berrobi Gipuzkoako Tolosaldeko udalerria da. 2,7 km² ditu eta 599 biztanle zituen 2016. urtean. Donostiatik 33 kilometrora dago.

Berrobi
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Berrobi
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaTolosaldea
Izen ofizialaBerrobi
AlkateaJoseba Iñigo Ayerza Mugica (en) Itzuli
Posta kodea20493
INE kodea20023
Herritarraberrobitar
Kokapena
Koordenatuak43°08′44″N 2°01′36″W / 43.1456°N 2.0266°W / 43.1456; -2.0266
Map
Azalera3 km²
Garaiera161 m
Distantzia33 km Donostiara
Demografia
Biztanleria575 (2023)
−6 (2022)
alt_left 288 (%50,1) (%54,8) 315 alt_right
Dentsitatea191,67 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 0,18
Zahartze tasa[1]% 17,79
Ugalkortasun tasa[1]‰ 53,03
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 84 (2011)
Genero desoreka[1]% 2,14 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 10,52 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 78,39 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 73,3 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 68.85 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1845 (juliotar egutegia)
Webguneahttp://www.berrobi.eus

Mugakideak

aldatu

Zerbitzuak

aldatu
  • Ibin kirol kluba
  • Haur-eskola[4]
  • Liburutegia[5]
  • San Andres eskola (HH eta LH)[6]

Historia

aldatu

Herriaren lehen erreferentzia historikoa 1374. urtekoa da. Urte hartan Tolosarekin bat egin zuen Berrobik. Horrela, babesa lortu zuen soldadu eta gaizkileen aurrean. Basoak ustiatzeko eta ekonomia kudeatzeko gaitasuna mantendu zituen, eta auzo-alkate bat izendatzeko aukera zeukan.

1845ean sortu zuen Berrobik udal independentea.[7]

Demografia

aldatu

Berrobiko biztanleriak gorakada nabarmena izan zuen 1960ko hamarkadan kanpotik etorritako jendeari esker. Harrezkero ez du aldaketa handiegirik izan.

2019an 613 biztanle zituen. Horietatik %18,76ak 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %9,14 ziren.[8]

Berrobiko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Ekonomia

aldatu

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: lehen sektorea BEGaren %3,4. Bigarren sektorea %27,2. Hirugarren sektorea %66,9. Eraikuntza %2,5.[8]

 
Zelai erreka

Politika

aldatu

2015eko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bildu koalizioak gehiengo osoa eskuratu zuen, alde handiz. Emaitzen ondorioz, Iñigo Aiertza hautatu zuten alkate berriro.[9]

2019ko udal hauteskundeetan PSE-EE aurkeztu zen bakarrik, eta 30 boto lortu zituen.[10] 95 boto zuri ere egon ziren. David de Miguel Les (PSE-EE) izendatu zuten alkate.[11][12]

2023ko udal hauteskundeetan herritar talde bat aurkeztu zen berriro, 2019ko porrotaren ostean. Herritar talde honek (BERROBI BIZI), 226 botorekin 6 zinegotzi lortu zituen, eta Aitzol Izquierdo bihurtu zen alkate.

1983ko hauteskundeeak

1987ko hauteskundeeak

1991ko hauteskundeeak

1995ko hauteskundeeak

1999ko hauteskundeeak

2003ko hauteskundeeak

Giroa taldearekin Juanito alkate bihurtu zen, Alberdi alkatetza uztera bultzatuz.

2007ko hauteskundeak

Giroarekin irabazita Juanitok alkate jarraitu zuen

2011ko hauteskundeak

EH Bilduk alkatetze hartu zuen ozta ozta. Juanito Jauregiren 12 urteko agintaldia amaitu zen.

2015ko hauteskundeak

EH Bildu talde bakarra, erraz garaile

2019ko hauteskundeak

PSE-EE talde bakarra. 30 botorekin, 200 boto zurien aurretik geratu zen zinegotziak bereganatuz.

2023ko hauteskundeak

Berrobi Bizi taldeeak aisa irabazi ditu hauteskundeak.

Berrobiko udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzaren 28

Zinegotziak Boto kopurua
Berrobi Bizi
6 / 7
226
PSE-EE
1 / 7
50
Zuriak
9
Nuluak
6
Berrobiko udal hauteskundeak
Partidu politikoa 2023 2019 2015 2011 2007 2003 1999 1995
Berrobi Bizi (BB) 226 (77,60%) 6
Partido Socialista de Euskadi-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) 50 (17,18%) 1 12,10% 7 2,31% 0 0,00% 0 - - - - - - - -
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) / Bildu - - 85,77% 7 52,81% 4 - - - - - - - -
Giroa (GIR) - - - - 43,52% 3 54,46% 4 56,74% 4 - - - -
Partido Popular (PP) - - - - 1,22% 0 0,96% 0 0,78% 0 - - - -
Ortzadar Hauteskunde Elkartea (OHEL) - - - - - - 43,37% 3 - - - - - -
Berrobi Bultzatzen (BB) - - - - - - - - 24,09% 2 - - - -
Aurrerantz Taldea (AT) - - - - - - - - 17,88% 1 - - - -
Zabalgune (z) - - - - - - - - - - 94,25% 7 - -
Talde Herritarra (TH) - - - - - - - - - - - - 84,72% 7

Jaiak eta ospakizunak

aldatu

Berrobiko jaiak abuztuaren 28an ospatzen dira, San Agustin eguna da patroia.

Azaroaren 30 ean San Andresak ospatzen dira.

Maiatzean hilabete kulturala ospatzen da.

Garai batean festak San Andresetan izaten ziren, eguraldi txarra tarteko, San Agustinetara aldatu ziren.

 
Plaza

Ondare garrantzitsua

aldatu
  • Udaletxea[13]
  • Iriarte eraikina, XVII. mendekoa[14]
  • San Andres eliza, XVI. mendekoa. Dorre barrokoa dauka.[14]
  • Gaztetxea
  • Berrobizar baserria
  • Urruti jauregia
  • Lapatza jauregia
 
Berrobiko udaletxea
 
Berrobi XX. mende hasieran

Berrobitar ospetsuak

aldatu

Kirolak

aldatu
  • Berrobiko Ion Ander Izagirre frontenis txapelketa. 30 ediziotik gora izan duen txapelketa da, eskualdean oso ezaguna, eta Euskal probintzietako partaide ugari izan dituena. Hala nola Olite, Iruñea edo Miranda Ebroko partaideeak izan ditu historikoki.
  • BerroBira krosa. Herriari bost buelta emanez egiten den lasterketa. Honek ere 25 ediziotik gora izan ditu eta lehen abuztuan egiten zen arren, azken urteetan iraileko 3. asteburuan bilatu du bere txokoa. 1,5 km-ko itzuliari bost buelta emanez, 7,5km-ko lasterketa bat da, eta hasiera batean dirudiena baino gogorragoa da, herri sarrerako aldapak medio.
  • Berrobiko Atzeko txokoko esku pilota txapelketa. Frontoiko atzeko txokoan lehiatzen den txapelketa. IKK hasi zen antolatzen eta bizirik dago gaurdaino.
  • Ibin Kirol Kluba (IKK). 2017an sortutako herriko kirol kluba da. Aurrez aipaturiko frontenis txapelketa eta kros-az gain beste hainbat ekintza antolatzen dira. Hala nola mendi irteerak, Euskal Herrian eta Pirinioetan, eski irteerak, esku pilota txapelketak eta abar.
Berrobiko Txomin Garmendiaren[15] testigantza, bertso saioetako gaien zentsuraren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[16][17] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Euskara

aldatu

Berrobiko euskara[18] gipuzkeraren[19] aldaera bat da, erdiguneko euskararen[20] parte den Tolosaldeko euskara, hain zuzen. Beterriko hizkerek[21] eta Tolosaldekoek osatzen dute Erdiguneko azpieuskalkia. 2010 eta 2011 urteetako datuen arabera, herriko euskaldun kopurua %78.39 zen, eta euskararen erabilera %53.5. 2016an euskaldunen kopurua %80,54 zen.

Berrobi Berri aldizkaria dago[22]. Herritar talde batek 2000. urtean sortua. Urtekari bat da eta urteroko berri aipagarrienak biltzen ditu. Herriaren azken urtetako datuak errepasatzeko tresna aparta.

 
San Andres eliza

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Haurreskola» Berrobi (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  5. «Liburutegia» Berrobi (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  6. (Gaztelaniaz) «BERROBIKO ESKOLA» berrobikoeskola.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  7. «Historia» Berrobi (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  8. a b «Web Eustat. Berrobiko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  9. «Berrobin Aierza izango da alkatea, berriz ere - Berrobi» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  10. «Udal hauteskundeak 2019 - Berrobi - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  11. «PSE-EEren esku geratu dira Berrobi eta Larraulgo udalak - Tolosaldea» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  12. Berria. «Berrobi eta Larraul, PSE-EEren esku» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  13. «Berrobi» turismoa.euskadi.eus 2006-09-14 (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  14. a b «Berrobi» turismoa.euskadi.eus 2006-09-14 (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  15. «Garmendia Galarza, Txomin - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  16. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  17. «Bertsolarien gaiak gobernuak jartzen zituen - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  18. «Berrobi - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  19. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  20. «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  21. «Beterrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  22. «Berrobi Berri» Berrobi (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa